Oarsoaldeko eta Bidasoko udal gehienetan dagoeneko dena erabakita dagoen arren, Errenteria-Oreretan ezin da halakorik esan. Karguak hartzeko 48 ordu falta direnean oraindik ez dago ezer erabakita, eta hautesleek aukeratutako ordezkariek zer bozkatu duten ikusitakoan erabakiko da nola osatuko den udal berria. Hori etzidamu izango da, 11:00etatik aurrera. Hala ere, ezingo du edonork joan, gonbidapenak beharko dituzte herritarrek zein komunikabideek. Bitartean argi dagoen gauza bakarra da oraingoan PSE-EEk ez duela alkatetza lortuko. Hauteskundeetan bigarren zerrenda bozkatuena izan denak (4.970 boto eta zazpi zinegotzi), EAJren botoak (hiru) behar ditu horretarako, eta dagoeneko Maite Peña alderdi horren alkategaiak aurreratu du ez diola PSE-EEri babesik emango. Hori bai, EAJko asanblea nazionalak esandakoaren harira, bere alkategaia aurkeztuko du: Maite Peña. Ikusteko dago zerrenda bozkatuena izan den Bilduri ( 6.301 boto, zortzi zinegotzi) alkatetzara iristea oztopatuko dion ala ez PSE-EEk EAJri babesa emanda. Gaur ez du adierazpenik egin Juan Carlos Merino PSE-EEko zerrendaburuak. Beraz, azken minutura arte itxaron beharko da alkatetza norena izango den jakiteko. Julen Mendoza (Bilduko alkategaia): “Arduraz jokatu beharko luke EAJk, herriak eskatzen duena errespetatuz” “Kontaktu erronda bat egin dugu eta oso modu positiboan baloratu gainera, baina kezkatuta gaude nolabait Euzkadi Buru Batzarrak ezarri dituen irizpideekin. EAJk ez du tokian tokiko errealitatea kontuan [...]
Santanderren izango da ekitaldia eta aurkezpena egiteaz gain, aurreko denboraldiko onenak sarituko dituzte Arraun denboraldia hastear da eta horren iragarle etzi Santanderren egingo duten festa. Jaialdien Jauregian izango da arraunaren jaia, 20:00etati...
Don Boscon jokatuko dituzte partidak, 10:00etatik 18:00etara, denboraldiaren bukaera ospatzeko. 8 eta 11 urte bitarteko haurrentzako kirol festa antolatu du Anunciata ikastetxeko guraso elkarteak. Pasaialdeako I. Futbol 8 txapelketa izango da, Alebin e...
PSE-EEren Lore Suarezek batzarkide akreditazioa jaso du. Pasaitarra hirugarren postuan joan da Aldundirako zerrendan. Aurreko legegintzaldian ere batzarkide izan da. Gipuzkoako errepideen kudeaketa sistema aztertzeko ponentziaren buru izan da eta baita...
Sanjoanak ate joka datoz eta Donibanen barrutiko lehenbiziko jaiak antolatzeari ekingo diote herritarrek. Jai Batzordeak bilera deitu du biharko (hilak 9). 20:30etik aurrera bilduko dira, Santiago plazako udaletxe zaharrean.
Astelehenetik hasi eta hilaren 24ra arte trafikoa moztuko dute Fanderiako zenbait tokitan. Zehazki, Vicente Cobreros biribilgunean dagoen Iberdrolako Tentsio Altuko Dorrean aldaketa batzuk egin behar dituzte, eta Arragua auzorantz doan kalea moztuko du...
PPrekin izan ezik, ordezkaritza lortu duten gainontzeko alderdi guztiekin izan dira Bilduko hautetsiak. Programaren araberako akordio puntualetara iristeko asmoz, baina bakarrik. Hala gobernatuko dute Pasaian Bilduk lortu dituen zortzi zinegotziek. Udalean ordezkaritza lortu duten alderdiekin egiteke zuen erronda bukatu du honezkero Bilduk. Amaia Agirregabiria alkategaiak aipatu bileretan beren eskaintza zein izan den argitu du: «Gure jarrera alderdi guztiekin bera izan da: irekitzearen aldekoa, Udala guztion artean egitearen aldeko apustua egin dugu, eta hori argi utzi diegu guztiei». Alderdi guztiek, ordea, ez diete harrera bera egin. PSE-EErekin egin zuten lehen bilera, lehengo maiatzaren 31ean. «Argi utzi ziguten azkenaldian mantendu duten jarrera bera mantenduko dutela, ezetzaren jarrera, eta ez dutela inongo posizio aldaketarik egingo», adierazi du Agirregabiriak. EBrekin eta EAJrekin ere izan dira, lehengo asteartean. «EBrekin akordio ideologikoetara iristea ezinezkoa litzateekela» argitu du Bilduren buruak, «baina programatikoetan akordioetara iritsi» daitezkeela iragarri du. Oraingoz, ordea, ez dute halakorik itxi: «printzipioz akordio zehatzik ez dugu. Horiek lantzen ari gara, baina oraindik ez ditugu», zehaztu du. EAJrekin izandako bileran EBrekin izandakoan baina kontu gutxiago zehaztu zituztela argitu du Agirregabiriak. Hala ere, baikorra da balorazioa: «Errespetuzko jarrera agertu ziguten eta baita guk haiei ere», jakinarazi du. PPri ere luzatu diete bilera egiteko gonbidapena, baina ez dute [...]
Beren hamazazpigarren diskoa aurkeztera heldu da Chicagoko taldea Mogambora. No ifs, ands or dogs izenburupean, musika «progresiboa» bildu dute amerikarrek. Chicagoko taldeak hirugarren aldia du Europan. Haiekin batera Frantziako Doncamatic taldeak joko du. Kontzertua astelehenean da (hilak 13), 20:00etatik aurrera. Sarrerak zortzi euro balio du.
Laurak Bat Egunaren 11. aldian, dastaketak ordezkatuko du urteroko pintxo lehiaketa Asteburuan ospatuko da Antxon eta Trintxerpen Laurak Bat Eguna. XI. aldia du merkatarien eta ostalarien urteroko festak, eta aurten bi berrikuntza nagusi ditu: batetik, ohiko pintxo lehiaketa dastaketa izango dela, eta bestetik, bi zozketa egingo dituztela, bezero irabazleek Nojako (Kantabria, Espainia) spa batean asteburu pasa egin dezaten, gastu guztiak barne. Zozketa, asteazkenean Lehiaketa ez izanagatik, baina, tabernariek eskainiko dituztenak «oso pintxo landuak» izango direla iragarri dute elkarteko Ramon Ilarregik eta Aitor Olanok Laurak Bat Egunaren berri emateko deitutako prentsaurrekoan. 1,50 euro kobratuko dute aurten pintxoa, eta edaria ez da barne izango. Festak irauten duen bi egunetan, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara bitartean eskainiko dituzte pintxoak. Horrez gain, dastaketa bitartean kale animazioa izango dela iragarri dute. Urtero legez, trikitilariak ariko dira kaleak alaitzen. Laurak Bat Eguna ostalaritzara mugatu ez dadin, beste establezimenduetara zabaldu nahi izan dituzte aurten ospakizunei lotutako jarduerak. Honela, larunbatean eta igandean, hau da, ostalariek pintxoak eskainiko dituzten bi egunetan zehar elkarteko kide diren denda, bulego eta bestelako establezimenduetan zozketarako txartelak oparituko dizkiete bezeroei. Datorren asteazkenean egingo dute zozketa, 14:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan. Tabernak Antxo: Mimos. Ekarri. Iparra. Kamio. Trintxerpe La bodeguilla. Coruña. Maritxu. Izkina. El Caserio. Mil hiru. [...]
Hainbat aldaketa izango dira legegintzaldi berrian Oiartzungo udaletxean. Lehenengoa agintari nagusiari dagokiona. Lehen aldiz herrian, emakume batek hartuko du alkate kargua: Aiora Perez de San Romanek. Zinegotziei dagokienez, aurreko legegintzaldieta...
Erretiratuen elkarteek ikasturteko azken irteera egingo dute hilaren 18an. Gasteizera antolatu dute txangoa egun horretarako, eta Salburuako hezegunea ezagutzeko baliatuko dute irteera. Interesdunek, ekainaren 14a baino lehen eman beharko dute izena Ol...
Bidea “oztopoz beteta” izan dutela eta legealdiaren balorazio “oso positiboa” ezin dutela egin zehaztearekin batera, egindako lanarekin “herri honek aldaketa behar duela agerian” utzi dutela esan du ezker abertzaleak...