Obrak direla eta, trafikoa moztuko dute Fanderian

Astelehenetik hasi eta hilaren 24ra arte trafikoa moztuko dute Fanderiako zenbait tokitan. Zehazki, Vicente Cobreros biribilgunean dagoen Iberdrolako Tentsio Altuko Dorrean aldaketa batzuk egin behar dituzte, eta Arragua auzorantz doan kalea moztuko du...

Astelehenetik hasi eta hilaren 24ra arte trafikoa moztuko dute Fanderiako zenbait tokitan. Zehazki, Vicente Cobreros biribilgunean dagoen Iberdrolako Tentsio Altuko Dorrean aldaketa batzuk egin behar dituzte, eta Arragua auzorantz doan kalea moztuko dute  erabat, eta baita bidegorria ere. Fanderiako pasealekua moztuta egongo da Oiartzun alderantz 21. zenbakitik aurrera. Trafikoa EuskoTreneko tunel azpitik desbideratuko dute Arraguako biribilgunera joateko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.