
Lan jazarpenen ikerketa batzordeak ateratako ondorioen ondoren, Ezker Batuak (EB) adierazi du erantzuleak nortzuk diren eta euren erantzukizun maila zein den argitzea epaileen eginkizuna dela: “Behin epaileek erantzukizun posibleen epai irmoa ate...

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Udalaren tartea. Gaia: Zazpiak bat Eguna. Gonbidatua: Idurre Bera zinegotzia. 11:30ean: Metaziyan bila. 12:10ean: Elkarrizketa. 13:15ean: Kirolez blai! (errepikapena). 15:00etan: Albisteak. ...

Gipuzkoako bizikleta proben artean beteranoenetako da Bidasoako Bira. Iganderako XXVI. edizioa antolatu du Hondarribia Txirrindulari Elkarteak eta aurrerantzean, Patxi Vila Martxa izena eramango du, Hondarribian aspalditik bizi den txirrindulari profesional beratarraren ohorez. Joxe Olaskoagak, Txirrindulari Elkarteko presidenteak azaldu duenez, “Patxi laguna dugu askok eta pertsona bezala apreziatu eta miresteaz gainera, bizikleta gainean beti izan duen ausardia ere miresten dugu, horregatik erabaki dugu hemendik aurrera Bidasoako Zikloturista Birari bere izena jartzea”. Patxi Vila pozik azaldu da, “Beran jaioa naiz, Hondarribian bizi baina edozerren gainetik bidasoarra naiz, ibai honek batzen gaitu eta”. Bi ibilbide ezberdin Horrela hemendik aurrera, Patxi Vila Martxa izango denak bi ibilbide izango ditu: lehenengoa arinagoa da, 80 kilometroko luzera dauka, eta ibilbidea ondorengoa da; Hondarribitik irten, Jaizkibelera igo, Lezo eta Errenteria barrena Aritxulegi eta Agiña igotzeko eta Lesaka, Bera eta Irundik berriz Hondarribira buelta. Ibilbide luzeago eta gogorragoa da bigarrena, 119 kilometrokoa. Horrela, Beratik bueltan, Behobiara iristean Erlaitz igo beharko dute, gero Gurutzetik, Errenteria eta Lezora jo, Jaizkibel igo eta Hondarribiara buelta. Irteera eta helmuga Hondartza kiroldegia izango da. Patxi Vila Martxaren irteera, segurtasun neurriak direla eta, txandaka egingo da igandean, 7:30etik 8:30era, eta izen ematea egun berean egingo dute 7:00etatik aurrera Hondartza kiroldegiko irteeran, edo www.hondarribiate.com webgunearen [...]