San Miguel Liga aurkeztuko dute larunbatean, arraunaren mundua bilduko duen festan

Santanderren izango da ekitaldia eta aurkezpena egiteaz gain, aurreko denboraldiko onenak sarituko dituzte Arraun denboraldia hastear da eta horren iragarle etzi Santanderren egingo duten festa. Jaialdien Jauregian izango da arraunaren jaia, 20:00etati...

Santanderren izango da ekitaldia eta aurkezpena egiteaz gain, aurreko denboraldiko onenak sarituko dituzte

Arraun denboraldia hastear da eta horren iragarle etzi Santanderren egingo duten festa. Jaialdien Jauregian izango da arraunaren jaia, 20:00etatik aurrera.
Antolatzaileek esan dutenez, zortzi sari banatuko dizkiete aurreko denboraldiko protagonista nagusienei. Horrez gain, aurtengo denboraldia publikoki aurkezteko baliatuko dute aukera.
Hilaren 18an abiatuko da denboraldia, Burdeosen, eta irailaren 18an bukatuko da Portugaleten. Pasaiako estropadak, uztailaren 23an eta abuztuaren 21ean izango dira.
Mapfre, babesle berria
Mapfrek TKE Liga babesteko akordioa sinatu du aurten, eta hori dela eta irabazleari emango dioten garaikurra Corona Mapfre deituko da. Era berean, aseguru etxeak lemazain onenari elastiko gorria oparituko diola iragarri du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.