Anunciatako gurasoek Futbol 8 lehiaketa antolatu dute larunbaterako

Don Boscon jokatuko dituzte partidak, 10:00etatik 18:00etara, denboraldiaren bukaera ospatzeko. 8 eta 11 urte bitarteko haurrentzako kirol festa antolatu du Anunciata ikastetxeko guraso elkarteak. Pasaialdeako I. Futbol 8 txapelketa izango da, Alebin e...

Don Boscon jokatuko dituzte partidak, 10:00etatik 18:00etara, denboraldiaren bukaera ospatzeko.

8 eta 11 urte bitarteko haurrentzako kirol festa antolatu du Anunciata ikastetxeko guraso elkarteak. Pasaialdeako I. Futbol 8 txapelketa izango da, Alebin eta Benjamin kategorietako neska-mutilentzat. Larunbatean izango da festa, Don Boscon.
Partidak 10:00etan hasiko dira eta 18:00ak bitartean iraungo dute. Inaugurazioa 09:30ean izango da eta orduan aurkeztuko dituzte parte hartuko duten talde guztiak.
Guztira, 100 bat haur bilduko dira ikasturte amaierako festan, ondoko ikastetxeetakoak: La Salle-San Luis, Koldo Mitxelena, Cristobal Gamon eta Anunciata.
Antolatzaileek parte-hartzera deitu dute, eta eskerrak luzatu diete festa antolatzeko lanean diharduten guraso guztiei. Horrez gain, Pasaia Kirol Elkarteari eta Udalari eskertu diete eskaini dieten laguntza.

Egitaraua
09:15. Begiraleen bilera.
09:30. Parte hartuko duten neska-mutilekin hitzaldia.
09:45. Aurkezpena.
10:00. Partiden hasiera.
13:30. Bazkaria.
16:00. Alebinen eta Benjaminen finalaurrekoak.
16:45. Alebinen eta Benjaminen finala.
17:25. Gimnasia erritmikoko erakustaldia.
17:30. Garaikurren banaketa eta sarien zozketa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.