Lehen aldiz alkatea emakumea izango da Oiartzunen

Hainbat aldaketa izango dira legegintzaldi berrian Oiartzungo udaletxean. Lehenengoa agintari nagusiari dagokiona. Lehen aldiz herrian, emakume batek hartuko du alkate kargua: Aiora Perez de San Romanek. Zinegotziei dagokienez, aurreko legegintzaldieta...

Hainbat aldaketa izango dira legegintzaldi berrian Oiartzungo udaletxean. Lehenengoa agintari nagusiari dagokiona. Lehen aldiz herrian, emakume batek hartuko du alkate kargua: Aiora Perez de San Romanek.

Zinegotziei dagokienez, aurreko legegintzaldietan baino emakume gehiago izango dira. Azkeneko legegintzaldian bost emakume izan dira zinegotzi: Gobernu Taldeko Arantza Arrese, Idurre Bera eta Karmele Irastorza; eta OiartzunBai (OBko) Gemma Roteta eta Amaia Arregi. Aurrerantzean sei izango dira, guztiak Gobernu Taldekoak, Bildukoak, alegia: Aiora Perez de San Romanez gain, Irati Etxebeste, Manoli Larrayoz, Koldobike Iragorri, Eider Mitxelena eta Miren Irigoien .

Dena den, gizonak gehiago dira Udalbatzan, hamahiru zinegotzik osatzen dute eta zazpi dira gizonak: Gobernu Taldeko Peio Aramendi, Zigor Goikoetxea, Oihan Tello eta Asier Legorburu; Hamaikabateko (H1!) Xanet Arozena; eta Eusko Alderdi Jeltzaleko (EAJ) Aitor Santxez Urkia eta Mikel Idiazabal.

Beste berritasun bat: zinegotzien ia %85  berriak dira. Gobernu Taldeko guztiak dira aurpegi berriak herritarrentzat, eta baita EAJko Mikel Idiazabal ere. Bik errepikatuko dute kargua: H1eko Xanet Arozenak eta EAJko Aitor Santxez Urkiak.

Kargu hartzeak, larunbatean
Udalbatza berriko kideek etzidamu (larunbatean) hartuko dituzte karguak. Kargu hartze ekitaldia 12:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.