2011/5

‘Eskubide guztiak denontzat, ilegalizaziorik ez!’ mobilizazioak, bihar

ELA, LAB, Eilas, EHNE eta Hiru sindikatuek deituta, mobilizazio eguna izango da bihar herrian, Eskubide guztiak denontzat, ilegalizaziorik ez! lelopean. Hiru elkarretaratze deitu dituzte sindikatuek, Espainiako Auzitegi Gorenak Bildu legez kanpo utzi z...

admin

Langabezi tasak %0,4 behera egin du

Langabezi tasak %0,4 behera egin du Hondarribian apirilean. Hilabete honetan lau pertsona zerrendatik atera dira, eta gaur egun 925 pertsona langabetu daude Hondarribian. Bidasoako eskualdean dauden 6.055 langabetuetatik, 4.212 zerbitzuen sektorekoak d...

admin

Laugarren garaipenaren bila itsasoratuko da Ama Guadalupekoa

Gipuzkoako trainerillen ligako bostgarren estropada egingo dute larunbatean 16:30etik aurrera Hondarribian. Estropada eremua hondartza parean izango da, eta guztira 41 trainerillak parte hartuko dute. Hondarribiak 5 trainerillekin parte hartuko du: nesken ontzi bat, federazioko kopan hiru trainerilla eta sailkapen orokorrean lider dagoen Ama Guadalupekoako trainerilla. Ligan fin dabil Mikel Orbañanosen taldea, izan ere, iragan asteburuan Ama Guadalupekoak bai larunbatean Zarautzen eta baita igandean ere San Juanen ere garaipena eskuratu zuen. Lehia polita izan zen larunbatean lehenengo sailkatu zen Hondarribia eta bigarren izan zen San Juanen artean, estropada bukaera gogorra izan zen. Hondarribia 13 minutu eta 59 segundutan iritsi zen helmugara, eta San Juan segundu bat beranduago. Igandean ere lehenengo iritsi zen Ama Guadalupekoa, eta Ligako estropada onena egin zuen, zazpi segundu atera zizkion bigarren izan zen Zarautzeri. 13 minutu eta 14 segundutan gelditu zuten denbora hondarribiarrek. Aner Etxart, Osertz Alday, Ander Celaya, Agoitz Irazoki, Gonzalo Carrión eta Joseba Amunarrizek bi egunetan arraun egin zuten eta Gorka Puertasek larunbatean eta Jon Larrañagak igandean. Lau jardunaldi jokatuta sailkapen buruan dago Hondarribiko ontzia, izan ere, lau estropadetatik hiru irabazi dituzte Mikel Orbañanosen mutilek, eta larunbatean laugarren garaipenaren bila itsasoratuko dira arratsaldeko 16:30ean Hondarribian. Euskadiko Txapelketa Legutianon Gainera larunbatean aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketa izango [...]

admin

Munduko mendiak ezagutzeko aukera emango du Jaizkibelen Mendi Asteak

Datorren astea mendiaren astea izango da Antxon, Jaizkibel Mendizale Taldeak Mendi Astea antolatu baitu astelehenetik larunbata bitarte. Ostirala arte, egunero, ikus-entzunezko bat proiektatuko dute Kultur Etxean (Hamarretxeta kalea), 20:00etan hasita. Lehen proiekzioak Oarsoaldeako ondare geologikoaz gehiago jakiteko aukera emango du, Jose Angel Torres Aranzadiko kideak aurkeztuko duen proiekzioan. Oarsoaldeaz gain, munduko hainbat txoko ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Argazki erakusketa Kultur Etxea 18:00etan irekiko dute egunero bertan jarriko duten argazki erakusketa ikusi ahal izateko. Eta Mendi Asteari bukaera emateko Trebiñuko Biraren laugarren etapa egingo dute Belabia mendira (970 metro). Egitaraua: Hilak 9, astelehena. Aiako Harria, Jaizkibel eta Oarsoaldea, Aranzadiko Jose Angel Torresek aurkeztua. Hilak 10, asteartea. Ezaugarriak eta perretxikoen sailkapena, Aranzadiko Jose Manuel Lekuonaren eskutik. Hilak 11, asteazkena. Saharatik zaldiz eta Mongoliako estepa lana aurkeztuko dute Mila Gallastegik eta Asier Aranzabalek. Hilak 12, osteguna. Jose Ramon Agirre Marron bidaiazaleak Nepalen gertatzen den Dolpo: biziaren muturrean ikus-entzunezkoa aurkeztuko du. Hilak 13, ostirala. Albaolako Mikel Leozek Oihanetik itsasora proiekzioa azalduko du. Garai bateko ontzien eraikuntzaren prozesua ezagutzeko aukera izango da. Hilak 14, larunbata. Trebiñuko Biraren laugarren etapa. Belabia mendira (970 metro) joango dira.

admin

Oiartzun Irratia: maiatzak 5

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Titika Rekalten eskutik, Zuberoa kantuz atala. 11:30ean: Zulotik deiadarka. 12:10ean: Oiartzuarren Baitan. 13:15ean: Arrosaren tartea. 15:00etan: Albisteak. 18:00etan: Arguyuan (errepikapena)....

admin

Mañontzi Bertso eskolak eta Lezoko Udalak elkarlana berritu dute

Lezoko Mañontzi Bertso Eskolak urteak daramatza bertsolaritza herrian sustatzen eta lantzen. Bere horretan jarraituko dute datozen urteetan. Horregatik, Lezoko Udalarekin hitzarmena sinatu dute berriro ere. Legegintzaldian sinatu duten bigarren hitzar...

admin

Donibane-Majestik-ek Oñatin du partida larunbatean

Oñatira joango dira etzi (hilak 7) Donibane Majestik taldekoek, Oñatiko Izarraitz taldearen kontra jokatzera. Kopa jokatzeko aukera gutxi dituzte arrosek, baina aukera gutxi horiek borrokatzen ahaleginduko dira arrosak, hango Zubikoa kiroldegian. 16:...

admin

“Gauza txikien garrantzia” nabarmendu du H1ek

“Jendeari benetan axola, eta eguneroko bizitza hobetzen dutenak direlakoan gauza txikien garrantzia” nabarmendu du H1en zerrendaburu Miriam Canok bere hautagaitzaren lan ildo nagusiak aurkezterakoan. Pasaitarren “ongizatea” aldarrikatu du eta berau lortzeko giltza “badiaren biziberritze integrala” jo du, “enplegu eta aberastasunaren iturri” izango direlakoan. “Onartezina” iritzi dio Canok Pasaiak bizi duen egoera sozioekonomikoari: “hau aldatzeko gai izan behar dugu, Pasaiak merezi duen tokia berreskura dezan”. Udaleko jardunean  “liskarrak” atzean utzi  “baiezko eraikitzailea” lehenetsiko duela esan du Canok, eta horretarako “gaztetasuna eta esperientzia” uztartzen duten taldea osatu dutela argitu du. Hortxe H1en zerrenda: 1.   Miriam Cano Puy 2.   Jon Samaniego Arrieta 3.   Iñaki Arrieta Egia 4.    Ane Egia Goiene­txea 5.    Koldo Merino Nazabal 6.    Santi Mariezkurrena Ezkurra 7.    Begoña Fernandez Entenza 8.    Sebas Cano Gonzalez 9.    Mª José Esnaola Agesta 10.   Julen Etxa­niz Danbolenea 11.    Maialen Arrieta Arrieta 12.    Amaia Osa Etxe­berria 13.    Txema Sancho Dominguez 14.   Mª Jesús Goienetxea Sistiaga 15.    Hector Oscar Soria 16.   Mª Carmen Arrese-Igor Fraile 17.    Martin Iparragirre Angiorama

admin

Gobernu Taldea: “Arau subsidiarioen beste epai bat irabazi du Udalak”

Xanet Arozena OiartzunBaiko (OB) kideak Lanbarren Berriko hitzarmenaren kontra jarritako errekurtsoa ez du onartu Donostiako administrazioarekiko auzietako epaitegiak, Udal Gobernu Taldeak jakinarazi duenez: “Udalak egindako hitzarmena erabat legezkoa dela baieztatu du epaitegiak emandako sententziak”. Udalbatzarrak 2009ko ekainaren 30ean behin betiko onartu zuen Lanbarren Berri eremua garatzeko hitzarmen urbanistikoa Landurekin eta Amenabarrekin, eta horren kontra errekurtsoa jarri zuen OBko Xanet Arozenak, epaitegiei hitzarmena bertan behera uzteko eskatuz, “legez kontrakoa” zelako. Epaitegiek ez dute onartu Arozenaren eskaera, eta bere argudio guztiak baztertu ditu, “Udalak egindako hitzarmena legezkoa dela baieztatuz”. OBren jarrera kritikatu du Udalak: “Lanbarren Berrirako egindako hitzarmena epaitegietara eramanez, Altzibarko bizilagunentzako eta herriarentzako orokorrean onuragarria izango den aldaketa hori oztopatzen saiatu da zenbait hilabetez. Orain, epaitegien erabakiari esker, dagoeneko ez dago oztoporik Lanbarren Berriko hitzarmenarentzat”. Cadarso lekualdatzeko Lanbarren Berri eremua 2008ko otsailean suspentsoan utzitako arau subsidiarioetako eremuetako bat izan zen. Arau subsidiarioen baitan, “ordenamendu egokiagoa eman ondoren”, udalbatzarrak 2009ko ekainean onartu zituen Lanbarren Berri eremurako egindako arau berriak eta gero, Landurekin eta Amenabarrekin hitzarmena onartu zen. Besteak beste, Lanbarren Berrirako egindako hitzarmenaren ondoren, “Udalak 5.000 metro koadro eraikigarriko eremua jasoko du, dohainik”. Hara lekualdatuko da Altzibarren dagoen Cadarso SA enpresa, “Udalak iazko uztailean enpresarekin egin zuen hitzarmenari esker”. Cadarso Altzibartik ateratzea [...]

admin

Udalekuetarako lekuak geratzen dira

Arabako Sarriako aterpetxean egingo diren udalkeuetarako joateko aurretiko izen ematea amaitu eta gero zenbait leku betetzeke daudela jakinarazi dute Udaletik.

admin

Alkategaiak eta herritarrak aurrez-aurre jarriko ditu gaur Hiritar Foroak

Irungo Hiritar Foroak Maiatzaren 22ko udal hauteskundeetara aurkeztuko diren alkategai guztiak elkartuko ditu gaur, ostegunean, Amaia Kultur Zentroan, 19:00etan

admin

Plataforma logistikoaren gaineko bilera egingo dute baserritarrekin

Lezoko Udala herriko baserritarrekin bilduko da gaur zortzi, Gezala Auditoriumean. Bilera 19:00etan hasiko da. Jorratuko duten gaia Gaintxurizketan Foru Aldundiak eraiki nahi duen plataforma logistikoa izango da. Izan ere, Jon Legorburu Hirigintza zinegotziak azaldu duenez, Etorlur enpresako kideak, Aldundiak aginduta, baserri eta industriaguneetara joan da neurketak egitera. Gaintxurizketako baserritarrei informazioa helarazi nahi die Udalak, apirilaren 20an industriaguneko langile eta enpresetako jabeekin egin zuen moduan. Hala ere, ez da aztertuko duten gai bakarra izango, hirigintza plana ere hizpide izango baitute. Informazio “okerra” Haritz Salaberria Lezoko alkateak adierazi duenez, “informazio okerra” zabaltzen ari dira Etorlur enpresakoak bai baserrietan baita industraiguneko lantokietan. Gogorarazi du duela hilabete batzuk Udalak informazioa lortzeko eta hori zabaltzeko ardura hartuko zuela. Horren harira datoz hilaren 12ko bilera zein apirilaren 20koa. Gaintxurizketako bizilagunei datorren ostegunekoan parte hartzeko deia luzatu diete Udal Gobernu Taldeko kideek. Datozen egunetan baserrietara helaraziko dute deialdia. Baserritarren kezkak zeintzuk diren jakin nahi du Lezoko Udalak. Iaz ere egin zuten bilera baserritarrekin eta legegintzaldia bukatu aurretik beste bat egitea da helburua. Alkateak azaldu duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin gaiari buruz hitz egin dute eta lehen eskuko informazio hori partekatu nahi dute. Etorlur enpresaren lanak ahaztu eta “lasai egoteko” esan die Salaberriak baserritarrei zein industriaguneko langileei: “Plataforma logistikoa [...]

admin

& thefans taldea ariko da bihar De Cyne Reynan

Hondarribiko &thefans rock taldeak kontzertua emango du bihar De Cyne Reyna tabernan, 22:30etik aurrera. Ernesto Villar izan zen & thefans taldearen sortzailea 2007 urtean. Villarrekin batera ariko dira taldea osatzen duten Asier Torres, Daf Linares eta Manu Pazzaglia.

admin

Bertan behera geratutako tupper sex saioa, etzi

Martxoan, Oiartzungo Emakume Taldeek hainbat ekimen antolatu zituzten Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Bat tupper sex saioa zen, baina bertan behera geratu zen. Iragarri zuten berriro deituko zutela saioa: etzi izango da, 17:00etan, Karaez kalean...

admin

Sugartown Cabaretek joko du igandean Mogambon

Bi taldek joko dute igandean (hilak Mogambon: Sugartown Cabaret eta My Own Private Alaska. Bi taldeak frantziarrak dira. Beren musika entzuteko ondoko helbideetara jo daiteke: http://sugartowncabaret.bandcamp.com eta http://myownprivatealaska.bandcamp...

admin

Xanistebanetako kartela aurkezteko azken egunak

Xanistebanak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketan parte hartzeko epea etzi bukatuko da, 13:00etan. Lan guztiak udaletxean aurkeztu behar dira; eta, saritutako kartelak udal jabetzakoak izango dira. Edonork parte har dezake Udalak antolatuta...

admin

Uda 2011ko kirol ekintzak antolatu ditu patronatuak

Hiru urtetik gorako haurrei zuzenduta, Udal Kirol Patronatuak Uda 2011 kanpainarako ekintzak antolatu ditu. Haurren udako aisialdiari begira antolatutako ekintza horiek ekainaren 24ean hasiko dira. Lehenengo tanda hori eskola egutegiari eta herriko jaiei begira zehaztu dutela jakinarazi dute patronatutik. Gaineratu dutenez, hamar tanda izango dira aurreko urteetan bezala. Aurten berritasun moduan bi ekintza konbinatu antolatu dituzte. Batetik, Kirol Campusa antolatu dute, eta bertan, futbola izango da ekintza nagusia, baina horrekin batera, eskulangintza tailerra, eta uretako eta jolaserako ekintzak egingo dituzte. Bestetik, berriz, Kirol Udalekuak egiteko parada izango dute haurrek: kirol hastapena eta joko tradizionalak, eskulangintza tailerrarekin, eta uretako eta jolaserako ekintzekin batera. Kirol Campusa eta Kirol Udalekuak 09:00etatik 13:00etara egongo dira martxan, eta 15:00etara arte luzatu daiteke nahi duenarentzat ordutegia. Ordutegia luzatzearen alde egingo dutenei eguneko bazkaria emango zaie, eta ondoren, film proiekzioa izango dute. Ohiko ekintzak Horiez gain, ohiko ekintzak egiteko aukera ere izango da. Fanderiako instalazioetan lau ikastaroko eskaintza dago: igeriketa, askotariko ekintzak, dantza eta tenisa. Galtzarabordan, berriz, igeriketa, dantza eta tenisaz, gain, patinetan ikastera animatu daitezke txikienak. Udal Kirol Patronatutik jakinarazi dutenez, ikasleei kirol ekintzetan hasteko eta perfekzionatzeko aukera eman nahi diete Uda programaren bidez. Bide batez, urtean zehar egindako ekintzen osagarri izatea ere bilatzen dute. Gaineratu [...]

admin
Gehiago