
Atzo ospatu zuten Lezon Dantzari Txiki Eguna. Bertan 6 eta 12 urte arteko 130 haurrek hartu zuten parte. Lau dantza taldetako dantzariak ziren: Lezoko Murixka, Errenteria-Oreretako Ereintza, Irungo Meaka eta Iruñeko Amaiur. 11:00etan bildu ziren Lopene plazan eta kalejira egin zuten. Ongi etorria egin zieten segidan talde gonbidatuei Saldise plazan. Bazkaldu ondoren, haurrentzako jolasak egin zituzten eta 17:00etatik aurrera ekitaldi nagusia egin zuten.

Kanpo kaiak baino kalitatezko lanpostu gehiago sorraraziko dituela sinetsita, badia biziberritzeko eredu iraunkorraren beldur ez izateko eskatu die EBk pasaitarrei. Biziberritzea modernizazioaren bidez egin daitekeela uste du EBk , herritarren parte ha...

Xanet Arozena (Oiartzun, 1972) da Hamaikabaten (H1!) hautagaia Oiartzungo alkatetzarako. Pasa den legegintzaldiko balorazio egin, eta datorren legegintzaldirako H1ek herrian dituen asmoen berri eman du. Aurreko legegintzaldiko Gobernuaren jarduna ezet...

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak manifestazioa deitu du ostiralean Manu Ugartemendia euskal presoaren kanporaketa arriskua salatzeko eta elkartasuna adieratzeko. Ostiralean egindako agerraldi jendetsuan Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) kezka azaldu...

Guztiok omen daukagu clown bat barruan, eta hori ateratzen laguntzeko, ikastaroa antolatu du Uhartean taldeak. Hilaren 28an eta 29an (larunbata eta igandea) izango dira eskolak, Fanderiako auzo elkartearen egoitzan. Parte hartzeko izena aurretik eman beharko da taulan zehazten diren bideetakoren bat erabilita. Ramon Albisturrek urteetako esperientzia dauka clown ikastaroetan, eta hain zuzen, Fanderiakoa ere berak emango du. Albisturren arabera, mundu guztiak dauka ahalmena clown-a aurkitzeko; alegia, “bere buruari begiratzeko eta distantzia hartuta bizitza beste modu batez ikusteko”. Bi eguneko ikastaro horretan parte hartzaileek hori ikas dezaten saiatuko dira: “Gure lana funtsean da adierazpen lan bat. Clown-a buruan eta gehienbat bihotzean dago, eta bihotza da gorputzaren bizitza. Orduan, gorputz adierazpen lana egiten dugu, gorputzaren hizkera atzemateko. Irudimena ere lantzen dugu dantzaren bidez eta jokoen bidez. Imitazioa ere arrunt inportantea da. Azken finean, atzematea barnean barnean duzun munduak inguruarekin zein harreman duen momentu oro”. Lan hori baliagarria izan daiteke norberak bere burua ezagutzeko barne prozesu horretan: “Guk lantzen duguna da norberak adierazteko duen bere estiloa lantzen”. Hori lantzeko gauza bakarra behar dela iritzi dio Albisturrek, eta hori prest egotea baizik ez dela. Hortik abiatuta, bat-batekotasuna lantzen hasten dira: “Clowna bertsolaria bezala da, bat-batekotasunean bizi da. Momentu horretan, bera dagoen munduan, bere buruan [...]

Pasaiak 2-1 irabazi zion larunbatean Anaitasunari. Bi taldeak dira sailkapenaren goialdean, baina jada ez dituzte igotzeko aukerarik. Pasaia taldearen golak Larrak eta Aseir Aranetak sartu zituzten. Pasaiak Real Unionen kontra du hurrengo partida, laru...

Datorren urtean Gaztelako Erreinuak Nafarroa konkistatu zuenetik 500 urte beteko dira, eta ondorioz, Nafarroaren konkistarekin erlazionatutako bi hitzaldi izango dira asteazkenean eta ostegunean Udaletxeko areto nagusian. Asteazkenean 500 años de conq...

Euskadiko 8+ ko aulki mugikorreko txapelketa erlojupean jokatu zuten atzo laugarren urtez jarraian Legutioko uretan. Ama Guadalupekoak txapelketa irabazi egin zuen, eta 5 minutu eta 45 segundutan gelditu zuten erlojua hondarribiarrek. Getxo sailkatu zen bigarren, Santiagotarrak hirugarren, eta jarraian Orio, Arraun Lagunak eta Ur Kirolak sailkatu ziren. Ondorengo arraunlariak izan ziren garaile: Julen Castrillon, Iñigo Vertiz, Ekaitz Aznar, Iker Amador, Manex Alday, Xamu Kanpandegi, Asier Puertas, Mikel Orbañanos eta Joan Alza. Haize haundia egiten zuen eta horregatik ligako jardunaldia bertan behera gelditu zen. Gainera Gipuzkoako trainerilla ligako 5. eta 6. jardunaldiak jokatu dituzte asteburuan Hondarribian eta Pasaian. Larunbatean Gipuzkoako trainerilla ligako 5. jardunaldia etxean jokatu zuten hondarribiarrek, eta nagusi izan ziren. Etxeko taldea zen faborito nagusia eta ez zuten hutsik egin, ia 2 segunduko errentarekin garaitu zituzten hondarribiarrek Zumaia. San Juan hirugarren izan zen eta San Pedro bostgarren. Federazioko kopa ere jokatu zuten Hondarribiko uretan, eta San Juan B izan zen azkarren, Zumaia bigarren, eta Getaria hirugarren. Jubenil mutiletan zumaiarrek eskuratu zuten garaipena eta getariarrak emakumezkoetan. Igandean aldiz, Pasaiako moreek trainerilla ligako lehen garaipena eskuratu zuten etxean. Bigarren postuarekin konformatu behar izan ziren sanjuandarrak, segundu bat baino gutxiagoko abantailaz irabazi bait zieten sanpedrotarrek. Hondarribia izan zen hirugarren. Federazioko Kopan larunbateko [...]

Herriko Etxeak Ikas ezazue zuen arbasoak aurkitzen goiburuko genealogiari buruzko jardunaldia antolatu du hilaren 14rako, Genealogie du Pays Basque-Adour eta Jakintza elkarteen laguntzarekin.

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Kirol informazioa. 11:30ean: OARSO BIDASOKO HITZA-ren eskutik, informazioa. 12:10ean: Elkarrizketa. 13:15ean: Kirol emaitzak. 15:00etan: Albisteak. 18:00etan: Arguyuan (errepikapena). 20:00eta...

Joxe Kruz Sarasolak Pikoketan duen publiometroak metro koadroko 145 euri litro jaso zituen apirilean. Iazko hil berean baino 62 litro gehiago.

Udal ordezkariak Etxebideko ordezkariekin bildu dira Altzibarko babes ofizialeko etxebizitzen inguruan hitz egiteko eta zozketaren baldintzak zehazteko. Hala, adostu dute Udala izango dela Altzibarko Olaldeko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa eging...

25 urte espetxean pasatu eta gero, bihar askatuko dituzte Ander Errandonea Ordoxelai eta Estanix Lopez oiartzuarrak. 1986ko maiatzaren 17an Guardia Zibilak atxilotu zituen, eta ordutik hainbat kartzelatan egon dira. Lopezek 19 urte zituen atxilotu zute...

Aukera oso gutxi zituen Donibane Majestik-ek Kopako Igoera Faserako sailkatzeko. Asteburuan galduta lehen oso zaila zutena ezinezkoa bihurtu dute. 39-23 galdu zuten arrosek Izarraitzen kontra, eta honezkero sailkapenaren bosgarren postuan dira. Hurreng...

Trintxerpek berdintzea lortu du Oiartzunen kontrako partidan. Oiartzuarrak zuri-urdinak baino hobeto aritu dira denboraldian, baina larunbatean zuri-urdinek ondo eutsi zioten Oiartzungo taldeari zelaian. Trintxerpek etxean du hurrengo partida, Bergarar...

Claudia Behobide hondarribiarrak irabazi zuen atzo Gasteizen ospatu zen IX. Martin Fiz maratoian eta, horrenbestez, Euskadiko txapelketa irabazi zuen

Hasi dira dagoeneko San Martzial jaietako bi alardeetan parte hartuko duten konpainietako kantineren aukeraketak ezagutzen.

Aitor Santxez Urkia. Mikel Idiazabal Gorrotxategi. Idoia Yeregui Telleria. Iñaki Arbelaitz Mitxelena. Jone Oiarbide Iruretagoiena. Josetxo Gaztelumendi Arrillaga. Arantza Aristizabal Portu. Jose Antonio Sistiaga Legorburu. Jenaro Kortajarena Amiano. ...