Ander Errandonea eta Estanix Lopez bihar aterako dira kartzelatik
25 urte espetxean pasatu eta gero, bihar askatuko dituzte Ander Errandonea Ordoxelai eta Estanix Lopez oiartzuarrak. 1986ko maiatzaren 17an Guardia Zibilak atxilotu zituen, eta ordutik hainbat kartzelatan egon dira. Lopezek 19 urte zituen atxilotu zute...
25 urte espetxean pasatu eta gero, bihar askatuko dituzte Ander Errandonea Ordoxelai eta Estanix Lopez oiartzuarrak.
1986ko maiatzaren 17an Guardia Zibilak atxilotu zituen, eta ordutik hainbat kartzelatan egon dira. Lopezek 19 urte zituen atxilotu zutenean, eta Errandoneak 23. ETAko kide izatea leporatu zieten biei. 2001ean bete zituzten zigorraren hiru laurdenak.
Lopez Castelloko (Valentzia, Herrialde Katalanak) espetxetik aterako da, eta Ordoxelai, Herrera de la Manchatik (Ciudad Real, Espainia).
Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimendua pozik dago albistearekin, baina eskatu du kondena beteta duten gainontzeko presoak eta gaixo daudenak ere askatzeko.