Legegintzaldiko azkeneko ohiko udalbatzarra egingo dute datorren asteazkenean, hilaren 6an. Bertan, guztira, hamar puntu jorratuko dituzte. Gairik garrantzitsuenetakoak hirigintzaren arlokoak dira. Horrela, Lezoko Hirigintza Plan Orokorraren testu bate...
Euskal Herriko Biraren barruko hamalaugarren irteera egingo dute Trintxer Mendi Taldekoek hilaren 10ean, igandea. Egunean bertan irtengo dira, Dax taberna paretik, autobusean, Ubal gaineraino joateko. Enkarterrietako Lanestosa herrian dago Ubal Gaina. Handik Aguera herrira joango dira, guztira 20 kilometroko ibilbidea osatuz. Izena emateko 943 39 07 21 edo 679 23 36 60 telefono zenbakietara dei daiteke. Bestalde, urteko egutegian hainbat aldaketa egin dituztela ohartarazi nahi izan dute. Hona egutegi berria: 2011ko Egutegia berria
Antxoko Kantu Jiran irten ohi direnentzako entsegua deitu dute astearterako (hilak 5), 07:30etik aurrera, Kultur Etxean.
Pasa den ostegunean X. Euskadiko Mikrobot lehiaketa egin zuten, eta Don Boscoko elektronikako ikasleek maila ona erakutsi zuten, herrira lau sari ekarriz. Txapelketa lau mailetan banatzen zen: aztarnariak, sumoak, mini sumoak eta froga librea. Azken ma...
Trintxerpeko musika bandako musikariak Usurbileko kaleak alaituko dituzte etzi Zumarte Usurbilgo musika eskolak eta Usurbilgo Udalak antolatzen duen Soinurbil ekimenaren barruan. 11:30ean aterako dira kalera, eta gero, 12:30ak aldera zazpi obra interp...
Pasa den asteburuan Durangoko duatloian parte hartu zuen Alex Agirretxe errenteriarrak, eta emaitza onarekin, gainera: hirugarren postuan zeharkatu zuen helmuga. Parte hartzaileek 9 kilometro egin behar zituzten korrika, 40 kilometro bizikletan, eta az...
Oiartzungo gazteek, AEKren laguntzarekin eta Korrika Kulturalaren barnean, marka goxo bat hautsi nahi dute. Iragarri dutenez, datorren astean emango dute informazio gehiago, baina aurretik, bihar, hitzordua jarri dute Doneztebe plazan, 17:00etan. Ahali...
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, lau gazte atxilotu dituzte Errenteria-Oreretan, ustez lapurretak egiten aritu direlako etxeetan, Donostialdean. Asteazken arratsaldean atxilotu zituzten. Herrizaingo Sailaren arabera, etxe batean lapurtzen ari zire...
Ezker Batuak (EB) PSE-EE egiten ari den propaganda salatu du. EBk azaldu duenez, azken egunetan bi liburuxka jaso dituzte herritarrek euren postontzietan “antza denez, multzo berekoak eta bereizi ezinak zirenak, bata bestearen gainean tolestuta&#...
Etzi, Astigarragaren kontra jokatuko du Saskilagunak taldeak, 12:00etan, Elorsoro kiroldegian.
Aurtengo Nafarroa Oinez Tafallan egingo dute Garces de Fayos Ikastolak antolatuta, eta sei hilabete pasatxo falta diren arren, dagoeneko badaukate kanta. Kanta ikastolako Amaia Dominguez eta Edurne Samaniegok asmatu badute ere, hainbat pertsonen artean...
AEKtik iragarri dutenez, azkeneko Korrika Batzordea egingo dute gaur, 18:00etan. Aurrekoetan bezala, herritarrei agertzeko deia egin diete, euskararen aldeko ekimena prestatzen laguntzeko.
Bigarren hiruhilekoa amaitzear dagoela eta, Errenteria Musikal Dantza eta Musika Eskolak entzunaldiak antolatu ditu datorren astera begira. Astelehenean hasiko dira eta datorren ostiralera arte ikusi eta entzuteko aukera izango da. Pianoa, haizezko eta...
Hainbat ekimen ari da antolatzen La Herrera Herrira Herri Batzordeak hilaren 9rako, eta horien berri datorren asteartean emango dute zehatzago. Edonola ere, herri afaria izango dela iragarri dute eta txartelak Andonaegi Auzoko Tomas tabernan, Erdi-Bana tabernan eta Busturia tabernan eros daitezkeela esan dute, 25 euroren truke.
Liga Nazionaleko neskek ez dute partidarik asteburuan. Datorrenean, berriz, San Ignacioren kontra jokatuko dute.
Zaera arkitektoak epaitegietara joko du lonjaren esleipenaren kontra. San Pedroko lonja berrirako lehengo proiektuaren egilea da Zaera, eta Foreing Office Architects enpresako burua. Aipatu enpresari esleitu zion Pasaiako Portu Agintaritzak lonja berri...
Fortunak bere mendeurrena ospatzeko antolatu duen Donostia-Hondarribia trail mendi lasterketa igandean egingo dute. Mendi lasterketen egutegian erreferente izan nahi duen proba berezia Donostian hasiko dute eta Hondarribiko San Pedro kalean bukatuko dute. 29,5 kilometroko luzera duen lasterketak 1.300 metroko desnibela dauka, eta 500 korrikalarik parte hartuko dute. Probak harrakasta handia izan du korrikalarien artean eta izen ematea lehenengo bi egunetan bete egin zen. Kopuru hau ez dute aurtengo edizioan handituko. Lasterketaren zati handienak Talaia Bidea jarraitzen du eta lemak dioen bezala, itsasoaren gainetik korrika ere egingo dute. Ulia eta Jaizkibel arteko pasabidea antolakuntzak ezarritako txalupen bidez egingo dute eta txiparen teknologia bidez itsas zeharkaldian igarotako denbora ez da gaineratuko azken denboran. Proba goizeko 9:00etan hasiko dute eta eguerdiko hamabiak inguru espero dituzte lehenengo korrikalariak helmugan. Ondorengo ibilbidea izango du: Donostiako Biteri plazan, Gros auzoan hasiko dira Uliara igotzeko, Kutraia bidetik Platako faroraino, handik Pasai San Pedrora jaisteko eta Donibanera pasatzeko, ondoren Kalaburtzatik gora Jaizkibelera igotzeko lehenengo dorreraino, eta gainetik dorrez-dorre, Txingurriarrin beheranzko bide luzea hartu arte Biosnar lurmuturreraino, itsasoa ia ukituz Artzukoporturaino iritsiko dira, bertatik Guadalupera igo eta Hondarribiko Alde Zaharra zeharkatuz helmuga San Pedro kalean izango dute. Gizarte ekintza Fortunak lehenengo edizio honetan lortuko duen onuraren zati bat ABAY [...]
Auzitegi Gorenak Sortu ez legeztatzeko hartu duen erabakiari “estrategia politikoa” iritzi dio ezker abertzaleak. Publiko egindako oharrean, Gorenaren erabakiaren atzean Euskal Herrian zabaldu den aro berria bahitzeko saiakera dagoela salatzearekin...
Xanet Arozena, Jaxinto Larburu, Gemma Roteta eta Martin Beramendi Oiartzungo Hamaikabateko kideek agerraldia egin dute goizean. EAJ alderdiari eta independenteei gonbitea luzatu diete OiartzunBai (OB) formula —lehen EA, EAJ eta independenteak, orain Hamaikabat, EAJ eta independenteak— berriro errepikatzeko. Euren ustez, “Udalaren kudeaketa hobetzeko formularik egokiena da”. Hamaikabateko kideek OBren lan ildoa defendatzen jarraitu nahi dute, Oiartzunentzat eta oiartzuarrentzat nahi dituzten baloreak eta helburuak bere barnean biltzen dituelako. Orain arteko lana, gainera, oso positibotzat dute. Datozen hauteskundeetan ere alderdien aukera gainditu nahi dute, bizilagun gehiagorengana iristeko, eta bi helburu nagusirekin: “Oiartzuarren bizi kalitatea da gure helburu nagusia, eta horrekin batera, kudeaketa txukunaren alde lan egitea”. OiartzunBaik orain arte izango hiru lan ildoekin jarraituko dutela jakinarazi dute, bestalde: “Etxebizitza eskubidea, auzoen biziberritzea eta bosgarren edukiontzia defendatu ditugu eta defendatuko ditugu”. Betikoak Jaxinto Larburuk gogorarazi du, betiko pertsona berak direla Oiartzunen eta oiartzuarren alde lan egiten ari direnak, nahiz eta jende berria sartu edo OiartzunBai osatu: “1979. urtetik ari gara batzuk lanean, eta jarraitzen dugu; jende berriaren laguntzarekin, Oiartzunen alde egiten jarraitzea da asmoa”. Ezker abertzalearen alternatiba Herriko Hamaikabateko kideen ustez, herritar asko dago haserre orain arte ezker abertzaleak egin duen kudeaketarekin. Horregatik, OB aurkeztu nahi dute, alderdikeriak eta sektarismoak alde batera utzi, [...]