Errenteria Musikalen entzunaldiak datorren astean
Bigarren hiruhilekoa amaitzear dagoela eta, Errenteria Musikal Dantza eta Musika Eskolak entzunaldiak antolatu ditu datorren astera begira. Astelehenean hasiko dira eta datorren ostiralera arte ikusi eta entzuteko aukera izango da. Pianoa, haizezko eta...
Bigarren hiruhilekoa amaitzear dagoela eta, Errenteria Musikal Dantza eta Musika Eskolak entzunaldiak antolatu ditu datorren astera begira. Astelehenean hasiko dira eta datorren ostiralera arte ikusi eta entzuteko aukera izango da. Pianoa, haizezko eta harizko musika tresnekin jotako kantuak… eskainiko dituzte.
Egitaraua
Hilak 5, asteartea: II. Musika Tresnen Tailerreko Entzunaldia, 18:30ean. Segidan, 19:30ean, I. Harizko Musika Tresnen Entzunaldia.
Hilak 6, asteazkena: I. Piano Entzunaldia, 18:00etan. 19:00etan, berriz, akordeoi eta trikiti entzunaldia.
Hilak 7, osteguna: I. Haizezko Musika Tresnen Entzunaldia, 18:00etatik aurrera. 19:00etan II. Piano Entzunaldia.
Hilak 8, ostirala: II. Haizezko Musika Tresnen Entzunaldia, 18:30ean.