Herritarrak biharko manifestazioan parte hartzera deitu ditu ezker abertzaleak

Auzitegi Gorenak Sortu ez legeztatzeko hartu duen erabakiari “estrategia politikoa” iritzi dio ezker abertzaleak. Publiko egindako oharrean, Gorenaren erabakiaren atzean Euskal Herrian zabaldu den aro berria bahitzeko saiakera dagoela salatzearekin...

Auzitegi Gorenak Sortu ez legeztatzeko hartu duen erabakiari “estrategia politikoa” iritzi dio ezker abertzaleak. Publiko egindako oharrean, Gorenaren erabakiaren atzean Euskal Herrian zabaldu den aro berria bahitzeko saiakera dagoela salatzearekin batera “Estatuak, helburu hori ez duela lortuko” jakinarazi du talde abertzaleak.

Hala, prozesu demokratikoa itzulezina dela esan dute “Euskal Herriko gehiengoak eman baitu hitza legalizazioaren alde, gatazka politikoa behin betiko konpontzearen alde eta prozesu demokratikoaren alde” gaineratu du.

Horrenbestez, lanean jarraitu beharra nabarmendu du ezker abertzaleak eta Gernikako Akordioak deituta, bihar 17:30etan Casillatik abiatuko den manifestazioan parte hartzera deitu ditu herritarrak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.