Don Boscoko elektronikako ikasleek lau sari lortu dituzte
Pasa den ostegunean X. Euskadiko Mikrobot lehiaketa egin zuten, eta Don Boscoko elektronikako ikasleek maila ona erakutsi zuten, herrira lau sari ekarriz. Txapelketa lau mailetan banatzen zen: aztarnariak, sumoak, mini sumoak eta froga librea. Azken ma...
Pasa den ostegunean X. Euskadiko Mikrobot lehiaketa egin zuten, eta Don Boscoko elektronikako ikasleek maila ona erakutsi zuten, herrira lau sari ekarriz.
Txapelketa lau mailetan banatzen zen: aztarnariak, sumoak, mini sumoak eta froga librea. Azken mailan, froga librean, Xabier Onekak eta Asier Makazagak lehen postua lortu zuten SKA Peitor robotarekin. Robot hori labirinto batean irteera aurkitzeko gai da.
Aztarnarien mailan, robotek lerro beltz batez markatutako zirkuitu bat jarraitu behar zuten bidetik atera gabe. Iñigo Etxegiak eta Aritz Garmendiak Sabueso izeneko robotarekin finaleraino iristea lortu zuten, baina bigarren postuarekin konformatu behar izan ziren.
Minisumoen mailan, Gorka Artolak Txintxibiri robotarekin hirugarren postua lortu zuen. Don Boscotik adierazi dutenez, “meritu handiko postua da, sailkapen fasea oso gogorra izan baitzen”.
Don Boscok lortutako azken saria, berriz, robot ez unibertsitario onenarena izan da. Aurkeztutako hiru robotak finalera pasatzea erabakigarria izan zela aipatu zuten epaimahaikoek.