Trintxerpeko musika banda Soinurbilen izango da
Trintxerpeko musika bandako musikariak Usurbileko kaleak alaituko dituzte etzi Zumarte Usurbilgo musika eskolak eta Usurbilgo Udalak antolatzen duen Soinurbil ekimenaren barruan. 11:30ean aterako dira kalera, eta gero, 12:30ak aldera zazpi obra interp...
Trintxerpeko musika bandako musikariak Usurbileko kaleak alaituko dituzte etzi Zumarte Usurbilgo musika eskolak eta Usurbilgo Udalak antolatzen duen Soinurbil ekimenaren barruan. 11:30ean aterako dira kalera, eta gero, 12:30ak aldera zazpi obra interpretatuko dituzte frontoian Fran Berraren zuzendaritzapean.