Legegintzaldiko azken ohiko udalbatzarra egingo dute asteazkenean
Legegintzaldiko azkeneko ohiko udalbatzarra egingo dute datorren asteazkenean, hilaren 6an. Bertan, guztira, hamar puntu jorratuko dituzte. Gairik garrantzitsuenetakoak hirigintzaren arlokoak dira. Horrela, Lezoko Hirigintza Plan Orokorraren testu bate...
Legegintzaldiko azkeneko ohiko udalbatzarra egingo dute datorren asteazkenean, hilaren 6an. Bertan, guztira, hamar puntu jorratuko dituzte.
Gairik garrantzitsuenetakoak hirigintzaren arlokoak dira. Horrela, Lezoko Hirigintza Plan Orokorraren testu bateratua bozkatuko dute. Horrez gain, Papresak sustatutako arau ordezkatzaileen 27. aldaketa bertan behera uzteko diktamena aztertuko dute.
Bi mozio ere aztertuko dituzte. Alde batetik, Amiantoaren Biktimen Euskal Elkartearen (ASVIAMIEren) mozioa izango da bat eta bestea, berriz, hondakinen kudeaketaren gainean Usurbilgo Itunak aurkeztu duena izango da.
Udal hauteskundeetako hautes mahaien zozketa alkatearen esku uzteko proposamena aztertuko dute baita ere.