
Denboraldi osoan, Hondarribia-Irunek ez ditu bi garaipen jarraian lortu eta orain iada, hiru dauzka. Bidasoatarrek Extrugasari 60-55 irabazi zieten, baita Vigon Zeltari ere 69-77 eta iragan asteburuan garaipen berria eskuratu zuten, Cajacanariasen aurk...

Errenteria-Oreretako martxoko kantu jira etzi (larunbata) egingo dute. Lau Haizetara elkartearen ekimena laguntzeko Errenteriako Udal Txistulari Taldeak bat egingo du kantu zaleekin. Hala, 12:00etan aterako dira denak Herriko Enparantzatik. Araban, Bagare, Eperrak, Goizean argia hastean edo Xalbadorren heriotzean (bukatzeko) kantak abestuko dituzte, besteak beste. Kantu taldea erabat irekia da. Beraz, kantatzea gustuko duen edonork parte har dezake kantu jiran. Kanten letrak ematen dizkiete parte-hartzaileei.

Ezin dute hutsik egin Inude eta Artzainek. Urtero moduan, Inauteriak datorren urtera arte agurtzeko Inude eta Artzainak izango dira herrian barrena igandean. Orereta Ikastola ikasleek, gurasoek eta irakasleek parte hartuko dute emanaldian, hamahirugarr...

Hondarribiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko dokumentuaren aurrerapena Arma Plazako Interpretazio Zentruan jarriko dute ikusgai datorren astelehenetik aurrera.Hiritarrek plana ezagutzeko aukera izango dute, baita alegazioak aurkezteko aukera ere, bi...

Herritar talde batek elkarretaratzea deitu du biharko (hilak 11) Antxorako anbulatorio berria egin dezaten eskatzeko. Elkarretaratzea 11.00etan izango da. Udalak Osakidetzako aurkeztutako proiektua zuzentzeko agindu eta atzera bota du, eta horrek anbulatorio berria Biterin behin behinean kokatzeko asmoa atzeratu egin du, herritarren zein bertan lan egiten duten profesionalen haserrea piztuz. Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunek, bihar Antxora etortzekoak dira, sarrera berria inauguratzera, eta aipatu ekitaldia baliatu nahi izan dute herritarrek protesta egiteko. Gipuzkoako Diputatu Nagusi Markel Olano eta Bide Azpiegituretako Diputatu Iñaki Goia izango dira inaugurazioan. 10:00etan izango da inaugurazioa.

Euskararen Erabilera Sustatzeko Plan Estrategikoa lantzen ari da Udala, datozen 10 urtean lanerako erabiliko duten plana. Hori dela eta, hurrengo bi astetan bilerak egingo dituzte lau barrutietan, herritarren parte-hartzearekin eratu nahi dutelako plan...

Gaurtik aurrera, Udal Liburutegiak bere bloga martxan jarri du erabiltzaileei liburutegiaren inguruko informazio guztia hobeto helarazteko helburuarekin. Ondorengo zerbitzuak eskaintzen dituzte: katalogoa, nobedadeak, animazio ekitaldiak, eskainitako z...

Hilaren 20ra arte Susana Ferreiraren ikasleen lanak ikus daitezke Colon pasealekuko Euskadiko Kutxaren bulegoan jarri duten erakusketan. Astelehenetik larunbatera 18:00etatik 20:30era dago zabalik erakusketa, igandetan, berriz, 11:30etik 13:30era.

Merkataritza Sustatzeko Kontseiluak 2010ean azken urtebetean egindako lana baloratzeko bilera egin zuen asteartean udaletxekoan. Besteak beste, udalak sektorea modernizatzeko abiatutako Merkataritza Biziberritzeko Plan Berezia (PERCO) izeneko dignostik...

Dieta orekatuari buruzko hitzaldia izango da asteartean Elizalde ikastetxeko mediatekan, 15:00etan. Tatiana Arzelusek emango du.

Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (OAAM) mobilizazioak antolatu ditu, kondena beteta duten presoak eta larri gaixo daudenak aska ditzaten eskatzeko. Gogorarazi dutenez, herrian badira kalean behar luketen bi preso: Estanis Lopez eta Ander Erran...

Hirian egiten den sukaldaritzari bultzada emateko Irun Dastatu ekimena aurkeztu dute aste honetan, bide luzekoa izateko asmoarekin. Momentuz bakailaoa eta txokolatea protagonista izango dituzten Irungo Sukaldeak goiburuko jardunaldiak antolatu dituzte.Martxoan eta apirilan egingo dituzte, San Martzial karrikako bi elkarte gastronomikoetan: Irungo Atsegiña eta La Salleko I.O. Besteak beste, Bidasoa Bizirikek, La Bacaladera enpresak, Mugan merkataritza elkarteak, eta Ficoba erakustazokak sustengua eman diote asmoari. Ikastaro guztiak 19:30etik 20:30era egingo dira, eta bakoitzaren kostua 5 euroan jarri dute. Izenemateak BAZen, 010era deituz, edo bulego estrategikoaren e-postara idatziz egin behar dira. Asteartean egin zuten aurkezpena, Danako jatetxean. Bertara, Irungo alkate Jose Antonio Santano, La Bacaladerako kudeatzaile Jose Maria Salvador, Mugan merkataritza elkarteko Tomas Meztu, Koldo Salinas goxogilea, eta jardunaldietan parte hartuko duten sukaldarietako batzuk hurbildu ziren: Iñigo Lavado, Inaxio Muguruza, Carlos Sagastizabal, Felix Manso, Julio Rebolleda, Iñaki Hernandez eta David Rodriguez. Santanok ekimenaren helburua laburbildu zuen: “Hiriko eskaintza gastronomiko aberats eta anitzari balioa ematea eta alor horretan egunero lanean diharduten profesionalen eskutik egitea”. Alkateak jardunaldietan parte hartuko duten sukaldariei eskerrak eman nahi izan zien, “hirian daukagun eskaintza gastronomiko onak eta bariatuak merezi duen tokian, lehen lerroan, jartzeagatik”. Elkartasun kontzertua Bestalde, apirilean Taupadak GKEaren alde Ficoban antolatuko den kontzertuaren ondoren Irungo sukaldeak ekimenean parte [...]

San Juan plazako lanak aurrera doazen heinean oinezkoentzako bideak ere moldatuz doaz. Aste honetan zenbait aldaketen berri eman du Irungo udalak. Egunotan udaletxea inguratzen duen eremuetan ari dira lanetan. Hori horrela, udal bulegoetara iristeko bi...

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Titika Rekalt zuberotarraren eskutik, Zuberoa kantuz atala. 11:30ean: Zulotik deiadarka. 12:10ean: Oiartzuarren Baitan. 13:15ean: Hektor Ortega, Nora aldizkariko zuzendariaren eskutik, bidaia ...