Oinezkoentzako bideetan aldaketak San Juan plazan
San Juan plazako lanak aurrera doazen heinean oinezkoentzako bideak ere moldatuz doaz. Aste honetan zenbait aldaketen berri eman du Irungo udalak. Egunotan udaletxea inguratzen duen eremuetan ari dira lanetan. Hori horrela, udal bulegoetara iristeko bi...
San Juan plazako lanak aurrera doazen heinean oinezkoentzako bideak ere moldatuz doaz. Aste honetan zenbait aldaketen berri eman du Irungo udalak. Egunotan udaletxea inguratzen duen eremuetan ari dira lanetan. Hori horrela, udal bulegoetara iristeko bi bide egokituko dituzte:
- Lehena, dagoeneko irekita, San Martzial eta Jesus kaleak lotzen dituen bidea da.
- Beste sarbidea Prudencia Arbide kaleko 4. zenbakitik prestatuko dute.
Kale Nagusia eta San Martzial kalea lotuko dituen oinezkoentzako bidea dagoeneko zabaldu dute behin betiko. Orain artean asteburuetan egokitzen zuten soilik.
Lanak aurrera doaz
Leon Iruretagoienaren atzealdean baldosak jartzen hasi dira, eta laster granitozko plakak ezartzeari ekingo diote, horiek San Juan plazako erdialdean. Bestela, beheko solairuetako hustutze lanak amaitu dituzte aste honetan. Iazko irailaren 20tik 90.000 metro kubiko lur atera dituzte plaza azpiko hiru solairuetatik.

