Hiriko merkataritzan urrats berriak emateko garaia

Merkataritza Sustatzeko Kontseiluak 2010ean azken urtebetean egindako lana baloratzeko bilera egin zuen asteartean udaletxekoan. Besteak beste, udalak sektorea modernizatzeko abiatutako Merkataritza Biziberritzeko Plan Berezia (PERCO) izeneko dignostik...

Merkataritza Sustatzeko Kontseiluak 2010ean azken urtebetean egindako lana baloratzeko bilera egin zuen asteartean udaletxekoan. Besteak beste, udalak sektorea modernizatzeko abiatutako Merkataritza Biziberritzeko Plan Berezia (PERCO) izeneko dignostikoaren ekarpenak, eta 2011rako merkatariek eta udalak berak dituzten proposamenak aztertu ziren bileran. Jose Antonio Santano alkatearen ustez “esfortzu publiko zein pribatuak batuz, merkataritza sustatzeko elkarlanak fruituak ematen dituela demostratu da”. Alkateak PERCOren ekimenak osaturik daudela azaldu zuen, eta “urrats berriak emateko unea” dela gaineratu. Hori horrela, hiriko komertzioa biziberritzeko plan berri bat prestatuko dute.

Merkataritza Sustatzeko kontseilua honako ordezkari osatzen dute, besteren artean: Merkataritza txikirako udal ordezkaria, alderdi politikoen ordezkari bana, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza saileko kide bat, Gipuzkoako Merkataritza Ganbarako beste bat, Bidasoa Bizirik, Mondragon Unibertsitatea, Mugan merkatarien elkartea, PERCOn parte hartu duten merkatari txikiak, ostalaritza arloko ordezkaritza bat, Ficoba erakustazoka, eta Oiasso erromatar museoa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.