Datozen bi asteetan egingo dituzte Euskararen Plan Estrategikorako bilerak
Euskararen Erabilera Sustatzeko Plan Estrategikoa lantzen ari da Udala, datozen 10 urtean lanerako erabiliko duten plana. Hori dela eta, hurrengo bi astetan bilerak egingo dituzte lau barrutietan, herritarren parte-hartzearekin eratu nahi dutelako plan...
Euskararen Erabilera Sustatzeko Plan Estrategikoa lantzen ari da Udala, datozen 10 urtean lanerako erabiliko duten plana. Hori dela eta, hurrengo bi astetan bilerak egingo dituzte lau barrutietan, herritarren parte-hartzearekin eratu nahi dutelako plana, «guztion ekarpenak bilduta». Barruti bakoitzeko lantalde bana osatu nahi dute eta bilerak, noski, interesa duen edonori irekiak dira.
Gazteekin eta merkatariekin aparteko lantaldeak
Orain baino lehen lau barrutietako hainbat eragilerekin bildu dira plana garatzen ari direnek: herriko elkarteak, merkatariak, lan-mundua, gurasoak… Plana aurkeztu eta denon iritzia jaso nahi izan dute, eta orain egingo diren bileretara parte-hartzera gonbidatu.
Plan estrategikoan parte hartzen dutenek bi bileratan eta bukaerako aurkezpenean parte hartuko dute. Lehen bilera hil honetan da eta bigarrena apirilean.
Horrez gain, merkatariekin eta gazteekin lantalde berezituak antolatuko dituzte. Merkatarien bilerak deitu dituzte dagoeneko. Gazteekin, ordea, martxoan eta apirilean zehar prozesu berezia landuko dutela iragarri dute.Bileren egutegiakartela_A3_bilerak

