Tomas Ortegaren xake oroitaldia egiten ari dira Pasai Antxoko La Armonia elkartean. Guztira, hamaika lagunek eman dute izena, eta bost xake tauletan ari dira nor baino nor, arratsalde pasa, lagunarteko giro atseginean.
Pilotalekuko harmailak egurrez estaltzea. Hori baino ez da falta San Pedron, frontoiaren inguruko urbanizazio lanak behin betiko bukatzeko. Argazkian ikus daitekeenez, langileak horretan aritu ziren atzo, beraz, «astebetean gehienez», lanak erabat bukatuta izango direla eman du aditzera barrutiko alkateorde Edurne Baztarrikak. Pilotalekua eraberritua, edonola ere, erabilgarri dago herritarrentzat. Haurrentzako jolas parkea Proisa aurrean jarriko dute aurki, eta ondoren, Amura taberna parean geratuko den biltokian, eserlekuak, zuhaitzak eta beste hainbat altzari jarriko dituzte. Lanak hastean Torreatzera eraman zuten kioskoa, bestalde, bertan utziko dutela baieztatu du Baztarrikak. Plaza erdira eraman, finkatu eta kiosko barruan eserlekuak jarriko dituzte
Udalaren urratsen zain, ordenantza zibikoaren kontrako iritziak ugaritzen doaz. Ezker abertzaleak ere ez du uste ordenantza horren beharrik dagoenik. Zinegotzi independentisten arabera, Udal Gobernu Taldeak (PSE-EE, EAJ eta H1) “presaka eta korrika” ordenantza berria onartzea nahi duen arren, herriko kultur, kirol, eta auzo elkarteek ez dute inolako parte hartzerik izan. “Despotismo ilustratuaren garaian bezala, herriarentzat (isunak eta zigorrak), baina herririk gabe (erabakiak)”, adierazi dute. Gainera, herriko eragile sozialek behin baino gehiagotan egindako eskaerei “muzin” egin die Udal Gobernu taldeak ezker abertzalearen iritziz. Ildo horretatik, Udal Gobernuaren asmoetan “oso bestelako helburua” ikusten dute ezker abertzaleko zinegotziek: “Ordenantzaren arrazoiak irakurrita, oso latza iruditzen zaigu kalean egiten den edozein gauza gizalegetik kanpoko jokabideetan sartzea eta elkarbizitzari egindako erasotzat hartzea. Noiztik doa elkarbizitzaren aurka zerbait errebindikatzea?”. “Alarma” Haatik, Oreretan horrelako ordenantza eskatzen duen jokabiderik ez du uste dagoenik ezker abertzaleak: “Beraz, Udal Gobernuak halako alarma bat asmatu du bere benetako asmoa aurrera ateratzeko”. Ildo horretatik, Galtzarabordako bizilagunekin izandako ika-mika gogorarazi du ezker abertzaleak. “Ez dugu zalantzarik edozein errebindikazio sozial, laboral zein nazional kaletik kentzea lortu nahi dutela. Komunikabide gehienak kontrolatu ondoren, kalea kontrolatzea geratzen zaie”, iritzi diote. Horrez gain, Udal Gobernuko kideek kideek ordenantzaren bidez “zentsura soziala eta politikoa” ezarri nahi dutela adierazi dute. [...]
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak hamar urteko kartzela zigorra eskatu du Bateragune auzi-ko zortzi auzipetuentzat, tartean Sonia Jacinto herritarra. Batasunaren Mahai Nazionala berrosatu nahi izatea eta «nazio eraikuntzarako polo subiranista...
Irungo Udaleko Kultura arloak jakinarazi duenez, 2011ko Inauterietako desfilean parte hartu nahi duten konpartsek datorren urtarrilaren 8a arte eman dezakete izena, Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ). Izena emateko oinarriak HAZ bulegoan (Juan de ...
Frantzian zaldi gaineko denboraldian lehiaketa gehien irabazi dituen kirolaria da herriko Ioritz Mendizabalak. Hirugarren urtez lortu du titulu hori. Hala, dagoeneko 17.000 lehiaketetan parte hartu du herriko zaldikoak eta lehia guztiez gogoratzen dela...
Hondarribiko Udaleko web orriak 2010 urtean 298.390 bisita jaso ditu. 2009an, 140.376 bisita jaso zituen, beraz, azken hamabi hilabete hauetan bikoiztu egin dira webgunera egindako sarrerak. Egunean 800 erabiltzaile sartu dira web orrian bataz beste. S...
Iñaki Ezeizaren erakusketa jarri dute Garmendi txokolategian. Interesa dutenek, hilabete osoan izango dute aukera Ezeizaren lanez gozatzeko.
Antxetak, Behe Bidasoako euskarazko irrati libreak irrati maratoia antolatu du hilaren 8an. Hamar urte beteko dira aurten sortu zenetik, eta hain data borobila ospatze aldera ekitaldi sorta prestatu dute, haien artean heldu den larunbateko ate irekieta...
Aste honetan, Euskal Herriko Txapelketa jokatzen hasiko dira Oiarpeko pilotariak. Hala, bihar izango dute lehenengo partida, etxean. Biharkoa, Kadete Mailako banakako partida izango da. Madalensoron jokatuko dute, 19:00etatik aurrera. Oiarpe-Arrakoundiaga (Bizkaia) ariko dira elkarren kontra. Larunbatean (hilaren 8an), berriz, hainbat partida jokatuko dituzte Oiarpeko pilotariek. Horiek ere Madalensoro pilotalekuan izango dira, arratsaldeko lauretatik aurrera. Hasteko, bi partida jokatuko dituzte Oiarpeko pilotariek, kasu honetan Haur Mailakoak. Oiarpe 1-Oiarpe 4 eta Oiarpe 2-Oiarpe ariko dira nor baino nor. Ondoren, Kadete Mailako partida izango da, bikoteka. Horixe izango da Euskal Herriko Txapelketako bigarren jardunaldia. Aurrera Saiaz (Tolosa) taldearen kontra ariko dira Oiarpeko pilotariak. Azken partida, 22 urtez azpikoena izango da. Oiarpe-Pilotajauku (Altsasu) ariko dira elkarren kontra. Oiarpetik, herritarrei deia egin diete herriko pilotariak animatzera joateko. Aurreko partidetako emaitzak Bestalde, asteburuko emaitzen berri eman dute Oiarpe pilota elkartetik. Pasa den abenduaren 20tik hil honen 2ra (igandera arte), Bortziriak taldearen kontra lortutako emaitzak jakinarazi dituzte. Hala, kadeteetan, binaka, Oiarpek irabazi du partida: Oiarpeko Andoni Ugaldek eta Xabier Azpirozek 22-13 irabazi zieten Bortziriak taldeko Mitxelenari eta Olaizolari. Gazteetan, binaka hori ere, Oiarpeko Jokin Hernandezek eta Ander Imazek 22-14 gainditu zituzten Bortziriak taldeko Etxebertz eta Beola. Azkenik, seniorretan (binaka) Oiarpeko pilotariek ezin izan zituen nafarrak gainditu: Oiarpeko [...]
Pasaiako merkatariek ostiralean egingo dute Gabonetako urteroko zozketa. Trintxerpeko Alkateordetzan izango da, 20:30ean. Eguberrietako kanpaina abiatuz geroztik 200.000tik gora txartel banatu dituzte Laurak Bat elkartean biltzen diren establezimenduek...
Larunbatean jokatu dute Donibaneko kiroldegian Iñigo Arrizabalagaren XV. Oroitaldia. Portu Agintaritzako bi talde izango dira aurrez aurre, areto futbolekoa eta Errenteria-Oreretako Ligan aritzen den Portu Agintaritzako futbol zazpiko taldea. Iñigo Arrizabalaga Portu Agintaritzako langilea izateaz gain, erakunde bereko areto futboleko atezaina izan zen urtetan. Hil zenetik urtero gogoratzen dute lankide zena futbol oroitaldiaren bitartez. Portuko bere lankideek omenaldira biltzera deitu dute.
Pasa den ostiralean, urteko azken karteladaren ondoren, zozketa berezia egin zuten Oiartzungo Presoen Lagunek. Zenbaki irabazlea honakoa da: 1.474.
Zoritxarrez, bizilagunek beste behin jasan behar dituzte Manuel Lekuona etorbideko eta anbulatorio inguruko zoruak sortzen dituen eragozpenak. Jarri zutenetik askotan altxatzen da eta hori konpontzen aritu behar dute Udaleko langileek. Hala, aste honetan ere horretan dabiltza. Atzo itxi zuten Manuel Lekuona etorbidea, eta anbulatoriora edo Kontzejupe plazako etxeetara sartu nahi dutenek Yon Oñatibia etorbidetik sartu behar dute.
Errenteriako Udaleko Hezkuntza eta Gazteria Sailak antolatuta, Erregeen kabalgata egingo dute bihar. Urteroko ohiturari jarraituz, kabalgata erdiguneko kaleetan zehar murgilduko da herriko gazteenen gozamenerako. Erregeen kabalgata 18:00etan irtengo da Tulleko biribilgunetik eta herriko kaleak zeharkatu ondoren, 19:00etan harrera egingo diete udaletxeko areto nagusian Errege Magoei. Bertan, haurren eskakizunak entzungo dituzte Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeek. Aurten berritasun bat izango du Errege kabalgatak. Aurreko urteekin alderatuta, bihar, karroza bat gehiago aterako da kabalgatan. Erregeen laguntzaileak joango dira karroza berri horretan. Errenteriako Udal Musika Bandak interpretatutako musikaz lagunduta joango da Erregeen kabalgata ibilbide guztian zehar. Antolatzaileek jakinarazi dute 510 kilo goxoki, txokolatezko zazpi mila txanpona eta mila globo banatuko dituztela Errege Magoek herriko kaleetan. Horrez gain, kabalgata 250 zuzi eramailez lagunduta egongo da. Trafikoan aldaketak Biharko Errege kabalgata egin ahal izateko trafikoan aldaketa batzuk egongo direla jakinarazi du Udaltzaingoak. Galizia biribilgunetik hasi eta Santa Klara Plaza bitarteko Biteri, Xenpelar, Tulle eta Nafarroa Etorbidea kaleetan aparkatuta dauden ibilgailuak kendu egin beharko direla jakinarazi dute. Horrez gain, Segundo Izpizua eta Biteri kalearen arteko gurutzebidea; Beraun kaleko eta Arramendi pasealekuko gurutzebidea; Aralar Plaza; Galiziako biribilgunea eta Larzabal kaleak itxi egingo dituztela jakinarazi dute. 17:45etik aurrera itxiko dituzte. Horrez gain, Segundo Izpizua eta Biteri kalearen arteko [...]
Hondarribiko Kisoku elkarteak emakumearen indarkeriaren aurkako programaren barruan, 2011 urteko lehen emakumeentzako defentsa pertsonal ikastaroa antolatu du larunbaterako. Ikastaroa goizeko 9:30ean hasiko da eta doan da. Ikastaroa antolatzeko Emekik,...
Kasino Zaharreko 2011.urteko aktibitateetan parte hartzeko izenemate data zabaldik dago. Bulegoa astelehen, asteazken eta ostiraletan 10:30etatik 12:00etara irekitzen dute eta orain arte, asko dira izena eman duten bazkideak. Kuotak 15 € kostatzen du...
Eguberrietako izeiak urtarrilaren 6an jasoko ditu Herriko Etxeak, ostegunean. Data hauetan etxea apaintzeko izei naturala erabili dutenek 0559-20 38 25 telefonora deitu behar dute, eta izeia zein lekuetan jaso behar den esan.
Hendaiako Herriko Etxeak 65 urtetik gorako hendaiarrak gonbidatu ditu hilaren 30ean, igandean, Aguerria jatetxean egingo den Bixintxoetako bazkarira. Laguntza sozialerako herriko zentroan eman daiteke izena (Lorategietako karrika, 9. Telefonoa: 0559-48...
Larunbaterako Bilbon deituta dagoen manifestaziora joateko autobus zerrendak Makutxon daude jarritan. Larunbatean bertan, goizean eta eguerdian irtengo dira autobusak herritik.