Xabier Lete: «Deus ez da inorena, bizitza bera ere ez»

2001eko abenduaren 15ean Rainer Maria Rilke: Gizakarien jainkotasun erbesteratua poesia errezitaldia eskaini zuen Xabier Letek, Pagoartek antolatuta. Pragan 1875. urtean jaiotako poetarenganako miresmenez eskaini zuen poeta oiartzuarrak saioa,  Karlos Jimenez pianista ondoan hartuta. Aurrerago, emanaldi haren harira, Pagourte 2001 aldizkariak Xabier Leteri egindako elkarrizketa argitaratu zuen. Honakoa zen titularra: «Deus ez da inorena, bizitza bera ere ez». Oarso Bidasoko Hitza-k elkarrizketa hura berreskuratu du eta Oiartzungo Hitza webgunean jaso du. Hona esaldi nabarmen batzuk: “Hizkuntzak egon behar du eskura, ahora eta belarrira” “Kantua, niretzat, batez ere, hitz batzuk dira, eta hitz batzuen garrantzia, eta hitz horiek esaten dutena” “Poesian askotan agertzen zait bizi egarri handi bat. Bizitzari atxiki nahia, eta bizitza ulertu nahia, eta gozatu nahia…” “Oholtza gainera ateratzeko histrionismo dezente behar da, bestela ez zara ateratzen. Eta nik histrionismo, exhibizionismo eta banitate puntu hori badut” “Sufrimenduan bizi den mundu honi ukenduak jartzen dizkion indarra da maitasuna” HONA ELKARRIZKETA OSOA: Rainer Maria Rilkeren poemekin egindako emanaldiaren ostean Pagoartek Xabier Lete luze eta zabal elkarrizketatzeko modua izan zuen. Ohi duen eran pasioz mintzatu zen poeta oiartzuarra. Erlijioa, literatura, etika, heriotza, adiskidetasuna… Bizitzaren adar asko hartu zituen ahotan. Alde asko baititu bizitzak. Baita poetak ere. Jainkoa izen zen Rilkeri buruzko errezitaldian ardatz [...]

admin

Oiartzun Irratia: abenduak 16

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Oiartzuarren Baitan. 11:30ean: Zulotik deiadarka. 12:10ean: Liburu eta Disko Azokaren eta Txerri Egunaren antolatzaileak izango dira estudioan. 13:15ean: Bidaia atala Nora-ko Hektor Ortegaren ...

admin

«Euskal produktuak indartzeko azoka da eta horregatik ere garrantzitsua da»

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko kide diren Aintzane Lertxundik (Oiartzun 1978), Irati Odriozolak (Oiartzun, 1991), Maialen Bengoetxeak (Oiartzun, 1987) eta Urtzi Argibayk (Errenteria-Orereta, 1986) bizpahiru hilabete daramatzate lanean Disko eta Liburu Azoka prestatzen. Durangoko Azokaren (Bizkaia) ondoren etorri ohi da Oiartzungoa, Gabonen bezperan, San Tomas feriaren inguruan. Ez da Durangokoa bezala, beste modu batekoa da, baina garrantzitsua era berean. Bihar irekiko dute udaletxeko areto nagusian. Azokaren nondik norakoak azaldu dizkiote Oarso Bidasoko Hitza-ri antolakuntza taldeko hiru neskek. Beste urte batez, iritsi da Disko eta Liburu Azoka. Aintzane Lertxundi: Bai, hori da. Urteak dira hori eta Txerri Eguna antolatzen ditugula. Lehen Intxixu AEK-k hartzen zuen ardura eta orain Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko kideek (bertan dago AEK ere) antolatzen dugu. Laupabost lagun bildu, lan taldea osatu, eta horiek prestatzen aritzen gara. Etzi (hilaren 17an) irekiko duzue eta hilaren 24ra arte egongo da zabalik, ezta? Irati Odriozola: Hori da. Goiz eta arratsalde egongo da irekita, udaletxeko areto nagusian. Zein ordutegi izango du? Odriozola: Goizez, 10:00etatik 13:00etara egongo da zabalik. Arratsaldez, berriz, 17:00etatik 20:00etara. Erantzun ona izaten du urtero, ez da hala? Maialen Bengoetxea: Bai, urtero ibiltzen da jende dezente. Aurten ere hala izatea espero dugu. Horretarako azoka bisitatzera animatu nahi ditugu herritarrak. Durangoko Azoka pasatu berritan [...]

admin

Txerrimuño etxe okupatuak 27. urteurrena ospatuko du asteburu honetan

Urte bukaera iritsita, Txerrimuño etxe okupatuak urteurrena ospatuko du beste behin. Aurtengoa 27.a izango da. Ohi bezala, ederki ospatuko dute urteurrena, ekitaldi ugari antolatu baitituzte etxe okupatukoek. Lehenik eta behin, etzi arratsaldean, eusk...

admin

Tonbola eta patata tortilla lehiaketa egingo dute DBH jartzearen alde

Karmengo Amako guraso talde batek osatutako DBH Batzordeak Pasaian Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza jartzeko aldarrikapenekin jarraituko dute asteburu honetan. Larunbaterako festa antolatu dute, eta horren baitan jostailuen tonbola jarriko dute eta pat...

admin

Udalaren “jarrera baztertzailea” salatu du ezker abertzaleak

Oreretako ezker abertzaleko kideak Oiartzungo bidesaria kentzearen alde daude, baina gai horren gainean, Errenteriako Udalak “jarrera baztertzailea” erakutsi duela salatu dute. Ezker abertzaleak azaroaren 12an mozioa aurkeztu zuen udaletxea...

admin

«Burua ez daukat lehiatzeko; mendiko eskiarekin gozatzeko asmoa dut» (Ekaitz Agirre/Berria)

Belauneko lesioak tarteko, hemezortzi hilabete egin ditu eskiak jantzi gabe Izaskun Zubizarreta mendiko eskiatzaileak (Oiartzun, 1970). Denbora luzez egon da geldirik, eta halakorik ez du berriz nahi. Azken asteetan elurretan ibiltzeko modua izan du, baina tentu handiz aritu da, jaitsieretan batez ere. Iazko etenaren ondoren, Euskal Mendizale Federazioak (EMF) prestatu duen selekzioan parte hartuko du, Joseba Tobar eta Iban Letamendirekin. Duela bi urte mendiko eskiko munduko txapelketetan parte hartzen aurreneko euskal eskiatzailea izan zen Zubizarreta, eta orain hori baztertu ez arren, nahiago du urratsez urrats joan. Mendi eskiko denboraldia ate-joka dator. Zer moduz zaude? Ongi nago, motibatuta, baina beldur handiarekin. Iaz hirugarren ebakuntza egin zidaten belaunean eta, entrenatzen gogotsu banabil ere, ez dut berriro lesionatu nahi —Donostiako maratoia korritzen ari zela hartu zuen min azkenekoz, 2009ko azaroan—. Burua ez daukat lehiaketetarako, eta pixkanaka joatea dut onena, eta mendiko eskiaz gozatzea. Lehiatzeko baino, beraz, gozatzeko modua izango duzu aurten. Hala uste dut. Lesioagatik geldirik egotea ez dut ongi eraman, eta ez dut berriz halakorik gertatzea nahi. Entrenatzen banabil, korrika eta bizikletan, baina lehiaketa beste gauza bat da. Pixkanaka joango naiz eta Espainiako kronoigoera txapelketara ongi iritsi nahi nuke —urtarrilean jokatuko da—. Kronoigoeretan maldan gora eskiatzen da, eta horri ez diot beldurrik; [...]

admin

Oiartzun Irratia: abenduak 15

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Oiartzungo Udalaren tartea. 11:30ean: EHNE sindikatuaren tartea. Metaziyan bila, Oier Narbaizarekin. 12:10ean: Elkarrizketa. 13:15ean: Kirolez blai! 15:00etan: Albisteak. 17:00etan: Eguzkia e...

admin

Lezoaundiari buruzko liburuxka aurkeztuko dute bihar

Markesane parkeko lanak bukatzeke dauden arren, Aranzadi Zientzia Elkarteak parkean egin behar zituen lanak eginak ditu. Elkarteak liburuxka batean bildu ditu egin dituen ikerketa eta azterketak. Hala, bihar arratsaldean aurkeztuko dute liburuxka hori ...

admin

“Kanpo kaia ez da legezkoa eta ez du lanposturik ziurtatzen”

Oceana erakundea, EAEko Biologoen Elkargo ofiziala eta Pasaiako Udala kanpo kaiaren aurka agertu dira, proiektu hori “legez kontrakoa, ingumenari eraso larria eta  ekonomikoki jasanezina” dela argudiatuz. Horrez gain, Portu Agintaritzak trafikoaren gainean egiten dituen aurreikuspenak ez direla errealak nabarmendu dute; are gehiago, portuaren etorkizuna arriskuan jartzen duen zorduntza garrantzitsua planteatzen da. “Kanpo kaia eraikitzearen proposamenak ez du kontsentsurik, arbuioa baizik. Gisa horretako proiektua egungo porturen baldintzak hobetzeko dagoen irtenbide bakartzat aurkezteak arduratzen gaitu”, adierazi du Maider Ziganda Pasaiako alkateak. Ricardo Aguilar Oceana erakundeko ikerketa arduradunak nabarmendu duenez, izapide administratiboak ez dira errespetatu: “Natura 2000 Sarea aurtengorako zehaztu behar zen, baina Gobernu zentralak ez du legea betetzen”. Hamabi arrazoi Hiru erakundeek hamabi arrazoi ikusten dituzte kanpo kaiaren proiektua ilegala eta inkoherentea dela argudiatzeko. Proiektuak Europako legedia ez duela betetzen irizten diote, eta Portu Agintaritzak berak egindako ingurumen ikerketak ingurumena larriki kaltetuko duela gogorarazi dute. “Onartutakoa baino eragin handiagoa izango du, ez du ingurumen izapide egokiak betetzen eta nazioarteko hitzarmenak eta politikak urratzen ditu. Gainera, Kantaurikoko ekologia balore handiak dituen guneak  kaltetuko ditu”, salatu dute. Ekonomiari dagokionez, ez duela justifikaziorik eta lanposturik ziurtatzen ez duela adierazi dute. “Gauza bera gertatu zen Bilboko portua eraiki zutenean. Enplegua %40 murriztu zen”, azaldu du Javier [...]

admin

Gabonetan kontu handiz kontsumitzeko

Gabonak badatoz eta asko gastatzeko garaia izan ohi da. Gastu horiek hobeto antolatzen laguntzeko, Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziako kontsumo-zerbitzutik zenbait aholku eman dituzte. Nabarmendu dutenez, lehenik eta behin, gastuak planifikatu egin behar dira, gehiegi ez gastatzeko. Benetan behar ditugun gauzen zerrenda egin behar dugu, eta aurrekontu bat egin, gauza bakoitzerako gutxi gorabeherako prezio bat ezarriz. Erosketak egiterakoan, berriz, prezioak eta produktu eta zerbitzuen kalitatea alderatu behar dituzte erosleek. Janariei dagokienez, gauza jakina da janarien prezioek gora egiten dutela Gabonak iristeko zenbait aste falta direnean, eta horregatik menua aldez aurretik prestatzeko eta berritzeko —ohikoak ez diren plater alternatiboak erabiliz— proposamena egin dute Oarsoaldeatik. Jostailuak erosi aurretik ere hausnarketa egin behar dela nabarmendu dute, urtero-urtero apalategietan zokoratuta, erabili gabe, zenbat jostailu geratzen diren aintzat hartuz, edo jostailu jakin bat erostea zenbateraino den beharrezkoa baloratuz. Horren ildotik, oparitu beharreko produktu kopurua murritz daiteke, eta aldi berean etxeko txikiak anima ditzakegu erabiltzen ez dituzten jostailuak dohaintzan eman ditzaten. Jantzi eta oinetakoei dagokienez, sektore horretan eskaintza zabala izanik, behar bezala hausnartu gabe erosten dira askotan. Hortaz, erosi aurretik, benetan zer behar dugun pentsatzeko gomendioa eman dute Agentziatik. Gogoan hartu erosketaren txartela edo faktura eskatu eta gorde behar dela, produktuaren bermea den heinean. Gabonetan, inoiz baino [...]

admin

Ekologistak, Añarbeko 1.000 hektareatako erreserba gunearen alde

Errenteriako Udalak Añarben 1.000 hektareatako erreserba gunea sortzea proposatu du, eta Eguzki, Ekologistak Martxan, Berdeak, Ugatza eta Haritzalde talde ekologistek bat egin dute ekimen horrekin. Erreserba gune horri esker, Aiako Harria Parke Naturalaren baitan dauden Añarbeko pagadi eta hariztiak babestuko lirateke. Erreserba gune horrek ere Añarbeko urtegia babestuko luke. Ekologistek nabarmendu dute interes maila altua duela babesteko ekimen horrek, Gipuzkoa eta Bizkaiko harizti handiena delako. Horrez gain, gogorarazi dute Añarbek fauna berezia daukala: igaraba, izokina, basakatua, okila… eta horiekin batera, anfibio, narrasti, hegazti eta ugaztun espezie ugari. Aiako Harriko inguruko udalek egindako lana ere goraipatu dute, “diru kopuru handia inbertitu dutelako, bioaniztasuna sustatzeko euren basoetan”. Hori dela eta, “koherentea” iruditzen zaie Errenteriako Udalak hartutako erabakia. Haatik, salatu egin dute Gipuzkoako Foru hartutako jarrera, “behin eta berriro trabak jartzen dizkiotelako Añarben erreserba gunea sortzeari, ehizaren lobby-aren alde”. Jarrera horrek, “ahultasuna, loturak eta dependentzia erakusten du ehizaren federazioarekiko”. Horrenbestez, EAJri, Rafael Uribarren Landa Eremuaren Garapenerako diputatuari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari basoen kontserbazioa eta birsorkuntza sustatzeko eskatu diote, “batik bat Natura 2000 sarearen baitan daudenak”. Gogorarazi dute egun badaudela sarearen baitan dauden guneak eta arriskuan daudenak. Hala nola, Ernio-Gatzume, Jaizkibel, Ulia eta Txingudi. Halaber, Uribarreni eskatu diote erreserba naturalen gaineko eztabaida Natura 2000 [...]

admin

Eskola Pilotako partidak jokatuko dituzte etzidamu

Eskola Pilota egitasmoko partidak jokatuko dituzte etzidamu (larunbatean), Kontzejupeko, Elizalde Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako pilotalekuetan Benjamin Mailako pilotariek. Hori dela eta, 16:00etatik 17:30ak bitartean hiru pilotaleku horiek ezin iza...

admin

Udaleko ordezkariekin bilduko dira erretiratuak bihar arratsaldean

Bihar arratsaldean Lezoko Udaleko ordezkariekin bilduko dira erretiratuak, euren kezka nagusiak helarazteko asmoarekin. Bilera Aiton Bordaren egoitza nagusian izango da, Antonio Pildain kalean. Arratsaldeko seietan hasiko da bilera. Erretiratu guztiak ...

admin

Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen emanaldirako sarrerak agortu dira

Sarrerak agortu dira. Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek eskainiko duten emanaldirako sarrerarik ez dago jada. Lezoko Euskara eta Kultura Sailera, Altzate igerilekura eta Bekoerrota kiroldegira eta Errenteria-Oreretako Xenpelar Kulturdendara hurbiltzen...

admin
Gehiago