Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

«Burua ez daukat lehiatzeko; mendiko eskiarekin gozatzeko asmoa dut» (Ekaitz Agirre/Berria)

Bidasoa
Orokorra

Belauneko lesioak tarteko, hemezortzi hilabete egin ditu eskiak jantzi gabe Izaskun Zubizarreta mendiko eskiatzaileak (Oiartzun, 1970). Denbora luzez egon da geldirik, eta halakorik ez du berriz nahi. Azken asteetan elurretan ibiltzeko modua izan du, baina tentu handiz aritu da, jaitsieretan batez ere. Iazko etenaren ondoren, Euskal Mendizale Federazioak (EMF) prestatu duen selekzioan parte hartuko du, Joseba Tobar eta Iban Letamendirekin. Duela bi urte mendiko eskiko munduko txapelketetan parte hartzen aurreneko euskal eskiatzailea izan zen Zubizarreta, eta orain hori baztertu ez arren, nahiago du urratsez urrats joan. Mendi eskiko denboraldia ate-joka dator. Zer moduz zaude? Ongi nago, motibatuta, baina beldur handiarekin. Iaz hirugarren ebakuntza egin zidaten belaunean eta, entrenatzen gogotsu banabil ere, ez dut berriro lesionatu nahi —Donostiako maratoia korritzen ari zela hartu zuen min azkenekoz, 2009ko azaroan—. Burua ez daukat lehiaketetarako, eta pixkanaka joatea dut onena, eta mendiko eskiaz gozatzea. Lehiatzeko baino, beraz, gozatzeko modua izango duzu aurten. Hala uste dut. Lesioagatik geldirik egotea ez dut ongi eraman, eta ez dut berriz halakorik gertatzea nahi. Entrenatzen banabil, korrika eta bizikletan, baina lehiaketa beste gauza bat da. Pixkanaka joango naiz eta Espainiako kronoigoera txapelketara ongi iritsi nahi nuke —urtarrilean jokatuko da—. Kronoigoeretan maldan gora eskiatzen da, eta horri ez diot beldurrik; [...]

2010/12/15
admin

Belauneko lesioak tarteko, hemezortzi hilabete egin ditu eskiak jantzi gabe Izaskun Zubizarreta mendiko eskiatzaileak (Oiartzun, 1970). Denbora luzez egon da geldirik, eta halakorik ez du berriz nahi. Azken asteetan elurretan ibiltzeko modua izan du, baina tentu handiz aritu da, jaitsieretan batez ere. Iazko etenaren ondoren, Euskal Mendizale Federazioak (EMF) prestatu duen selekzioan parte hartuko du, Joseba Tobar eta Iban Letamendirekin. Duela bi urte mendiko eskiko munduko txapelketetan parte hartzen aurreneko euskal eskiatzailea izan zen Zubizarreta, eta orain hori baztertu ez arren, nahiago du urratsez urrats joan.

Izaskun Zubizarreta

Izaskun Zubizarreta, Elizondoko Osasun Etxean (Iñigo Uriz/Argazki Press)

Mendi eskiko denboraldia ate-joka dator. Zer moduz zaude?
Ongi nago, motibatuta, baina beldur handiarekin. Iaz hirugarren ebakuntza egin zidaten belaunean eta, entrenatzen gogotsu banabil ere, ez dut berriro lesionatu nahi —Donostiako maratoia korritzen ari zela hartu zuen min azkenekoz, 2009ko azaroan—. Burua ez daukat lehiaketetarako, eta pixkanaka joatea dut onena, eta mendiko eskiaz gozatzea.

Lehiatzeko baino, beraz, gozatzeko modua izango duzu aurten.
Hala uste dut. Lesioagatik geldirik egotea ez dut ongi eraman, eta ez dut berriz halakorik gertatzea nahi. Entrenatzen banabil, korrika eta bizikletan, baina lehiaketa beste gauza bat da. Pixkanaka joango naiz eta Espainiako kronoigoera txapelketara ongi iritsi nahi nuke —urtarrilean jokatuko da—. Kronoigoeretan maldan gora eskiatzen da, eta horri ez diot beldurrik; jaitsieretan ditut komeriak belaunekin. Konfiantza hartzen joan beharko dut pixkanaka.

Egunotan inguruko mendiak zuritu dituen arren, elurra ez dugu egunerokoa Euskal Herrian. Nola prestatu zara?
Muga handia izaten dugu hori, Kataluniako eta Andorrako eskiatzaileekin alderatuz gero, eta zer esanik ez Alpeetan bizi direnekin alderatuta. Korrika eta bizikletan ibilita entrenatzen naiz, batez ere. Irailean hasi nintzen mendira joaten, eta tarteka mendiko lasterketaren batean parte hartu dut, Beriaingo igoera bertikalean, adibidez. Dena dela, ez nago prest duela bi edo hiru urte egiten nuen moduan, astegunez jai egunak hartu eta bakarrik autoz Pirinioetara joateko entrenatzera. Akaso, eguraldi onarekin bai, baina ez dit konpentsatzen halako lanak hartzeak.

Mendiko eskiak indarra hartu du azken urteetan, baina emakumeak lehiaketetara eramatea kosta egiten da oraindik. Zer gertatzen da?
Ari dira gazteekin lanean, eta ea ateratzen diren aurrera. Hor daude Maria Leunda eta Lide Leibar, baina oraindik hasi baino ez dira egin. Ikasteko asko dute oraindik, normala denez, eta ea bide horretatik jarraitzen duten.

Mendiko eskira gazteak erakarri nahi ditu EMFk. Zer amu jarriko zenioke kirola ezagutzen ez duenari?
Neguan mendira joateko modurik gozagarriena dela. Mendizaletasunak indar handia du Euskal Herrian, eta udan mendira joaten garenean igotzen baino gehiago jaisten sufritzen dugula esan ohi dugu askotan. Bada, mendiko eskiak jaitsieretan gozatzeko modua ematen du, mendira oinez igotzea eta eskiekin irristatuz era azkar batean jaistea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.