Hamazazpi urte pasatu dira Pasaiako AZTI zentro teknologikoak euskal kostaldean lehen bideometria kamera instalatu zuenetik. Euskal itsasertzeko informazioa ikertzeko ez ezik, klima aldaketari aurre egiteko politiketarako ere balio du.
Hilaren 26an Olinpiar Jokoak hasiko dira. Aurtengoak Parisen izango dira, eta Oarso-Bidasoko lau kirolari lehiatuko dira Frantziako hiriburuan: Begoña Lazkano, Maitane Etxeberria, Andy Criere eta Alain Kortabitarte.
Bidasoko Gazte Langileon Asanbladako kideek akanpada hasi zuten atzo, San Telmo gazteluan aurrena eta udaletxeko arkupeetan ondoren. Udalarekin biltzeko bilera bat lortu nahi zuten, gaztetxe bat sortzeko bide orri bat zehazteko xedearekin.
Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) geldialdia egingo du Hondarribian. Hilaren 18an, 19:00etan, Itsas Etxea Auditoriuma soinu dotorez beteko dute gazteek. Tartean dira Aitziber Esuain eta Telmo Gorrotxategi hondarribiarrak.
Hondarribiko gizon eta emakumeek bide onetik hasi dute aurtengo denboraldia. Biek ala biek onenen pare egon nahi dute.
Irun erdiguneko 76.500 metro koadroko trenbide sare «mamu» bat berrurbanizatzea du helburu proiektuak. Besteak beste, tren geltoki bat eta auzo berri bat egin nahi dituzte eremu horretan.
Igandean Behobiako irteeran izango diren 30.000 partaideen artean asko Oarsoaldekoak eta Bidasokoak izango dira. HITZAk haietako hainbaten testigantza jaso du.
Aurtengo Behobia-Donostian 30 erbi izango dituzte bidelagun korrikalariek, hamasei gizon eta hamalau emakume. Antxotarrak Lasterkari Taldeko hiru kide izango dira haien artean.
Santiagotarrak klubak antolatuta, federatuen LVI. Jaitsiera, III. Txikien Jaitsiera eta V. Jaitsiera Herrikoia izango dira. «Espektakulu handia» izango da ikusle zein kirolarientzat.