Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Uharte batean lan egiten egotearen sentsazioa

Bidasoko suhiltzaileak kezkatuta daude gaur egun lan egiteko duten GYMO sistema dela eta. Isolatuta daude, eta izugarrizko lan zama dutela sentitzen dute, irtenbidea noiz iritsiko zain.

Asier Goikoetxea Ezeiza Bidasoko parketxean.Imanol Saiz de Segura
Gorka Correyero Llamas
Irun
2025/12/05

Aspalditik datorren kontua da Bidasoko suhiltzaileek bizi duten egoera, eta horren kexu da Asier Goikoetxea Ezeiza Bidasoko suhiltzaileen sarjentua. Gaur egun, bi zerbitzu daude Gipuzkoan: bata, aldundikoa, zortzi parketxez osatuta dagoena; eta bestea, Donostiako Udalekoa. Bereizketa horrek Bidasoko suhiltzaileak uharte batean uzten ditu, isolatuta. Gipuzkoako osotasuna lortzeko Donostia faltako litzateke. Hori dela eta, Bidasoko suhiltzaileek kezka dute.

Bidasoako suhiltzaileek Gipuzkoan interbentzio gehien egiten dutenak dira, iaz 1.000 inguru egin zituzten. Gainera, 137.000 biztanleri ematen die arta parketxeak, Bidasoko eta Oarsoaldeko herrietakoak. Kokapenari dagokionez, Ipar Euskal Herriaren ondoan daude, eta horrek ere zailtasunak dakartza.

Donostiako Udalaren eta aldundiaren arteko akordioa dela eta, Donostialdeko interbentzioak Donostiako suhiltzaileen esku daude. Gainera, Oarsoaldean edota Bidasoan gertatzen diren interbentzioak egitera ez dira automatikoki abiatuko haiek. Horrek Bidasokoen kezka areagotu du, eta  izugarrizko lan zama sentitzen dute. «Oreretan sute bat gertatzen bada, nork azalduko die haiei sei minututara dagoen parkekoak ez direla bertaratuko, eta urrutiagoko suhiltzaileak etorri behar direla?», adierazi du Goikoetxeak. Donostiako suhiltzaileen ordez, Zarauztik edo Tolosatik etorri beharko lirateke Bidasokoak laguntzera, gertuen dauden parketxeak baitira. Kostako parketxea 21 kilometrotara dago; eta Tolosakoa, berriz, 35era.

Horrek ekarri du Tolosa, Zarautz eta Irungo parketxeek interbentzio horiek egitera joan behar izatea. Gainontzeko parketxeek Bidasokoen egoera ezagutzen dute, eta arazoa zuzenean jasaten ez badute ere, beste parketxeen suhiltzaileen babesa dute. «Lanera joateko ez daukagu arazorik, azkenean interbentzio horiek egitea gure lanaren parte da». Kezka dute interbentzio horiek egitera ateratzen diren bakoitzean, haien eskumeneko zonalderen batean suhiltzaileen presentzia behar bada, ezinezko izango dutela han egotea, jakinda Donostiakoak ez direla modu automatikoan aterako. Hor ikusten dute arazoa.

Sistemaren ahultasuna

Orain dela urte batzuk GYMO sistema ezarri zuten. Sistema horrek sarean lan egitea ahalbidetzen du; baina Donostiak saretze sistematik at dago. Aldundikoak, berriz, modu automatikoan parketxetik ateratzen dira beharra den guneetara. Interbentzioa zenbatekoa den ikertzen dute, eta horren arabera ateratzen dira. Interbentzio bakoitza sailkatu eta larritasun maila ematen dio sistema horrek, 0tik 4ra artekoa. 0 mailakoetan eremuko dotazio bakarra abiatzen da; 3. mailakoetan, berriz, hiru parketxeetako dotazioak abiatzen dira. 

Azken batean, interbentzioetan gehien estimatzen dituzten elementuak denbora eta suhiltzaile kopurua dira. Bizitzak arriskuan daudenean, gertuen dagoen parketxekoek atera beharko liratekeela aldarrikatzen dute. Aldarrikapena zonaldeko udaletara eramateaz gain, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Gobernantza Batzordean egindako agerraldian ere helarazi dute. Aurreko astean bertan izan zen han Goikoetxea, eta alderdien erabateko babesa jaso zutela nabarmendu du.

Alderdiekin egindako bilerak eta bestelako agerraldiak presioa sortzeko bide izan dira. «Bakoitzak har ditzala norbere erantzukizuna. Zerbitzuaren ahuldade nagusia hori da, funtzionamendua. Sistema horrelakoa da, herritarrek uste dute suhiltzaileek logika baten barruan lan egiten dutela, baina ez da hala. Inoiz zerbait gertatzen bada zaila izango da herritarrei azaltzea», argi du Goikoetxeak.

Irtenbidearen zain

Irtenbidea ez da berehalakoa. Hala ere, agerraldien eta bileren ondorioz aurrerapausoak eman dituztela azaldu du. Donostiako Udalarekin egindako hitzarmen proposamenak mailakatu dituzte. Maila gorenean zerbitzu bakarra sortzea proposatzen dute, baina horrek konplexutasunak ditu. Bestelako hitzarmenak honakoak izango lirateke: zerbitzuak independenteak izan arren operatiboki elkarrekin lan egitea; eta irteerak automatikoak izatea. Azken horrek herritarrengan onurak izango lituzkeela uste du Goikoetxeak.

Ipar Euskal Herriko suhiltzaileekin ere harremana dute Irunen dagoen Bidasoko parkekoek, eta hilaren 17an beste aurrerapauso bat emango dute, haiekin sarea indartuko dutelako. «Senidetze gutuna sinatuko dugu, bide onetik goaz». Planteatzen duten irtenbidea ez da berria. Bizkaiko suhiltzaileekin ere hitzartuta dute elkarlanean lan egiteko sistema. «Gipuzkoarrak Bizkaiko zonalde batzuetara joan gara laguntzera, eta alderantziz. Hori hitzartuta dago, eta ez dago arazorik. Irtenbidea erraza da: Gipuzkoako suhiltzaileak saretzea. Logika hutsa da».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.