
Omenaldiaren ekitaldi hunkigarria Istillaga plazan egingo dute Emakumeen Etxearen kanpoaldean, 19:00etatik aurrera.

Gaurko protagonistak adinekoak izan dira, eta jana eta edana soberan izan dute aurtengo festen azken eguneko hitzordurik garrantzitsuenean.

San Martzial egunaren ajea pasa, eta Baserritarren Egunarekin euskal giroz bete da gaur Urdanibia plaza.

Sarien zenbatekoa nabarmen handitu du Hondarribiko Udalak. Lanak emateko epea irailaren 15era arte da zabalik.

Erakundeetako eta alderdi politikoetako ordezkariek Irungo Alardeak bizi duen egoeraz adierazpenak egin dituzte.

2.400 lagun bildu dira gaur Irungo Alarde Parekidean. HITZAk argazki galeria handia egin du goizeko unerik gogoangarrienekin.

Alarde Parekideak San Juan plazan alderdi politiko eta erakundeek aldetik jaso duen harrera erabatekoa izan da. 30. aldiz, ordea, bi alarde atera dira.

Hondarribia Kultura programa antolatu dute uztailaren 9tik 12ra Kultura Uztartu lelopean. herritarrak, sormena eta arte espazioak ehuntzen dituen kultur sarea da programa.

30. aldiz aterako da gaur Irungo Alarde Parekidea denek sanmartzialen egun handiaz berdintasunean gozatzeko aukera bermatzeko.

HITZAk 'Zuena da HITZA' podkasta sortu du, eta Patxi Muñoz hondarribiarra da gonbidatuetako bat. Etxebizitza izan dute hizpide.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Irunen eta Hondarribian. Ikusi hemen ekitaldien zerrenda.

Gaurtik irailaren 30era bitarte, eskola materiala tokiko merkataritzan erosteko 'Erosi eta ikasi' programa abian jarri dute.

San Vicente de la Barquerako abesbatzen lehian parte hartuko du Eskifaiak, beste lau koruren aurka. Larunbatean igoko dira oholtzara.

Gaur aurkeztu dute udako turismo kanpaina 'Gozatu-Ezagutu-Sentitu' lelopean, udan zehar hirian esperientziak bizitzeko.

Herritarren artean zabaldutako bideo batek erakutsi du izurde baten presentzia Kai Berrian. Kostaldean ugari ikusten dira, baina portu barruan ez da ohikoa.

Datorren ostegunean, hilak 11, plakajerik gabeko errugbia izango da Hondarribiko hondartzan, 10:00etatik 15:00etara.

Sei txosnarentzako tokia izango da Bentan. Onartutako eskaerak horiek baino gehiago balira, zozketa bidez esleituko lirateke sei plaza horiek

Alarde Parekideko juntak "ekainaren 30ean Kale Nagusian mobilizatzeko sare sozialetan hedatu diren deialdien aurrean" kezka adierazi dio Ertzaintzari.

Alderdi moreak kontzertua bertan behera uzteko eskatu dio Cristina Laborda alkateari eta Nuria Alzaga Kultura zinegotziari "Rafa Mir futbolariari publikoki babesa" emateagatik eta kontzertu batean "ezkertiarrekiko gorrotoa" adierazteagatik.

Hainbat erakunde eta eragilek deitutako elkarretaratzea izango da gaur, 19:00etan, San Juan plazan. Ernaik bat egin du mobilizazioarekin.