Albisteak

Hondarribiko lorezainek greba egingo dute berriro

2023an lortutako lan baldintzak gaur egun ez dituztela salatu dute langileek, enpresa berriak ez duelako horiek aplikatzeko borondaterik.

Palestinaren aldeko kazerolada zaratatsua, Hondarribian

Palestinarrak bizitzen ari diren egoera bidegabearekin nazkatuta, ozen astindu zituzten etxetik kalera eramandako gailuak.

Langile eta ikasleak kalera, Palestinaren alde

Mundu bat irten da kalera Palestinarekin bat egiteko. Lantegiak eta ikasgelak hutsik, kaleak bete dira, genozidioa bukatu eta Israelekin harremanak etetea eskatzeko enpresa erakundeei.

Aste honetan kontratatuko dute lehen mailako arretarako espazio berriaren obra proiektua

Osakidetzak eman du horren berri, eta jakinarazi dute Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gune hori egokitzeko milioi bat euro inguruko inbertsioa egingo duela.

Nazioarteko Brass Band jaialdia egingo dute Irunen

Hilaren 24tik 26ra egingo dute jaialdia Irungo auzoetan barna. BidaShop eta Denok Bat elkarteek antolatu dute udalarekin elkarlanean.

Gazteen eta familien ongizate emozionala lantzeko saioak

Gipuzkoako Foru Aldundiak gazteen, nerabeen eta familien trebakuntzarako programak abiatu ditu bigarren urtez jarraian. Bost saio egingo dituzte Hondarribian.

Goizean elkarretaratzeak, arratsaldean burrunbak

Goizerako lanuzteak deitu dituzte sindikatuek, eta eragileek arratsalderako mobilizazio zaratatsuak. Hemen horien zerrenda, herriz herri. HITZAko langileek ere lanuztea egingo dute.

7.400 pertsona inguru bildu ditu Irun Zuzenean egitasmoak

Zikloak "amaiera arrakastatsua" izan badu ere, antolatzaileek diote CBAko Kultura eta Sorkuntza zentroko kontzertuen emaitza "ezin hobea" izan dela.

Urgarako emakume seniorrek garaipenarekin hasi dute denboraldia

Eibarko Urbat IKE taldearen aurka lehiatu ziren ostiralean Azken Portu kiroldegian, eta 13-11 irabazi zuten norgehiagoka.

Aste kulturala egingo du Erdialdeko auzo elkarteak

Gaurtik hilaren 19ra egingo dituzte jarduerak. Bigarrenez egingo dute argazki rallya, eta gaurtik hilaren 17ra bidali daitezke irudiak.

Aniztasun sexualaren Osinbiribileko muralak berritzen hasi dira

Garikoitz C. Murua artistak Artia eta Martindozeneako gaztelekuetako gazteekin batera tuneleko muralak eraberritu dituzte.

Atsegiña Elkarteak kaldederoen desfilea egingo du otsailaren 7an

Desfilea 19:00etan izango da Alberto Anguera plazatik hasita, eta Irungo Atsegiña Elkartea prestaketaren azken lanak egiten ari dira.

mintzalaguna elkarrizketariak 1

Mintzapraktiketarako izen ematea ireki dute

Euskara ikasteko egitasmoan gaurtik aurrera eman daiteke izena. "Parte hartzeko nahikoa da adin nagusikoa izatea eta euskaraz aritzeko gogoa izatea", esan du udalak.

PSE-EEk udal gobernuaren "marketin politikoa" salatu du

Udal gobernuak egindako legealdiko lehenengo bi urteen balantzearen aurka agertu dira sozialistak.

Ahazteko eguna Biok Txingudirentzat

Emakumezkoen taldeak porrot mingarria izan zuen Gasteizen (92-9), eta bolada txarrak ez du etenik.

Lau urrezko domin eskuratu ditu Super Amara BAT taldeak Gipuzkoako Txapelketan

Iker Piñeirak garaipen handia lortu zuen larunbatean, 18 urtez azpiko 200 metroko lasterketan Gipuzkoako errekorra lortu zuen.

Ribera Bekara proiektuak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 30a izango da

Proiektu bakoitza bi pertsonek osatu beharko dute, eta hautatutako proiektu bakoitzak 11.250 euroko saria izango du.

Joaquin Urra BAT taldeko aitzindaria hil da

Irungo atletismoaren ikurra izan da, eta garaipen handiak lortu ditu Euskadi eta Espainiako txapelketetan beteranoen kategorian.

Tech Irun eta GazteTEK tailerrek arrakasta handia izan dute

8 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailerrak erreferente bihurtu dira, eta zientzia, sormena eta ikaskuntza uztartzen dituzte.

Lys hirukotearen kontzertua, Kabigorrin

Hendaian eta Ziburun sortutako hirukoteak ekialdeko herrialdeetako musika eta dantza kontzertua eskainiko du urtarrilaren 31ean.

Gehiago