Albisteak

Jaizkibel Konpainiari babesa emango dio bihar Ezker Anitza-IUk

Normaltasuna "edozein pertsonak inolako bazterketarik gabe parte hartu ahal izateko alarde bakarra dagoenenean" lortuko dutela esan dute taldekoek.

Hondarribiko Jaiak

Jaiak "askatasun osoz gozatzeko" deia egin du udalak

Abotsanitz, EAJ, PSE-EE eta EH Bilduk adierazpen bateratua kaleratu dute, "emakumeen eta LGTBIQ+ kolektiboaren kontrako indarkeriarik gabeko jaien" aldekoa.

Euskal Herriko Squash Txapelketa, larunbatean Artalekun

Lur Alai Squash Klubak antolatutako lehiaketa 09:00etan hasi eta 19:00etan bukatuko da. Lehiaz harago, laugarren pista berriz irekitzeko eta squasha babesteko eskatuko diote Irungo Udalari.

[Argazkiak] Haur eta gazteenak protagonista, gaurko pregoi txikian

Goizeko 11:00etan, hamarnaka haur, gazte eta heldu elkartu dira udaletxe azpian, 2023ko festa nagusiari ongi etorria emateko. Ondoren, gaztetxoen zezenketa abiatu da Alde Zaharretik barrena.

Alardea parekidea, publikoa eta bakarra izan behar duela uste du EH Bilduk.

Emeki, alardeaz: "Bada garaia arazo honi konponbidea emateko"

Elkarteko estatutuei "leial izanik", adierazi dute ezin dutela "ez ikusiarena egin duela 25 urte baino gehiagotik gure herriko jaietan bizi diren egoerekiko".

EH Bildu: "Konponbiderako oinarriak jartzeko garaia da"

Taldeko bi zinegotziak elizako eskaileretan egongo dira ostiralean,  "Jaizkibel Konpainiari historian lehenengo aldiz Hondarribiko Udalak egingo dion harrera ofizialean". Legegintzaldi honetan gatazkari bukaera emateko "aukera garbia" dagoela diote.

"Zergatik bilakatu da ezinezko gaur egun mendetan gertatu dena?"

Jaizkibel Konpainiak eskutitza bidali du hondarribiarren etxetara. Alardeak emakumeen parte hartzea bermatzeko gauza izan behar duela dio, historian zehar "sentsibilitate" desberdinak batzeko gai izan den bezala.

Eraso matxista elkarretaratzea

Azken bi eraso matxistak salatzera deitu du udalak

Bart gauean bi eraso matxista izan dira herrian, eta horiek salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar. Martxoak 8 plazan bilduko dira.

Erasoen kontrako protokoloa indartuko du udalak

Erasoei "modu integralean" erantzun nahi dio udalak. Jaiak iraun bitartean guneak indartuko dituzte eta 24 orduz aktibo izango den arretarako telefono bat eskuragarri izango da.

Komun berria instalatu dute Zabaltza plazan

Kabina batzuk ordezkatu ditu udalak, eta kendutakoak, hiriko beste lekuetara eraman dituzte, Santiagora, esaterako.

Teknologia berrietara hurbilduko dira herriko haurrak

Gaztetek tailer teknologikoen edizio berri bat abiatuko dute abenduan. Besteak beste, robotika, programazioa edo argiztapen elektrikoa ikasiko dute 8-13 urte bitarteko haurrek.

15.649 euro bildu ditu aurtengo Beñat Elzo lasterketak

Angelman Sindromearen Elkarteari emango diote joan den hilaren 1eko lasterketan bildutako diru guztia. Klink elkartean urteroko argazkia atera dute antolatzaile eta kolaboratzaileek.

30. urteurrenean, omenaldia Irunen Kepa Ordokiri

Urtero Hendaiako hilerrian egiten diote omenaldia, baina aurtengoa berezia izaki, Irungo Gernikako Arbola parkean izango da, larunbat honetan, 12:00etan.

Biok Txingudi, garaipenetik gertu

Iruñean jokatu zuten eta 7 eta 15 izan zen azken emaitza. Plaiaundikoak sailakepenean 10. dira.

Irun Futsalek Gabonetako areto futbol txapelketa antolatu du

Abenduaren 22an eta 23an lehiatuko da Irungo La Salle ikastetxean. 16 taldez osatutako txapelketa eraiki nahi dute. Izen-emateak irekita daude.

Gipuzkoako Txapelketa ia biribila Marlaxkakoentzat

Hiru txapelketa, bi txapeldunordetza eta hirugarren postu batekin bukatu dute lehia Hondarribiko ordezkariek.

Udalak bat egin du A25erako EUDELek helarazitako adierazpen ereduarekin

Biharko egunerako, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren harira, udalbatzako lau taldeek adierazpen bateratua egin dute.

Hatortxu Rockera joateko autobusa antolatu dute

Ernaik autobusa antolatu du, abenduaren 16an Atarrabian egingo duten musika festibal solidariora joateko. Txartelak eskuragarri daude.

Bertso saio berezia, Irungo EKTn abenduaren 15ean

Pello Mari Otaño bertsolariaren bizitzaren inguruko Ombuaren Itzala filma proiektatuko dute, eta bertso afaria eskainiko ondoren.

Gehiago