Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

[Erreportajea] Areto futbolak bere txokoa berreskuratu du Irunen

Gabarrari auzoko lagun talde baten ekimenez, Irun Futsal Gabarrari taldea sortu dute irundarrek areto futbolerako sarbidea izateko. Hirian eta eskualdean kirol hori sustatu eta bultzatu nahi dute.

Irun Futsal Gabarrari taldeko jokalariak eta zuzendaritzako kideak, Irungo La Salleko frontoian. HITZA
Mikel Del Val Garcia
Irun
2023/10/13

Irun Futsal Gabarrari. Hori da Irunen eta Bidasoa eskualdean areto futbola sustatzeko, hazteko eta kirol horretara sarbidea izateko sortu berri den proiektua. Irunek 63.000 biztanle ditu, hiri handia da, baina 1980ko hamarkadaz geroztik ez da areto futboleko talderik egon hirian. Hirian kirol mordoa praktikatzen dira, baina areto futbolean zegoen hutsunea nabarmena zen. Horrez gain, talderik ez izatearen ondorioa argia zen: areto futbola praktikatu nahi zutenek Irundik at jokatu behar zuten.

Hori da, hain zuzen, Mikel Artetxeren egoera. Urteak daramatza areto futbolera jokatzen, eta, egun, Ibarran ari da. Aurretik ere Donostian jokatu zuen, bi kasuetan Irundik kanpo. Artetxe da taldearen sortzaileetako bat, eta Ibarran jokatzeaz gain, Irun Futsaleko entrenatzaile izango da estreinako denboraldian.

Areto futboleko talde berria Irungo Gabarrari auzoan sortu da, lagun talde baten ekimenez, eta proiektuaren hastapenak azaldu ditu Artetxek: «Gazteagoak ginenean saiatu ginen taldea egiten, baina ez genituen orain ditugun baliabideak. Aurtengo udan, areto futbolaz hitz egiten ari ginela, taldea sortzeko ideia berriro atera zen, eta denon artean ideia aurrera eraman dugu ahal izan dugun moduan».

Taldea sortuta, areto futbolari bultzada eta hauspoa ematen ahaleginduko dira hiriko gazteak. Urte gehiegi izan dira Irunen areto futbolerako sarbiderik izan gabe, eta Artetxek onartu du momentu «ona» zela zerbait «polita» egiteko. «Uste dugu Irun bezalako hiri batentzako oso garrantzitsua dela areto futboleko talde bat izatea. Uste duguna da Irunek talde bat izan behar duela», adierazi du taldeko entrenatzaileak abiatu duten proiektuaz.

Talde sortu berria da, hortaz, Artetxek argi du zein den beren lehen egitekoa: oinarriak finkatzea. «Hasierak zailak dira, baina oinarriak finkatu nahi ditugu». Irun Futsalen prestatzaileak jakinarazi du areto futbolaren egoera Euskal Herrian ez dela ona, «existitzen» ez den kirola dela. Hori dela eta, areto futbola «haztea» nahi dute, eta horretarako, Irunen eragin nahi dute lehenik: «Nahi duguna da areto futbola ulertzea, hirian zehar gure kirola ikusaraztea, jendea gure partidetara etor dadila areto futbola probatzera».

Aurtengo sasoiari begira, talde bakarra ateratzeko gai izan da Irun Futsal. Ahaleginak egin zituzten talde gehiago izateko, baina ezinezko egin zaie. Gizonen senior taldea da lehian arituko den bakarra. Gipuzkoako Hirugarren Mailatik abiatuko dira, eta etorkizunera begira, klubeko «erreferentzia» izatea nahi dute. Horregatik, talde hori «mailaz igo» nahi dute: «Erreferentzia izango den lehen taldea mailaz igo nahi dugu. Egia da oso zaila dela, baina ahal dugun heinean gora egiten saiatuko gara. Ondo pasa nahi dugu, bai, baina taldea hazi eta ahal den urrunen iritsi nahi dugu».

Datozen urteetarako beste helburu bat dutela zehaztu du Artetxek, taldea hazteko: harrobiko taldeak sortzea. «Hurrengo urteetarako areto futbol eskola egiteko asmoa dugu, harrobiko taldeak sortu nahi ditugu: jubenilak, kadeteak eta infantilak».

Bidea, Irungo La Sallen
«Hasierak zailak» direla nabarmendu du Artetxek, eta kantxa aurkitzea ez da salbuespena izan. Kostatu zitzaien, baina «lan handia» eginda aurkitu dute beren gotorlekua: La Salleko frontoi estalia. Hasieran bertan jokatzeko helburua ez bazuten ere, hor egingo dute bidea: «Irunen hainbat kiroldegi eta pilotaleku dauzkagu, baina ez dago tokirik. Eskubaloiak eta saskibaloiak toki asko hartzen dute, eta lekurik gabe aurkitu ginen. Mugitzen eta bilatzen topatu dugun eremurik onena da honakoa. Guretzako, momentuz, perfektua da».

Pilotaleku hori, baina, pixka bat zaharkituta dago, eta klubeko kideak eremua egokitzen ari dira legea bete eta liga hasierari ekiteko. Denboraldia hilaren 22ko asteburuan hasiko dute, datorren asteburuan, eta Artetxek aitortu du «gogotsu eta ilusioarekin» daudela. Estreinako partida Donostian jokatuko dute, Dad Kutxa taldearen aurka, eta bigarren jardunaldian jokatuko dute La Sallen lehen aldiz.

Areto futbola bizirik da Irunen, eta kirol horren sustapenean eragin nahi du Irun Futsal Gabarrarik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.