Azken bi eraso matxistak salatzera deitu du udalak

Bart gauean bi eraso matxista izan dira herrian, eta horiek salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar. Martxoak 8 plazan bilduko dira.

Eraso matxista elkarretaratzea Correos pareko plazan elkarretaratuko dira. Irudian, beste eraso bati erantzuteko egindakoa

Bart gauean bi eraso matxista izan direla jakinarazi berri du udalak, eta horiek salatzeko mobilizatzera deitu dituzte hondarribiarrak. Bihar (hilak 6) bilduko dira, Martxoak 8 plazan, 18:00etan. “Pertsona guztiak jaiak modu librean bizitzeko eskubidea dugula eta ez dugula eraso sexista edo homofoborik onartuko” salatuko dute, besteak beste. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.