Albisteak

Auzo giroa berreskuratzeko Berpiztu programa jarri dute martxan Gurutzen

Programaren helburua, egungo auzoko gizarte ehuna indartzea da, lehen zegoen auzo giroa berreskuratzeko

admin

Pello Urizar EAko idazkari nagusiaren hitzaldia gaur Gaztedin

Pello Urizar, Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak Abagune politikoaren azterketa eta indar bilketa hitzaldi sortaren baitan hitzaldia eskainiko du gaur, 19:30etik aurrera, Kaputxinoen elizako Gaztediren aretoan. Hitzaldi sortako bigarrena izango da e...

admin

‘Hondakinen bilketa sistemak’ hitzaldia, gaur

Rikardo Ortega San Markoseko presidente ohiak eta Mikel Izagirre Urnietako alkateak Hondakinen bilketa sistemak aztertuko dituzte gaur arratsaldean, Xenpelar Etxean. Hitzaldia 19:30ean hasiko da. Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak antolatutako jardunaldien baitan dago gaurko hitzaldia ere. Aurretik, Lasarte-Orian eta Donostian egon dira Errausketa eta osasuna eta Hondakinak nola murriztu? gaiak jorratzen. Errenteria Bizirik-ek eta Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak nabarmendu dutenez, errausketari buruzko gezurrak eta egiak azaltzea da jardunaldi horien asmoa. “Hasieran esaten zuten errauste plantarekin zabortegirik ez zela beharko… bai zera! Orain diskurtsoa aldatu behar izan dute derrigorrez”, eman dute adibidetzat. Zehaztu dutenez, errauste prozesuan sortzen diren errautsak eta zepak botatzeko beharrezkoa da zabortegia, eta gainera ohikoa baino “zabortegi toxikoagoa” litzateke. Horrez gain, hondakin toxiko horiek beste herrialdeetara ere eraman nahi dituztela salatu dute bi taldeek, hala nola, Huelvara, A Coruñara eta Valladolidera. “Hemen nahi ez duguna beste nonbaitera eraman, guk sortutako hondakinekin beste herriak kaltetu. Zilegia al da hori?”. Eta horrek ekarriko duen garraio kutsadura eta gastuarekin…”. Hori saihesteko atez ateko sistema proposatu dute: “Sistema alternatiboa, pertsonekiko eta planetarekiko askoz osasuntsuagoa eta emaitza bikainak lortzen ari dena birziklatze mailan, atez ateko bilketa”. Banesto eta La Caixa Gai horren harira, bi bankuk, Banestok eta La Caixak, hartu duten jarrera [...]

admin

‘Enblemak’, Juan Mari Lekuonaren omenez

Liburu aurkezpena eta poesia emanaldia egingo dute etzi arratsaldean udaletxeko areto nagusian

admin

Kanpo kaiaren ingurumen txostenari alegazioak jarri dizkiete hainbat eragilek

Eguzki talde ekologistak hemeretzi alegazio aurkeztu dizkio kanpo kaiaren Ingurumen Iraunkorreko Txostenari. Alegazio horiek Donostiako Kontxako hondartzan joan den igandean egindako ekintzaren haritik aurkeztu zituzten jendartean. Talde ekologistak aurkeztutako alegazio horiek jasotzen dutenaren arabera, kanpo kaiak geologian, itsaslabarretan, itsas hondoetan, dinamika litoralean, hegaztiengan, ugaztunengan eta paisaian, besteak beste, “serio” eragingo luke. Baina ez horiengan bakarrik: “Alboko azpiegiturek, hau da, tunelek, errepide berriek eta plataforma logistikoek eragin larriak izango dituzte”. Proiektuan aurreikusten diren gasezko edo ikatzezko zentral termikoek, biodieselezko azpiegiturak eta hidrokarburoak gordetzeko tankeek, «hau da, energia zikina sortzen duten industriek», “larriki” eragingo dute. Pasaiako Portuko Azpiegituren Plan Zuzendariak aurkeztutako txostenak gizarteko gehiengo eragileen gaitzespena duela nabarmendu du Eguzkik: “Ez da harritzekoa, beraz, sindikatuek, udalek eta Pasaiako Portu Agintaritzako langileek beraiek egun hauetan Ingurumen Iraunkorreko Txostenari alegazioak aurkezten egotea”. Hondarpea arriskuan Joan den igandean Kontxako hondartzan, 1/50ko eskalan, kanpo kaiaren erreprodukzioa egin zuen Eguzkik. “Gipuzkoako kostan dagoen hondarpe bakarra Jaizkibelgo Azabaratzan dago, eta erreprodukzio horrekin hondarpe horren desagerpenak ekarriko lukeen eragin larriaz ohartarazi nahi izan dugu. Hondarpe hori desagertuko balitz ezingo dira Gipuzkoako hondartzak euren onera ekarri”, azaldu du. Babes bila Gipuzkoako Mendi Federazioko ingurumen batzordeak  Ingurumen Iraunkorreko Txostenari jartzeko alegazioak prestatu ditu. Alegazio horiek babesteko inguruko elkarteen babesa eskatu du. [...]

admin

Jaizkibel Bizirik: “Giportek enpresak eta langileak estutzen ditu kanpo kaia babes dezaten”

“Giportek [Pasaiako portuaren erabiltzaileen elkartea], eta bertako presidenteak sinatuta, Gipuzkoako hainbat sektoretako enpresei, baita ikastetxeei ere, mezuak bidali dizkiete kanpo kaiari babesa emateko eskatuz”. Horrez gain, Jaizkibel Bizirik taldeak adierazi duenez, bidalitako mezuek alegazio eredu bat dute atxikituta, bata enpresek sinatzeko, eta bestea langileek eurek sinatzeko. “Eredu horietan hauxe jartzen du: ‘Portu berria eraikitzea lehentasunezko gauza izan behar du, industrian duen garrantziarengatik. Azpiegitura hori egiten ez bada, lurraldeko lanpostuetan eragina izango du’”, azaldu du taldeak. Langileei bidalitako ereduan, berriz, hau nabarmedu du Jaizkibel Bizirik-ek: “Langileek euren familia mantentzeko portuko jarduera beharrezkoa dutela jartzen du, eta kanpo kaia egin ezean, jarduera hori desagertuko dela adierazten dute ereduan”. “Gabeziaren isla” Mezuak espezializatutako enpresa batek bidali dituela adierazi du Jaizkibel Bizirik taldeak, eta enpresa hori Giportek kontratatu duela nabarmendu: “Are gehiago, telefono bidezko deiak ere egin dituzte, erantzunean tematzeko”. “Kanpaina hau kanpo kaiaren gabeziaren isla da. Etsitutako babesa bilatu nahian dabiltza, etika profesionala kontuan hartu gabe”, salatu du. Portuko lobby-en enpresei mesede egiteko egin dute kanpaina hori Jaizkibel Bizirik-en iritziz: “Enpresei eta hainbat sektoretako agenteei esaldi faltsuak sinarazi dizkiete. Gainera, langileei xantaia egitera ere iritsi dira”. Kanpo kaiak babesik ez duela nabarmendu du, eta horren adibide gisa Gipuzkoako Ganberan egindako bilera jarri dute: [...]

admin

OBk salatu du 35 etxebizitza libre egingo dituztela Atamitxen

«Ezker abertzalea herria promotoreei saltzen ari da berriro; promotorearekin duen zorrari erantzuten dio»

admin

Euskararen Eguna dela eta, hainbat ekimen izango dira ikastetxeetan

Abenduaren 3a Euskararen Eguna da, eta beste zenbait tokitan bezala, herriko ikastetxeetan ere hainbat ekimen prestatu dituzte egun horretarako. Cristobal Gamon, Langaitz eta Telleri ikastetxeetan, esate baterako. Cristobal Gamonen kasuan, ez dituzte ekintzak egun horretara bakarrik mugatuko. Hala, euskararen astea egiten ari dira. Bihar, esaterako, ipuin kontakizunak eta jolasak egingo dituzte 2 urtetik hasi eta 12 urtera bitarteko ikasleek. Etzi, berriz, ipuin kontakizunaz gain, antzerkia egingo dute 5-12 urte arteko haurrek. Egun handia, baina, ostiralekoa izango da, abenduaren 3a. Antolatzaileen arabera, goiz-goizetik talde guztiak laguntza gelatik pasatuko dira euskararekiko «konpromisoa sinatzera». Ondoren, egun osorako ekimenak prestatu dituzte: ipuin kontakizunak, film emanaldia, jolasak, asmakizunak… Ekimenak egun batera mugatu baldin badituzte ere, programazio oparoa prestatu dute Langaitzen, Euskararen Egunaren harira. Horretarako, bisita berezi bat izango dute ostiralean: Argitxorena. Iratxoari harrera egin ostean, azken asteetan prestatutako antzerkiak, jolasak, abestiak, dantzak eta bestelako ikuskizunak emango dituzte ikasleek. Arratsaldera arte luzatuko da festa nahi duenarentzat. Telleri ikastetxea Ez dira, ordea, Euskararen Egunari tartea egingo dioten ikastetxe bakarrak izango. Telleri ikastetxean ere egunean zehar izango da zer ikusi eta zer entzun. DBHkoek, esaterako, aste guztian zehar landuko dute euskararekiko kontzientziazioa. LHkoek lan hori abestien bidez egingo dute, eta txikienek, HHkoek, berriz, bertsoen eta abestien bidez. Ostiral [...]

admin

Andoni Ugalde oiartzuarra, Burlatan txapeldun

Segurako Xanet Imazekin irabazi du pilota txapelketa; Oier Sarasti eta Ander Imaz dira txapeldunordeak

admin

Telmo Esnalen ‘Amona Putz’-ek irabazi du Lekeitioko Bilerako sari nagusia

Telmo Esnalek irabazi du Lekeitioko 33. Euskal Zinema eta Bideo Bilerako sari nagusia, Amona Putz! filmarekin. Sormen saileko lehen saria ere Esnalen filmak irabazi du.

admin
Gehiago