Euskararen Eguna dela eta, hainbat ekimen izango dira ikastetxeetan
Abenduaren 3a Euskararen Eguna da, eta beste zenbait tokitan bezala, herriko ikastetxeetan ere hainbat ekimen prestatu dituzte egun horretarako. Cristobal Gamon, Langaitz eta Telleri ikastetxeetan, esate baterako. Cristobal Gamonen kasuan, ez dituzte ekintzak egun horretara bakarrik mugatuko. Hala, euskararen astea egiten ari dira. Bihar, esaterako, ipuin kontakizunak eta jolasak egingo dituzte 2 urtetik hasi eta 12 urtera bitarteko ikasleek. Etzi, berriz, ipuin kontakizunaz gain, antzerkia egingo dute 5-12 urte arteko haurrek. Egun handia, baina, ostiralekoa izango da, abenduaren 3a. Antolatzaileen arabera, goiz-goizetik talde guztiak laguntza gelatik pasatuko dira euskararekiko «konpromisoa sinatzera». Ondoren, egun osorako ekimenak prestatu dituzte: ipuin kontakizunak, film emanaldia, jolasak, asmakizunak… Ekimenak egun batera mugatu baldin badituzte ere, programazio oparoa prestatu dute Langaitzen, Euskararen Egunaren harira. Horretarako, bisita berezi bat izango dute ostiralean: Argitxorena. Iratxoari harrera egin ostean, azken asteetan prestatutako antzerkiak, jolasak, abestiak, dantzak eta bestelako ikuskizunak emango dituzte ikasleek. Arratsaldera arte luzatuko da festa nahi duenarentzat. Telleri ikastetxea Ez dira, ordea, Euskararen Egunari tartea egingo dioten ikastetxe bakarrak izango. Telleri ikastetxean ere egunean zehar izango da zer ikusi eta zer entzun. DBHkoek, esaterako, aste guztian zehar landuko dute euskararekiko kontzientziazioa. LHkoek lan hori abestien bidez egingo dute, eta txikienek, HHkoek, berriz, bertsoen eta abestien bidez. Ostiral [...]
Abenduaren 3a Euskararen Eguna da, eta beste zenbait tokitan bezala, herriko ikastetxeetan ere hainbat ekimen prestatu dituzte egun horretarako. Cristobal Gamon, Langaitz eta Telleri ikastetxeetan, esate baterako.
Cristobal Gamonen kasuan, ez dituzte ekintzak egun horretara bakarrik mugatuko. Hala, euskararen astea egiten ari dira. Bihar, esaterako, ipuin kontakizunak eta jolasak egingo dituzte 2 urtetik hasi eta 12 urtera bitarteko ikasleek. Etzi, berriz, ipuin kontakizunaz gain, antzerkia egingo dute 5-12 urte arteko haurrek.
Egun handia, baina, ostiralekoa izango da, abenduaren 3a. Antolatzaileen arabera, goiz-goizetik talde guztiak laguntza gelatik pasatuko dira euskararekiko «konpromisoa sinatzera». Ondoren, egun osorako ekimenak prestatu dituzte: ipuin kontakizunak, film emanaldia, jolasak, asmakizunak…
Ekimenak egun batera mugatu baldin badituzte ere, programazio oparoa prestatu dute Langaitzen, Euskararen Egunaren harira. Horretarako, bisita berezi bat izango dute ostiralean: Argitxorena. Iratxoari harrera egin ostean, azken asteetan prestatutako antzerkiak, jolasak, abestiak, dantzak eta bestelako ikuskizunak emango dituzte ikasleek. Arratsaldera arte luzatuko da festa nahi duenarentzat.
Telleri ikastetxea
Ez dira, ordea, Euskararen Egunari tartea egingo dioten ikastetxe bakarrak izango. Telleri ikastetxean ere egunean zehar izango da zer ikusi eta zer entzun. DBHkoek, esaterako, aste guztian zehar landuko dute euskararekiko kontzientziazioa. LHkoek lan hori abestien bidez egingo dute, eta txikienek, HHkoek, berriz, bertsoen eta abestien bidez. Ostiral arratsaldean, gainera, talde guztiak bilduko dira ikastetxean abesti bat kantatzeko.
Antolatzaileek herritar guztiei zabaldu diete gonbidapena ekimenetara joateko.