OBk salatu du 35 etxebizitza libre egingo dituztela Atamitxen
«Ezker abertzalea herria promotoreei saltzen ari da berriro; promotorearekin duen zorrari erantzuten dio»
OiartzunBai (OB) alderdiak salatu du Atamitx inguruan (Ugaldetxon) 35 etxebizitza libre egingo dituztela. OBren esanetan, ezker Abertzaleko gobernuak 35 etxebizitza egiteko baimena emango dio Atamitxeko lurjabeari.
«Eraikuntza berri horrek ez dio oiartzuarren interesei erantzuten, Udalaren Gobernuak promotorearekin duen zorrari baizik» salatu dute OBko kideek.
Promotoreei men ari da egiten Udal Gobernu Taldea, OiartzunBairen iritziz: «Argi eta garbi ikusten ari gara ezker abertzalea dela herria promotoreei saltzen ari dena berriro».
OBk gogorarazi du aurreko legegintzaldiko Arau Ordezkatzaileak bertan behera uzteak ondorio latzak ekarri dizkiola Udalari eta Oiartzuni, eta hori onartezina dela: «Arauak bertan behera uztearen konpentsazio hau ezin dugu onartu Oiartzunen etorkizuna baldintzatuz egitea».