‘Hondakinen bilketa sistemak’ hitzaldia, gaur
Rikardo Ortega San Markoseko presidente ohiak eta Mikel Izagirre Urnietako alkateak Hondakinen bilketa sistemak aztertuko dituzte gaur arratsaldean, Xenpelar Etxean. Hitzaldia 19:30ean hasiko da. Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak antolatutako jardunaldien baitan dago gaurko hitzaldia ere. Aurretik, Lasarte-Orian eta Donostian egon dira Errausketa eta osasuna eta Hondakinak nola murriztu? gaiak jorratzen. Errenteria Bizirik-ek eta Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak nabarmendu dutenez, errausketari buruzko gezurrak eta egiak azaltzea da jardunaldi horien asmoa. “Hasieran esaten zuten errauste plantarekin zabortegirik ez zela beharko… bai zera! Orain diskurtsoa aldatu behar izan dute derrigorrez”, eman dute adibidetzat. Zehaztu dutenez, errauste prozesuan sortzen diren errautsak eta zepak botatzeko beharrezkoa da zabortegia, eta gainera ohikoa baino “zabortegi toxikoagoa” litzateke. Horrez gain, hondakin toxiko horiek beste herrialdeetara ere eraman nahi dituztela salatu dute bi taldeek, hala nola, Huelvara, A Coruñara eta Valladolidera. “Hemen nahi ez duguna beste nonbaitera eraman, guk sortutako hondakinekin beste herriak kaltetu. Zilegia al da hori?”. Eta horrek ekarriko duen garraio kutsadura eta gastuarekin…”. Hori saihesteko atez ateko sistema proposatu dute: “Sistema alternatiboa, pertsonekiko eta planetarekiko askoz osasuntsuagoa eta emaitza bikainak lortzen ari dena birziklatze mailan, atez ateko bilketa”. Banesto eta La Caixa Gai horren harira, bi bankuk, Banestok eta La Caixak, hartu duten jarrera [...]
Rikardo Ortega San Markoseko presidente ohiak eta Mikel Izagirre Urnietako alkateak Hondakinen bilketa sistemak aztertuko dituzte gaur arratsaldean, Xenpelar Etxean. Hitzaldia 19:30ean hasiko da.
Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak antolatutako jardunaldien baitan dago gaurko hitzaldia ere. Aurretik, Lasarte-Orian eta Donostian egon dira Errausketa eta osasuna eta Hondakinak nola murriztu? gaiak jorratzen.
Errenteria Bizirik-ek eta Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak nabarmendu dutenez, errausketari buruzko gezurrak eta egiak azaltzea da jardunaldi horien asmoa. “Hasieran esaten zuten errauste plantarekin zabortegirik ez zela beharko… bai zera! Orain diskurtsoa aldatu behar izan dute derrigorrez”, eman dute adibidetzat. Zehaztu dutenez, errauste prozesuan sortzen diren errautsak eta zepak botatzeko beharrezkoa da zabortegia, eta gainera ohikoa baino “zabortegi toxikoagoa” litzateke.
Horrez gain, hondakin toxiko horiek beste herrialdeetara ere eraman nahi dituztela salatu dute bi taldeek, hala nola, Huelvara, A Coruñara eta Valladolidera. “Hemen nahi ez duguna beste nonbaitera eraman, guk sortutako hondakinekin beste herriak kaltetu. Zilegia al da hori?”. Eta horrek ekarriko duen garraio kutsadura eta gastuarekin…”.
Hori saihesteko atez ateko sistema proposatu dute: “Sistema alternatiboa, pertsonekiko eta planetarekiko askoz osasuntsuagoa eta emaitza bikainak lortzen ari dena birziklatze mailan, atez ateko bilketa”.
Banesto eta La Caixa
Gai horren harira, bi bankuk, Banestok eta La Caixak, hartu duten jarrera “hipokrita” salatu dute bai Errenteria-Bizirik-ek eta baita Errausketaren Aurkako Herri Plataformem Koordinadorak: “Beraien webguneetan diotenez, banku horiek ingurumenarekiko konpromiso serioa dute”. Gaineratu dute, ordea, gero errauste planta finantzatzeko “prest” daudela.