Albisteak

Boliviari laguntzeko azoka

Illimani gobernuz kanpoko erakundeak (GKE) eta Gabierrotako Laguntasuna erretiratuen elkartek urtero moduan azoka antolatu dute Boliviari laguntzeko. Azokan bildutako diruarekin hainbat proiektu garatuko dituzte herrialde horretan. Gaur bertan jarriko ...

admin

Bueuko boten aztarna

Pauso sendoak emateko jaio ziren Bueuko botak. Horien aztarnak Pasaiara ere iritsi ziren. Jose Riobo zapatari galiziarrak egiten zituen, eta bihar, hain justu, bere bizitzaren berri jasotzen duen Bueu. Unha bota de altura dokumentala proiektatuko dute Trintxerpeko alkateordetzan, 20:00etatik aurrera. Fato Cultural Galego Daniel Castelao elkarteak antolatu du, eta aurkezpenean Roberto Varela Galiziako itsas museoaren Fundazioko presidentea eta Galiziako Kultura eta Kirol sailburua izango da Maider Ziganda Pasaiako alkatearekin batera. 1950eko hamarkadan hasi zen Jose Riobo bere tailerrean. Bueu arrantzale herria izan da betidanik eta Riobo arrantzalea izan ez zen arren, itsasoari oso lotua egon zen. 1950. urtera arte, arrantzaleek gehien erabiltzen zituzten oinetakoak ez ziren oso erosoak. Egurrezko zola zuten eta zekor larruarekin eginak zeuden. Gomaz egindako botak bazeuden arren, ez zituzten asko erabiltzen. Horrela, Riobok gomazko botak garatzen joan zen. Goma bulkanizatzen zuen makina ekarri zioten Marinetik (Pontevedra, Galizia) eta horrela hasi zen ia marka bihurtu ziren Bueuko botak ekoizten. Bi motakoak egiten zituen: kanabera erdikoa (belaunetara iristen zena) eta galtza izena zuena (iztartera ailegatzen zena). Kamioen pneumatiko erabiliekin egindako botak Botak egiteko lehengaiak eskuratzeko arazoak izan zituen zapatari galiziarrak. Lehen botak kamioien, hondeamakinen eta hegazkinen pneumatiko erabiliekin egin zituen.  “Botak egin eta hamabost urte geroago, oraindik erabiltzeko [...]

admin

«Fikziozkoak» iruditzen zaizkio EBri Buenek emandako datuak

«Fikziozkoak» eta «zehaztu gabekoak». Hala iruditzen zaizkio Ezker Batuari Miguel Buenek Jaizkibiaren eta kanpo kaiaren gainean emandako datuak. Pasaiako Portu Agintaritzako buru Miguel Buenek Foru Aldundiko batzarkideen aurrean agertu da gaur, zeh...

admin

EBk “premiazkoa” ikusten du Galtzarabordako topoko eskailerak konpontzea

Errenteria-Oreretako Ezker Batuak (EB) “premiazkoa” ikusten du Galtzarabordako topo geltokiko eskailerak konpontzea. Jose Manuel Ferradasek, Errenteriako Udaleko EBko zinegotziak eskailerak konpontzeko beharra nabarmendu zuen joan den urrian udalet...

admin

Galepertarrak eta Usoa elkarteei babesa eskaini die Adecap-ek

Adecap Arrantzaleen eta Ehiztarien Defentsarako Elkarteak babesa eskaini die Antxoko Galepertarrak eta Donibaneko Usoa elkarteei. Babes hori joan den urriaren 11an Jaizkibelen gertatutako ekintzen haritik dator. Izan ere, egun horretan ezezagun batzuek...

admin

EAJk mahai ingurua egingo du bihar Reinan

Errenteria-Oreretako EAJk mahaia ingurua egingo du bihar Reina aretoan. 19:30etik aurrera izango da eta euskal kultura, euskara eta identitatea izango dituzte hizketagai bertaratzen direnek. Miren Azkaratek eta Ramon Zallok mahai inguruan parte hartuko...

admin

OiartzunBaiko kideak ez dira udalbatzarrera joango

Kode Etikoa jorratuko dute gaurko udalbatzarrean Oiartzungo zinegotziek, beste hainbat gairen artean (hogeitik gora puntu ditu gai zerrendak). OiartzunBaiko kideek udalbatzarrera ez joatea erabaki dute: “Ez hauteskundeetara aurkeztu inoren jomuga izateko, oiartzuarren eta Oiartzunen interesak defendatzeko baizik. Hori egiten ari gara, ahalik eta ondoen,  jartzen dizkiguten oztopoak oztopo. Udal Gobernu Taldeak ezin du gauza bera esan”. Hona gaurko udalbatzarreko gai zerrenda: Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena Eskubide zibil eta politikoen alde aurkeztutako mozioa Oiartzungo Udaleko Alkate eta Zinegotzien Jardunerako Kode Etikoa onartzeko proposamena Haurrak euskaraz inskribatzeko eskubidearen aldeko UEMAren mozioa Lurzoru baten azalera-eskubidea Oiartzungo Haurtzaro Ikastolaren alde egiteko proposamena Lurzoru baten azalera-eskubidea Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoaren alde egiteko proposamena LIN-3A eremuaren arauen aldaketa. Behin-behineko onarpena UGA-1, UAD 2 Ugaldetxo-Atamitx, Arau Subsidiarioen Aldaketarako hasierako onarpena Elizalde Herri Eskolan frontoia eraikitzeko jarritako bermeak itzultzeko proposamena Fermiñene eraikinaren eraberritze lanen harrera egiteko proposamena Oiartzungo Udala, Gipuzkoako Kutxa eta Euskadiko Kutxaren arteko hitzarmena Udala eta Recuperaciones Industriales Cadarsoren arteko hitzarmena Oiartzungo Udalaren zerbitzupeko enplegatuen lan-baldintzak arautzeko 2010. urterako akordioa Udaltzaingoaren gaueko zerbitzua Lezoko Udalarekin batera emateko hitzarmena epe-luzatzea Hirigintza eta Ingurumen Sailetako jarduera prebentiboaren 2010-2011 denboraldirako plangintza Kultur-etxeko jarduera prebentiboaren 2010-2011 denboraldirako plangintza Kultur-etxeko lanpostuen Lan Arriskuen Ebaluazioaren lehenengo berrikusketa Margosoro margo akademia: 2010/2011 ikasturtean [...]

admin

Lezoko Hitza 2010-12-01 16:36:07

Gaur bukatu da Pasaiako Portuaren Plan Zuzentzailearen ingurune jasangarritasun txostenari alegazioak jartzeko epea. Eskualdeko hainbat erakundek eta eragilek bezala, Lezoko Udalak ere jarri dio alegazioa. Haritz Salaberria Lezoko alkateak adierazi du Lezoko Udalaren jarrerarekin bat datorrela alegazioak aurkeztea. “Udalak egin nahi duten kanpo kaiaren aurkako jarrera izan du”, gogorarazi du alkateak “eta horregatik aurkeztu dugu alegazioa. Gure ustez, kanpo kaia ez da beharrezkoa eta, gainera, kalte handiak eragingo lituzke, eraikitzen badute”. “Gainera, kanpo kairik gabe badiaren biziberritzerik ez dagoela esaten digute eta hori xantaia da”, esan du Salaberriak. Dokumentuak eta azterketak egin ahala jarrera hori berretsi dutela gaineratu du alkateak. Ekarpenak alboratuta, alegazioak jarri dituzte Salaberriak gogorarazi duenez, Lezoko Udalak “egin daitezkeen ekarpen eta alegazio guztiak” egin ditu. “Txostenari ekarpenak egin genizkion, horiek egiteko garaian, huts egiteak adieraziz. Hala ere, ez dituzte kontuan hartu eta, ondorioz, alegazio moduan aurkeztuko dugu”, azaldu du. Alegazio bakarra baldin bada ere, mardula da txostena eta hainbat puntu ditu. Horrela, alternatibarik aztertu ez dutela salatu du Lezoko Udalak, “eta aztertzen badituzte, oso gainetik dira”. Horrez gain, tramite akatsa ere egiten dutela adierazi du, “ingurune jasanarritasun txostenean egin duten azken proposamena agertzen baita, hau da, azaleraren erdia. Plan Zuzentzailean, berriz, aurreko proposamenaren azalera agertzen da”. Beste [...]

admin

Materia organikoaren kalitatea hobetzeko eskatu diote Oiartzuni

Gipuzkoako Hondakin Partzuergoak berriro dio atez atekoaren materia kalitate txarrekoa dela

admin

Lanean ari dira eskolaz kanpoko ekintzak euskaraz eskaintzeko

Oarsoaldeko Euskara Batzordea eta eskualdeko lau udalak lanean ari dira haurrei zuzendutako eskolaz kanpoko ekintza guztiak euskaraz izan daitezen. Hala, 8-12 urte arteko haurrentzako ekintzak dituzten elkarteentzako eta klubentzako ekimenak ari dira a...

admin
Gehiago