Bueuko boten aztarna
Pauso sendoak emateko jaio ziren Bueuko botak. Horien aztarnak Pasaiara ere iritsi ziren. Jose Riobo zapatari galiziarrak egiten zituen, eta bihar, hain justu, bere bizitzaren berri jasotzen duen Bueu. Unha bota de altura dokumentala proiektatuko dute Trintxerpeko alkateordetzan, 20:00etatik aurrera. Fato Cultural Galego Daniel Castelao elkarteak antolatu du, eta aurkezpenean Roberto Varela Galiziako itsas museoaren Fundazioko presidentea eta Galiziako Kultura eta Kirol sailburua izango da Maider Ziganda Pasaiako alkatearekin batera. 1950eko hamarkadan hasi zen Jose Riobo bere tailerrean. Bueu arrantzale herria izan da betidanik eta Riobo arrantzalea izan ez zen arren, itsasoari oso lotua egon zen. 1950. urtera arte, arrantzaleek gehien erabiltzen zituzten oinetakoak ez ziren oso erosoak. Egurrezko zola zuten eta zekor larruarekin eginak zeuden. Gomaz egindako botak bazeuden arren, ez zituzten asko erabiltzen. Horrela, Riobok gomazko botak garatzen joan zen. Goma bulkanizatzen zuen makina ekarri zioten Marinetik (Pontevedra, Galizia) eta horrela hasi zen ia marka bihurtu ziren Bueuko botak ekoizten. Bi motakoak egiten zituen: kanabera erdikoa (belaunetara iristen zena) eta galtza izena zuena (iztartera ailegatzen zena). Kamioen pneumatiko erabiliekin egindako botak Botak egiteko lehengaiak eskuratzeko arazoak izan zituen zapatari galiziarrak. Lehen botak kamioien, hondeamakinen eta hegazkinen pneumatiko erabiliekin egin zituen. “Botak egin eta hamabost urte geroago, oraindik erabiltzeko [...]
Pauso sendoak emateko jaio ziren Bueuko botak. Horien aztarnak Pasaiara ere iritsi ziren. Jose Riobo zapatari galiziarrak egiten zituen, eta bihar, hain justu, bere bizitzaren berri jasotzen duen Bueu. Unha bota de altura dokumentala proiektatuko dute Trintxerpeko alkateordetzan, 20:00etatik aurrera. Fato Cultural Galego Daniel Castelao elkarteak antolatu du, eta aurkezpenean Roberto Varela Galiziako itsas museoaren Fundazioko presidentea eta Galiziako Kultura eta Kirol sailburua izango da Maider Ziganda Pasaiako alkatearekin batera.
1950eko hamarkadan hasi zen Jose Riobo bere tailerrean. Bueu arrantzale herria izan da betidanik eta Riobo arrantzalea izan ez zen arren, itsasoari oso lotua egon zen. 1950. urtera arte, arrantzaleek gehien erabiltzen zituzten oinetakoak ez ziren oso erosoak. Egurrezko zola zuten eta zekor larruarekin eginak zeuden. Gomaz egindako botak bazeuden arren, ez zituzten asko erabiltzen. Horrela, Riobok gomazko botak garatzen joan zen.
Goma bulkanizatzen zuen makina ekarri zioten Marinetik (Pontevedra, Galizia) eta horrela hasi zen ia marka bihurtu ziren Bueuko botak ekoizten. Bi motakoak egiten zituen: kanabera erdikoa (belaunetara iristen zena) eta galtza izena zuena (iztartera ailegatzen zena).
Kamioen pneumatiko erabiliekin egindako botak
Botak egiteko lehengaiak eskuratzeko arazoak izan zituen zapatari galiziarrak. Lehen botak kamioien, hondeamakinen eta hegazkinen pneumatiko erabiliekin egin zituen. “Botak egin eta hamabost urte geroago, oraindik erabiltzeko moduan zeuden”, dio Jose Rioboren semeak, Jose Riobo izenekoa ere, Bueu. Unha bota de altura dokumentalean.
Pasaiara iritsi zirenekoa
Oinetakoa pixkanaka-pixkanaka hobetzen joan zen, garatzen, eta arrantzaleek gustura erabiltzen zituzten. Eskaria Galiziaz harago zabaltzen joan zen, Cadizera, Aljezirara eta baita Pasaiara ere.
Dena den, Bueuko botak inor baino gehiago ezagutzen zituztenak arrantzaleak eurak ziren. Dokumentalean horietako batzuk agertzen dira: “Garai hartan ontzi gehienen bizkarra xaflazkoak ziren, ez egurrezkoak, beraz, erraz irristatzen ginen. Bueuko botekin, ordea, inoiz ez ginen irristatzen eta edozein egoeretara moldatzen ziren. Oso onak ziren”.
Hogei urtez, 1960tik 1980ra arte, Bueuko botek garai onak bizitu zituzten. Baina pixkanaka gainbehera etorri zen. Beste arrazoien artean, arinagoak eta merkeagoak ziren materialak agertu zirelako merkatuan.Bota termikoak eta kautxuzkoak egiten hasi ziren fabrikak eta Bueuko botek balio zutenaren laurdena balio zuten.
Botak ekoizten jarraitu bazuten ere, 2003an pauso sendoak urrunduz joan ziren.