Albisteak

Iñigo Imaz izango da Batzar Nagusietarako Aralarren eskualdeko zerrendaburua

Gipuzkoako Batzarretarako Aralarren Oarso Bidasoko zerrendaburua Iñigo Imaz errenteriarra izango dela jakinarazi zuen Aralarrek joan den ostiralean Reina aretoan egindako agerraldian. “Ezkerreko politikak garatzea da gure helburua eta Oarso Bida...

admin

Ereintzak etxean jokatuko du gaur, Beti Onak-en kontra

Ereintza eskubaloi taldeak ez du zubi luzerik izango, eta gaur bertan partida izango du: Beti Onak talde nafarra hartuko du etxean. 19:00etan hasiko da lehia, Galtzarabordako Udal Kiroldegian. Lehia gogorra izango da, sailkapenean daukaten alde apurra ...

admin

Itsastarrak-ek bilera egingo du

Itsastarrak Mendi Taldeak ohiko batzarra egingo du hilaren 14an (asteartea). Bilera Trintxer Jauregian izango da, 20:00etatik aurrera. Sei punturen gainean hitz egingo dute: jardueren memoria; kontuen egoera; zuzendaritza batzordearen berrespena; 2011k...

admin

“Kanpo portua legez kontrakoa da”

Oceanak eta Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak (EBEO) Pasaiako kanpo portuaren eraikuntza legez kontrakoa dela diote. Dokumentu bana aurkeztu dituzte Pasaiako Portuko Azpiegituren Plan Gidariaren Ingurumen Iraunkortasun Txostenaren aurkako argudioek...

admin

Abentura erraldoia eta pisutsua

Erraldoia. Ez du beste deskribapen hitzik Pasaiako portura iritsi den altzairuzko piezak. 7,40 metroko altuera du, eta 6,20 metroko zabalera. Pisuz ere ikaragarria da: ehun tona. Suediatik itsasoz ekarri dute, merkantzia-ontzi batean. Amezketako paper enpresa du helmuga. Azaroaren bukaeran iritsi behar bazuen ere, itsaso txarra tarteko, herenegun iritsi zen Pasaiako portura. Hurrengo eguneko goizean deskargatu zuten. Deskargak sekulako ikusmira izan zuen. Eta ez da gutxiagorako. Bi garabi handiren laguntzaz, pieza erraldoia barkutik pixkanaka-pixkanaka atera zuten. Behin pieza ontziaren goiko aldean zegoela, airean, piezari buelta eman zioten eta konboiaren gainean jarri. Erraza dirudien arren, mugimendu guztiak ongi kalkulatu behar zituzten. Hiruzpalau mugimendu egiteko ia bi ordu behar izan zituzten. Galarretan atsedena Herenegun deskargatu eta gaur gauean Amezketarako bidea hartuko dute. Konboi baten bidez eramango dute. Konboia ere ez da nolanahikoa: 50 metroko luzera du. Eta zatirik korapilatsuena orain dator, lekualdatzea bera. Hasteko, Pasaiatik Amezketara dauden 50 kilometroak egiteko lau egun beharko dituzte, eta tartean hamaika oztopo gainditu beharra. Gipuzkoako Trafiko Ordezkaritzaren arabera, zatirik korapilatsuena Pasaia eta Andoain artekoa izango da. Portutik abiatu eta Mirakruzeko Gainera joango da eta Donostiara Ategorrieta etorbidetik sartu. Frantzia pasealekutik pasatu ondoren, Mundaizeko zubira joango da. Zubitik Sancho el Sabio etorbiderantz jo ondoren, Pio XIIra iristeko. Gipuzkoako [...]

admin

EBk 44 alegazio aurkeztu dizkio kanpo kaiaren ingurumen txostenari

Ezker Batuak 44 alegazio aurkeztu dizkio kanpo kaia proiektuaren Ingurumen Iraunkortasunaren Txostenari. EBren iritziz, txostenak “ez du zorroztasun tekniko galdagarririk eta bere helburua Pasaiako kanpo kaia justifikatzea besterik ez da”. ...

admin
Gehiago