Albisteak

Astigarraga izango du aurrean Saskilagunak-ek

Gipuzkoako Senior Mailako Saskilagunak taldeak Astigarragaren kontra jokatuko du asteburuko jardunaldia. 16:00etan jokatuko dute partida bihar datorren asteko larunbatean, Astigarragako kiroldegian. Hango taldea zortzigarrena da sailkapenean, hamabost ...

admin

Zarauzko River Pest izango du aurrean Oiartzunek

Areto futboleko Gipuzkoako Bigarren Mailako Oiartzungo taldeak, Zarauzko River Pest AF taldearen kontra jokatuko du asteburuko jardunaldia. Bihar izango da partida, 17:00etan, Zarauzko Aritzbatalde Udal Kiroldegian. Oiartzuarrak, seigarren postuan daud...

admin

Hondarribiaren kontra jokatuko dute mutilek

Ohorezko Erregional Mailan, OKE Oiartzun Kirol Elkarteko mutilek Hondarribia taldearen kontra jokatuko dute asteburuko jardunaldia. Bihar da partida, 15:30ean, Karla Lekuona Ugaldetxoko zelaian. Sailkapenari dagokionez, egun hamaikagarren postuan dago ...

admin

Oiartzungo erretaulez, Europan

Oiartzunen egindako lanak (Arditurri kasu), azkenaldian eredu bihurtzen ari dira Espainiako Estatuan eta Europan. Carlos Aseginolaza Udaleko Ingurumen teknikaria Asturiasen izan zen duela gutxi Arditurriko berreskuratze lanak nola egin dituzten kontatzen eta hango teknikariak laguntzen. Orain, herriko Doneztebe parrokiako erretaulen txanda izan da. Europan eman dute horren berri. Machinae Spirituales jardunaldietan, Bruselasen, aurkeztu dituzte herriko erretaulen ezaugarriak Albayalde enpresako Maite Barriok eta Ion Berasainek: formen garapena, eraikitze teknikak eta polikromiak. Horien berri jaso zuten Europa guztiko historia adituek eta baita zahaberritzaileek ere. Zehazki esateko, parrokiako monumentu taldearen berri eman dute. Izan ere, Doneztebe parrokiak 11 erretaula ditu eta pulpitu bat, 1639-1775 urteetan eraikitakoak. Erretaulak berreskuratzeko kanpaina luzea egin zuten herrian Albayaldekoek: 1997an hasi eta 2009an bukatu zituzten berreskuratze lanak. Adituek diotenez, entziklopedia antzeko bat osatzen du Doneztebe parrokiako monumentu talde horrek, eta bertan barroko garaiaren eta estiloaren garapena ikus daiteke.

admin

Durangoko Azokara autobusa antolatu AEK-k

Intxixu AEK-k, eskualdeko gainontzeko euskaltegiekin elkarlanean, autobusa antolatu du astelehenean, hilaren 6an, Euskal Liburu eta Disko Azokara joateko (Bizkaiara). Doneztebe plazatik 09:30ean aterako da; 09:40ean pasatuko da Errenteria-Oreretako Zum...

admin

Ondartxori buruzko parte-hartze prozesua abiatuko du Udalak

Ondartxo nola eraiki nahi dugu izenburupean Udalak herritarrentzako parte-hartze prozesu berria jarriko du abian. Hala iragarri zuten  asteazkenean San Pedroko alkateorde Edurne Baztarrika eta Maider Ziganda alkateak . Esan zutenez, bi parte-hartze sa...

admin

Kode Etikoa onartu du Udal Gobernu Taldeak

Guztira 24 puntu jorratu zituzten atzoko ohiko udalbatzarrean Udal Gobernu Taldeko zazpi zinegotziek. OiartzunBaikoak ez ziren agertu. Puntu nagusienen artean, Oiartzungo Udaleko Alkateen eta Zinegotzien Jardunerako Kode Etikoa onartu zuten. Udal Gobernu Taldeak oposizioaren jarrera salatu zuen, ez zelako «aurpegia ematera azaldu». Aitor Etxeberria alkateak nabarmendu zuenez, pasa den legegintzaldian gertatutakoa «oso larria da», baina Udal Gobernu Taldearentzako eta herritarrentzako «are larriagoa da» oposizioko kideek hartu duten jarrera: «Martin Beramendik mehatxatu egin gaitu salaketekin eta OBk aurreko legegintzaldiko gastuak justifikatu ditu. Horrek zer esan nahi du, berriro Udalera iristen badira jarrera bera izango dutela? Herriari barkamena eskatu beharko lioteke». Bestalde, Etxeberriak, Kode Etikoa martxan jarri zuen eta legegintzaldi honetan protokoloan eta dietatan egin duen gastuaren berri eman zuen: «Hiru urte eta erdian 10.115 euro gastatu dira otordu eta luntxetan, aurreko legegintzaldian baino zortzi aldiz gutxiago». Hamarnaka herritar ere bildu ziren udalbatzarrera, gaiak sortu duen haserrearen erakusle. Herritarrek nabarmendu zuten badaudela horrelakoak egiten dituzten politikariak, baina ez direla denak halakoak. Erantzukizunak, epaitegietan Gobernu Taldeak erantzukizunak epaitegietan eskatuko dituela ere azaldu zuen. Hilabete honen bukaerarako kereilak sartzea aurreikusten dute. Eskubideen aldeko mozioa Bestalde, eskubide zibil eta politikoen aldeko mozioa onartu zuen Udal Gobernu Taldeak. Etxeberriak nabarmendu zuen hartutako erabakia sendoa dela, eta [...]

admin

Langaitzen, elikagaien bankuaren hitzaldia

Gipuzkoako elikagaien bankuko bi boluntariok hitzaldia eskainiko diete bihar Langaitzeko bigarren DBHko ikasleei. Hitzaldia Don Boscoko areto nagusian izango da 09:30etik aurrera. Ikasleek, gainera, elikagaiak bilduko dituzte talde horri emateko.

admin

Xose Estevezek liburua aurkeztuko du gaur

Los caminos de Santiago por Euskal Herria: arte, historia y literatura (Santioko bideak Euskal Herritik: artea, historia eta literatura) liburua aurkeztuko dute egileek: Xose Estevezek, Edorta Kortadik eta Jose Luis Orellak. Donostiako Koldo Mitxelena ...

admin

Aurrekontua eta plan ekonomiko finantzarioa aurkeztuko ditu Udalak

Pasaiako Udalaren egoera ekonomikoak kezka iturri izaten jarraitzen du. EAJk, EAk, H1ek eta PPk Udalak 4,5 milioi euroko defizita pilatzen duela salatu zutenez geroztik, erreakzioak ugariak izan dira. Atzo, esaterako, Ogasun diputatu Peio Gonzalezek Pasaiako Udalari plan finantzarioa aurten aurkeztu ezean ez zaiola mailegurik baimenduko esan zuen. Batetik eta bestetik zabaltzen ari diren albisteen aurrean, eta, besteak beste, «lasaitasun mezua helarazi  asmoz», Udalaren egoera ekonomikoari buruzko informazioa helarazi zien herenegun Ziganda alkateak hedabideei. Udalak ekonomikoki porrot egin duenik ukatu zuen beste behin eta 2010. urteko ekitaldia mailegua eskatu beharrik gabe itxiko dutela zehaztu zuen. Zigandak, era berean, 2010eko ekitaldian sarrerak gastuak baina handiagoak izan direla zehaztu zuen. «Lau milioiko inbertsioetarako ez dugu mailegurik behar izan», nabarmendu zuen. Mailegua inbertsioetarako Kontua, baina, aurreko ekitaldietatik egin gabe geratu diren inbertsioei aurre egin ahal izatea da, eta horretarako Udalaren asmoa zein den azaldu zuen Zigandak. Esan zuenez, aurreko ekitaldietan egin gabe geratu diren egitasmoei aurre egin ahal izateko Udalak 1.588.000 euroko mailegua beharko luke. Mailegu behar hori gutxitzeko, baina, 2009. urteko ekitaldiko soberakina edo gaineratikoa erabiliko dutela gaineratu zuen alkateak. Izan ere, Zigandak zehaztu zuenez, 2009. urtean Pasiako Udalak 710.000 euroko soberakina izan du inbertsioetarako atalean, eta beste 400.000 euroko soberakin, aurrekontu orokorrean. [...]

admin
Gehiago