
Irungo udalak jakitera eman du udal euskaltegian osatu gabeko multzoak daudela, otsaila eta ekaina bitarteko ikastaroetarako. Interesaturik daudenek euskaltegiko bulegoetan informazioa jaso edo izena eman dezakete, urtarrilaren 24tik 28ra (Urdanibia pl...

Otsailean ere egingo dituzte; hondar organikoak etxean kudeatuko dituzte 40 familia gehiagok

Elurra eta eskiatzea gustuko duten gaztetxoak zorioneko dira, Urdaburu mendizale elkarteak (Gipuzkoako eskiko federazioarekin eta Aldundiaren laguntzarekin) beraientzako eski ikastaroa antolatu baitu hil honetarako. Hain zuzen, hilaren 29an eta 30ean i...

Aurtengo Itsasaldia, Euskal Itsasoen Jaialdia, Bilbon egingo da Itsas Gela eta Itsasplanet elkarteek Bilboko Itsasadarra Itsas Museoarekin egin duten elkarlan hitzarmenari esker. Hortaz, San Pedron egon ohi den Mater ontzi-museoak Bilbora bidaiatuko du...

Egungo euskal kantagintzan oinarritutako jazz emanaldia eskainiko dute Iñaki Salvador pianojoleak eta Ainara Ortega abeslariak, hilaren 23an, igandean, 19:30etan Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan. Kantaginjazz formatoan, euskal abeslarien lanak moldatuko dituzte, jazzistikoak bihurtuz. Iñaki Salvadorrek bere musika ibilbidean zehar euskal kantagintzako hainbat izen handien alboan lan egin du pianojole, soinujole eta moldatzaile gisa. Mikel Laboarekin 25 urtez izandako harremanaz gain, Salvadorren esku profesionala hainbat talde eta bakarlarik izan dute grabaketa edo kontzertuetarako, hala nola Oskorri, Mikel Markez, Mikel Urdangarin, Amaia Zubiria, Xabier Euzkitze, Imanol, Egan, Urko, Gorka Knörr, Txomin Artola eta Xabier Amuriza, beste batzuen artean. Bere ibilbide pertsonalean ere beti izan du lan ibilbide irekia beti ere euskal kantari adi egonik, bai tradizionalei eta baita egile kontenporaneoei ere. Proposamen berri honetan Ainara Ortegaren ahotsarekin batera egungo euskal kantagintzako zenbait abesti jazz kutsuan entzun daitezke, haien artean Mikel Laboarenak, Benito Lertxundi, Xaber Lete, Mikel Markez, Amaia Zubiria, Juan Carlos Pérez, edota Jabier Muguruzarenak.

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Oiartzungo Udalaren tartea. 11:30ean: Metaziyan bila atala. 12:10ean: Elkarrizketa: Xanet Arozena. Gaia: aurrekontuak 2011. 13:15ean: Kirolez Blai! Gonbidatuak: David Zurutuza Realko jokalaria...

Amaia Arriaran ipuin kontalariak Zai, Zoe, Bele kontakizuna aurkeztuko du gaur, urtarrilaren 19an, 17:30etik aurrera, Ikust Alaia udal liburutegian. 4 eta 7 urte bitarteko haurentzako egokia da.

Abaraxkako kideek eskulanak egingo dituzte: kometak, eskumuturrekoak, lepokoak… artile apaingarriak izango dira guztiak. 16:30etik 19:30era ariko dira eskulanak egiten.

Denetariko emaitzak izan ditu Oiarpek azkeneko bi asteburuetako partidetan. Euskal Herriko Txapelketan, 22 urtez azpikoetan, hona emaitzak: Ioritz Manterola eta Iñigo Ugalde (Oiarpe)-Abadiño: 19-22. Ibon Taberna eta Jon Irastorza (Oiarpe)-Pilotajauku...

Pasaiako Portu Agintaritzak 421 amarraleku egin nahi ditu udara baino lehen, trafikoa ordenatzeko asmotan. “Gure portua merkataritza portua da, eta beraz, lehentasuna merkantzia ontziek dute. Jendeak, batez ere adineko jendeak, ontziak nahi duten tokian uzten dituzte eta horri irtenbidea eman nahian hasi gara proiektuarekin”, azaldu du Miguel Buen Portu Agintaritzako presidenteak. Horrela, Hospitalilloko moilan 200 amarraleku egingo dituzte (dagoeneko hasi dira lanean), Donibanen 163, eta San Pedron 53. Donibaneko Santiago plazaren aurrean dauden amarraleku tradizionalak mantentzea erabaki du Portu Agintaritzak, Pasaiako Udalaren eskakizunari erantzunez. Hamabi eta hamabost ontzirentzako tokia egongo da bertan. Donibanen, bestalde, karenatzeko gunea egin nahi du, hau da, garbiketa eta konponketa lanak egiteko, besteak beste. Gune hori Donibaneko moilaren mendebaldean egin nahi dute, hain justu. 300 ontzi erroldatuta Badian 300 ontzi daude erroldatuta. Horientzako amarralekuak izango dira, eta gainontzeko 121ak eskatzen dituztenentzako izango dira, hurbiltasuna lehentasuna hartuz, beti ere. Dena den, amarralekuen lizitazioa obrak bukatzen direnean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean aterako da. Proiektu horren beste helburuetako bat uretako ekintzak egiten dituztenei erraztasunak jartzea dela nabarmendu du Buenek: “Pasaia Kayak, Trintxerpe-Illunbe, San Juan eta Hibaika taldeentzat errazagoa izango da urera iristea”. Obrak ia lau milioi euroko kostua du. 3.300.000 euro amarralekuak egiteko erabiliko dute, eta 711.000 [...]