Urdaburuk ipar eskiko ikastaroa antolatu du gaztetxoentzat
Elurra eta eskiatzea gustuko duten gaztetxoak zorioneko dira, Urdaburu mendizale elkarteak (Gipuzkoako eskiko federazioarekin eta Aldundiaren laguntzarekin) beraientzako eski ikastaroa antolatu baitu hil honetarako. Hain zuzen, hilaren 29an eta 30ean i...
Elurra eta eskiatzea gustuko duten gaztetxoak zorioneko dira, Urdaburu mendizale elkarteak (Gipuzkoako eskiko federazioarekin eta Aldundiaren laguntzarekin) beraientzako eski ikastaroa antolatu baitu hil honetarako.
Hain zuzen, hilaren 29an eta 30ean izango dira ipar eskiko eskolak Somporteko eski estazioan. Bertan parte hartzeko asmoa duenak aurretik izena eman beharko du 943 52 78 79 telefono zenbakian. Asteartetan eta ostegunetan deitu beharko da 20:00etatik 21:30era.