‘Mater’ ontzi-museoa Bilbon izango da aurten Itsasaldia jaialdiaren baitan
Aurtengo Itsasaldia, Euskal Itsasoen Jaialdia, Bilbon egingo da Itsas Gela eta Itsasplanet elkarteek Bilboko Itsasadarra Itsas Museoarekin egin duten elkarlan hitzarmenari esker. Hortaz, San Pedron egon ohi den Mater ontzi-museoak Bilbora bidaiatuko du...
Aurtengo Itsasaldia, Euskal Itsasoen Jaialdia, Bilbon egingo da Itsas Gela eta Itsasplanet elkarteek Bilboko Itsasadarra Itsas Museoarekin egin duten elkarlan hitzarmenari esker. Hortaz, San Pedron egon ohi den Mater ontzi-museoak Bilbora bidaiatuko du eta jaialdiak iraun bitartean Bizkaiko hiriburuan egongo da.
Horrez gain, Euskal Kostako Itsas Turismoaren I. Azoka izango da Bilbon.
Itsasaldia egitasmoa tokiko eragile eta jendaurrekoari zuzendua dago eta itsas kulturarekin zerikusia duen jai, kultur eta turismo jarduerak uztartzen ditu itsas kultura sustatzeko.
Bide horretatik, programaren helburua arrantza baliabideak suspertzen laguntzea da, eta horretarako, Mater ontzi-museoaren porturatzearekin loturiko jardunaldiak erakutsiko dituen beste hainbat jaialdi antolatzea pentsatzen dute antolatzaileek.