Albisteak

Sukaldaritza tailerra, gaur Abaraxkan

Gaur, Abaraxka Udal Ludotekan, sukaldaritza tailerra egingo dute, 16:30etik aurrera.

admin

Saskilagunak taldeak Astigarragari irabazi dio

Garaipenak pilatzen jarraitzen du herriko Saskilagunak saskibaloi taldeak. Asteburuko jardunaldian Astigarraga taldeari irabazi dio, etxetik kanpo: 53-68 bukatu zuten partida. Sailkapenean bigarren postuan jarraitzen dute oiartzuarrek Easo Berri taldea...

admin

Juanmari Lujanbio bederatzigarren izan da Txakurkros proban

Joan den igandean Espainiako kopako Txakurkroseko lehen lasterketa jokatu zuten San Adrian de Juarrosen (Burgos, Espainia). Bertan Juanmari Lujanbio sanjuandarrak parte hartu zuen bere txakur Bubusekin batera. Sailkapen orokorrean bederatzigarren geldi...

admin

Itxialdiak egiten ari dira Sevilla II espetxean

Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, Sevilla II espetxean (Sevilla, Espainia) hainbat aldaketa egin dituzte azken asteotan. Aldaketa horiek eragin zuzena izan dute bertan dauden euskal preso politikoen bizitzan, eta ondorioz, itx...

admin

‘Sarean zintzilikatuta’ antzezlana, bihar

Edurne Agirrezabalaren eskutik, Sarean zintzilikatuta antzezlana eskainiko dute bihar, 10:00etan, Errenteria Hiria Kulturgunean. Udal Euskaltegiak antolatu du emanaldia, eta sarrera doakoa izango da. Hala ere, gonbidapena beharko da hara joateko. Horie...

admin

Trintxerpe-Oiartzun derbia husna bukatu da

Trintxerpek eta Oiartzunek Erregional Ohorezko Mailako Oarsoaldeko derbia jokatu zuten Don Boscon larunbatean: husna bukatu zuten partida.

admin

Allerru-Algeposak porrot mingarria jaso du Bekoerrotan

Porrot mingarria jaso zuen herenegun Allerru-Algeposa herriko areto futbol taldeak. Izan ere, 3-4 galdu zuen Bekoerrota kiroldegian Durangoko Sasikoa taldearen kontra. 3-0 bukatu zen lehenengo zatia, baina markagailuari buelta ematea lortu zuten bizkai...

admin

Joxe Mari Arbelaitz, 2010eko sukaldari onena

Donostiako Miramon jatetxeko Joxe Mari Arbelaitz oiartzuarra saritu dute 2010eko Euskadi Gastronomia Sariarekin, sukaldari eta jatetxe jabe onenaren atalean. Jaurlaritzak urtero ematen ditu sariak, gastronomiaren alorrean nabarmendu diren profesionalen...

admin

Haurtzarok iraupen eski irteera antolatu du Somportera, larunbaterako

Haurtzaro Ikastolako Mendi Taldeak iraupen eski irteera antolatu du larunbaterako Somportera (Huesca, Espainia), baina bihar da izena emateko azkeneko eguna. Jakinarazi dutenez, 50 pertsonentzako lekua bakarrik dago autobusean eta, beraz, izena ematen ...

admin

Parte hartzaile kopurua hautsiko dute larunbateko Rallysprintean

Hondarribiko V. Rallysprinta egingo dute larunbatean eta bostgarren edizio honetan, iragan urteetako ibilbide bera izango du probak; portu zaharrean hasiko dute rally-a, farora igoko dira, Guadalupera iritsiko dira eta errepide nagusitik jaitsiko dira. Aurten iaz bezala, Vilariño anai-arrebek parte hartuko dute, eta Sardara eskuderiako 17 talde izango dira, Endika Mugika eta Joxema Prieto hondarribiarrak  besteak beste. Autoen egiaztapenak goizeko 9:00etatik aurrera egingo dituzte Kirol Kaian, eta autoak ikusteko aukera izango da eguerdiko 14:00ak arte. Proba arratsaldeko 15:00etan hasiko dute, eta hiru buelta egingo dituzte ibilbide beretik.  Baina eguna ez da rally-arekin bukatuko, jarraian, arratsaldeko 18:30etik aurrera,  auto guztiak San Pedro kalean ikusgai jarriko dituzte eta 20:00etan sari banaketa egingo dute. Gainera, haurrentzako gunea jarriko dute arratsaldeko 18:00etatik aurrera.  Marka guztiak hautsi dituzte parte hartzaileen kopuruaren aldetik, eta aurten ere, Ander Vilariñok etxean parte hartuko du, “ibilbide polita da, baina Euskal Herriko zailenetakoa dudarik gabe”. 71 pilotuk izena eman dute guztira, eta proba Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketarako puntuagarria izango da. Bukatzeko, Ion Muñozek, Sardara eskuderiako presidenteak, bertaratzen direnei ingurua errespetatzea eskatu nahi izan du. Errepideak 14:00etatik 19:00etara itxiko dituzte eta proba ikustera igoko diren zaleentzako gomendioa egin nahi izan dute, “jendea 13:00ak baino lehen igotzea eskatu nahi dugu eta kotxea aparkatzeko leku aproposa izango [...]

admin

Altzibarren 132 etxebizitza eraikitzeko urbanizazio proiektua onartu dute

Altzibarko Olalde eremuko urbanizazio proiektua behin betiko onartu du Udaleko hirigintza batzordeak. Aste honetan gobernu batzordeak onartuko du. Olaldeko eremuan babes ofizialeko 91 etxebizitza eta tasatutako 41 eraikiko dituzte; guztira, 132 etxe. 132 etxebizitzak lau bloketan eraikiko dituzte. Hiru eta bost solairu arteko eraikinak izango dira. Altzibarren eraikiko diren etxebizitza tasatuak Udalak zozkatuko ditu. Babes ofizialeko etxebizitzak nola banatuko diren zehazteko, bestalde, aste honetan bilduko da Udala Etxebiderekin. Orain, urbanizazio lanak esleitzeko prozesua martxan jarriko du Udalak. Martxoko udalbatzarrean onartu ondoren jarriko dute martxan tramitazioa eta uda hasi aurretik lanak esleitzea da asmoa. Orduan, lanak hasteko moduan egongo dira. Urbanizazio lanak hiru fasetan garatuko dituzte eta guztira, urte eta erdi inguru beharko dituzte. Olaldeko etxebizitzen oinarrizko proiektua ere epe laburrean prest izatea ere aurreikusi du Udalak. Informazio gehiago jaso nahi duenak, Udalaren Etxebizitza Bulegora jo dezake: Fermiñene etxea, Aialde kaleko 2. zenbakian, edo 943 49 10 00 telefono zenbakian, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Egitasmo horrekin legealdirako jarritako helburutako bati erantzuna emango dio Udalak: “Oiartzuarrok etxebizitza duin baterako dugun beharrari emango diogu erantzuna, hain zuzen”. Udaletik nabarmendu dutenez, bide horretan ugariak izan dira legealdian egindako lanak: “Bereziki, hirigintzako Arau Ordezkatzaileen errebisioaren bitartez. Arau horiek, jada, behin betiko onartuta [...]

admin

Zuhaitz Eguna, igandean, Artasoroiturrin

Zuhaitz Eguna aurten igande honetan izango da, hilaren 13an. Berriz ere Karrikako paraje batean landatuko dituzte zuhaitzak, egunean parte hartzen dutenek: Artasoroiturri inguruan, hain zuzen. Bertan, 300 haritz inguru aldatuko dituztela aurreikusi dut...

admin

La3 konpartsa izan da desfileko onena

Inauterietako lehiaketako epaimahaiak La3 aukeratu du beste behin, talde handiko konpartsen kategoriako talde onena bezala. Taldeak aukeratutako gaia, gay ezkontza bat izan zen, eta antzezlan dibertigarriak egin zituzten ibilbidean zehar. Taldeak 800 e...

admin

Zinegotzi independentisten gutuna: “Martxoaren 8a, zutik emakumeok!”

Martxoaren 8a, Emakume Langileon Nazioarteko Eguna, emakumeok urteko gainontzeko egunetan bezala, gure eskubideak ozen aldarrikatzeko eguna dugu . Egun, emakumeok pairatzen dugun eskubide  urraketa eta zapalkuntza sistematikoak etengabekoak dira. Martxoaren 8a hurbiltzen denean, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko mezuak helarazten dizkigute erakunde ezberdinek. Baina, zer egiten da eguneroko politikan? Gizarte patriarkal honetan, emakumeek jasaten duten zapalkuntzari aurre  egiteko ez dute balio egun bateko mezuek, eguneroko politiketan islatu behar dira emakumeen eskubideen aldeko proposamenak. Bestalde, emakumeon aurkako indarkeria, patriarkatuak erabili izan duen menperakuntza metodoa izanik, oraindik ere emakumeok gizonekiko jasaten dugun zapalkuntza egoeraren ondoriorik bortitzena izaten jarraitzen duela kokatu nahi dugu. Emakumeok pairatzen dugun indarkeria, estrukturala denaren abiapuntutik, honen gaindipena, konpromiso politikoekin eta estrukturalak izango diren neurriekin soilik emango dela konbentzituta gaude. Egungo jendartean, indarkeria kasuen jatorria ezkutatu nahi da, etxeko eremura mugatzen diren eraso bezala salduz. Aurkezten zaigun errealitate horretatik urrun, emakumeon aurkako indarkeria, bizitzako eremu guztietan ematen da: hasi eskolatik, lan eremuan jazarpena, etxean, kalean, jaietan… Beraz, diskurtso faltsu hori gainditu behar dugu, hortik ez baita etorriko gaiari benetako konponbidea emango dion formularik. Eta azkenik, orain denbora gutxi onartu berri den Erreforma laboral inposatu eta atzerakoi baten aurrean aurkitzen gara. Zer esanik ez dago, erreformak langile guztioi eragingo [...]

admin

Laura Puente zazpi urteko gaztetxoak lehen saria lortu du Jugend Musiziert sariko eskualdeko lehian

Azkenaldian Irungo Kontserbatorioko eta Musika Eskolako ikasleek bi lehiaketetan parte hartu dute eta arrakasta handiz gainera. Horietako lehena Jugend Musiziert izan zen, Eskola Alemaniarren Europako konfederazioak antolatzen duena. Eskualdeko ekitaldia Donostia antolatu berri dute. Zazpi urteko Laura Puente Tuñon gaztetxoak, 1. saria lortu zuen gehiengo puntuazioarekin. Bestalde, otsaileaan egin zen Andoaingo Piano Jaialdian askoz ere partaidetza handiagoa izan zen. Hauek izan ziren Irungo Kontserbatorioko ikasleek lorturiko emaitzak: TEKLATU ELEKTRONIKOAK A kategoria (11 urte arte) Zilarrezko domina: David Amatriain Gurpegui eta Itziar Ferraut Jarilla. PIANOA A kategoria (11 urte arte) Aipamen Berezia eta Amaierako Galako kontzertuan parte hartzeko aukera: Alvar Tife. Urrezko domina: Laura Puente. Zilarrezko domina: Irune Tolosa. B kategoria (13 urte arte) Urrezko domina: Borja Urkola eta June Del Río. Zilarrezko domina: Irene Rubio,  Anne Vazquez, Elena Mosquera, Juncal Bauza, Zuberoa Díez eta Telmo García. Brontzezko domina: Iker Area eta Naroa Jaramillo. C kategoria (18 urte arte) Zilarrezko domina: María Fierro, Noemí Parra. Brontzezko domina: Amaia Jimenez. Kotserbatorioko presidenteak, Belen Sierrak, zentroko ikasle eta irakasleak zoriondu nahi izan ditu sari hauengatik. “Irungo Kontserbatorioan egiten ari diren lan ona agerian geratzen da beste behin. Bide horretan jarraitzera animatzen ditut ikasleak eta irakasleak, Françoise D’Anjou, Mª Jose Tuñon, Itziar Iriarte, Merche Gonzalez eta Luis [...]

admin

‘Zigortzaileak’ filma ostegunean Varietes aretoan

Bullying-a lantzen duen Zigortzaileak euskarazko filmaren proiekzioa antolatu du Baleak euskal elkarteak ostegunerako, hilak 10, Varietes gelan, Euskara Batzordeak eta herriko hainbat taldek prestatutako Euskararen Hilabetearen barruan.Aurreneko aldia ...

admin

Zuzenketa

Emakumea lan erreformen aurrean hitzaldia ez dute Udalak eta Galiziako Etxeak antolatu, Oiartzungo Emakumeen Taldeek baizik. Etzidamu (ostegunean) izango da, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Ai ama!-ren irakurketa, berriz, larunbatean izango da 20...

admin
Gehiago