Saskilagunak taldeak Astigarragari irabazi dio
Garaipenak pilatzen jarraitzen du herriko Saskilagunak saskibaloi taldeak. Asteburuko jardunaldian Astigarraga taldeari irabazi dio, etxetik kanpo: 53-68 bukatu zuten partida. Sailkapenean bigarren postuan jarraitzen dute oiartzuarrek Easo Berri taldea...
Garaipenak pilatzen jarraitzen du herriko Saskilagunak saskibaloi taldeak. Asteburuko jardunaldian Astigarraga taldeari irabazi dio, etxetik kanpo: 53-68 bukatu zuten partida. Sailkapenean bigarren postuan jarraitzen dute oiartzuarrek Easo Berri taldearen atzetik. Hala ere, bi taldeak puntutan berdinduta daude: 20 puntu dituzte biek. Denboraldia hasi zenetik bina partida bakarrik galdu dituzte.