Igoera fasetik kanpora dago Real Union, etxean 0-1 galduta

Real Unionek, Mirandes taldeak baino hobeto jokatu eta gol aukerak ere gehiago izan bazituen ere, ez zuen baloia hiru zutabeen artean sartzea lortu. Zoritxarra, ordea, Mirandesek izan zituen gol aukera eskasen artean bat sartu zuenean iritsi zen.Izan ere, Unionek ezin izan zion markagailuari buelta eman. Hau horrela, 0-1 galdu zuen Real Unionek herenegun  jokatu zuen partidan, eta seigarrenak dira orain irundarrak sailkapen nagusian,  28 punturekin.
Lehenengo lau postuetan sartzeko aukera, beraz, urrundu zaie txuri-beltzei. Eibar da Bigarren B Mailako Ligan lehena, 34 punturekin. Bigarrena Alaves da, horrek ere 34 puntu ditu; hirugarrena, Mirandes, 32 punturekin eta laugarren Lemoa, 30 punturekin. Beraz, lau talde horiek dute egun Bigarren A Mailara igotzeko eskubidea ematen duen kanporaketa jokatzeko aukera.
Sporting-en kontra, igandean
Igandeko porrota alde batera utzita, aurrera begira jarri dira jada txuri-beltzak, eta datorren partida prestatzen hasi dira. Asteko entrenamenduak atzo hasi zituzten, eta Gijongo Sporting-en kontra datorren igandean kanpoan jokatuko duten partida prestatzeko. Sporting hamaseigarren dago  sailkapenean, 17 punturekin eta partida irabazteko aukerak ditu Real Unionek.
Lehia irabaziz gero, lehenengo lau postuetan sailkatzeko aukera izango dute berriz ere irundarrek, herenegungo porrota ahaztuz.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.