Itxialdiak egiten ari dira Sevilla II espetxean
Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, Sevilla II espetxean (Sevilla, Espainia) hainbat aldaketa egin dituzte azken asteotan. Aldaketa horiek eragin zuzena izan dute bertan dauden euskal preso politikoen bizitzan, eta ondorioz, itx...
Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, Sevilla II espetxean (Sevilla, Espainia) hainbat aldaketa egin dituzte azken asteotan. Aldaketa horiek eragin zuzena izan dute bertan dauden euskal preso politikoen bizitzan, eta ondorioz, itxialdian sartu dira presoak. Juantxo Lasa Mitxelena Txikierdi herriko presoa bertan dago. Orain arte isolamendu moduluetan bosnaka eta seinaka zeuden presoak, eta duela hiru aste binaka jarri zituzten. Ondorioz, bizi baldintzak onartezinak direla salatu dute bertan dauden presoek. Asteburuetan aurrez aurreko bisitak murriztea ere erabaki du espetxeak. Neurri horiek aldatu arte protestan jarraituko dute.