Albisteak

Portuko egunerokotasuna liburu batean bildua

Jon Cazenave, Kepa Olano eta Andrea Sendon argazkilariek Pasaiako portuko egunerokotasuna argazki bidez islatu dute Pasaiako Portu Agintaritzak argitaratu duen Pasaia día a día (Pasaia egunez egun) izeneko liburuan. Lau hilabetez portuko txokoak, pertsonak eta jarduera ezagutu eta interesgarri iruditu zitzaiena kameraren objektiboarekin hartu dute. Cazenaveri eta Olanori haurtzaroko oroitzapenak etorri zaizkie lan honekin. “Hiru urte arte Donibanen bizi izan nintzen eta lan hau egiteko aukera eman zidatenean ez nuen zalantzarik izan. Melankolia kontua izan da, eta Pasaiara argazkilari bezala itzultzea oso interesgarria izan da”, azaldu du Olanok. “Oroitzapen asko etortzen zaizkit burura: amarekin motoran joaten nintzenean, istripua izan eta motora urperatu zenean… Asko disfrutatu du esperientzia honekin”, dio. Cazenavek portuko garabiak ditu gogoan: “Txikitan Lezora maiz joaten ginen afaltzera eta portuak beti deitzen zidan atentzioa. Lan hau oso interesgarria izan da, argazkilari batek eguneko 24 orduak argazkiak ateratzeko aukera edukitzea ikaragarria da, eta hori portu batean soilik gertatzen da”. “Mundu baten bukaeraren uneko argazkiak” Miguel Buen Portu Agintaritzako presidentearen iritziz, mundu baten bukaeraren uneko argazkiak dira liburukoak: “Hamarkada baten buruan txoko asko jendearen oroimenean soilik geratuko dira, ordurako ez dira egongo eta. Kaputxinoak-Molinaoko scalextric-a argazkietan bakarrik existitzen da dagoeneko, eta gauza bera gertatuko da San Pedroko lonja zaharrarekin”. Liburua, [...]

admin

Globoflexia, malabarak, jolasak… Kale Ekintzan

Etziko Kale Ekintza saioan globofexiaz, malabarez, jolasez, eta abarrez gozatu ahal izango dute herriko haurrek. Horretarako, 16:30ean, Gurutzeko Bizardia elkartera hurbiltzea besterik ez dute izango.

admin

Zigorrak, Mikel Martin jipoitu zutenentzat

Donostiako epaitegi batek Mikel Martin jipoitu zuten lau militarretatik biri bi urteko kartzela zigorra (lesio delituagatik) eta 300 euroko isuna (agintaritzari desobeditzeagatik) ezarri die. Beste biei, berriz, 4.500 euroko isuna jarri die delituak egitea ez eragozteagatik. Lauek Martini 7.670 euroko kalte ordainak eman beharko dizkiete jasandako lesioengatik, eta beste 45 euro arropak hausteagatik. Atzo eman zuten epaiaren berri. Epaiaren arabera, 2005ko urtarrilaren 13ko gaueko gertakariak frogatuta geratu dira. Hala, akusatuak San Martin kalean zeudela oihuka eta hiriko altzariei kolpeka aritu zirela dio. Urbieta kaleko izkinara iritsi zirenean, Mikel Martinekin topo egin zuten akusatuek Contra deritzon taberna aldera zihoala. Epaiak zehazten duenez, akusatutako bik “aurretik hitzartuta” Martinengana zuzendu ziren, eta esan zioten: “‘Ziur ETArekin eta Ibarretxe planarekin ados zauden horietakoa zarela’. Bitartean, ostiko bat eman zioten ezkerreko hankan». Epaian gaineratzen denez, Martin ihes egiten saiatu zen, baina akusatuek harrapatu egin zuten, eta ondoren, ostiko gehiago eta ukabilkadak eman zizkioten gorputz osoan zehar. Akusatuetako bik joka jarraitzen zuten bitartean, beste biak bi metrora egon ziren, “erasoa saihesteko ezer egin gabe”. 137 egun, osatzeko Erasoaren ondorioz, Mikel Martinek traumatismoak izan zituen, eta 137 egun behar izan zituen osatzeko. Akusazio partikularrak hiru urteko kartzela zigorrak eskatu zituen bi erasotzaileentzat, eta 7.200 euroko isunak beste [...]

admin

Habaneren bilera bihar izango da

Bihar arratsaldean habaneren inguruan hitz egiteko hitzordua jarri du Itsas Mendi Kultur Kirol Elkarteak, “aurreko urteetako emanaldien arrakasta gainditzeko asmoz”. Horrela, habanerak abesten dituzten koruko kideei gaur 19:30ean Arrantzale...

admin

Lore eskaintza eta ekitaldia, Saldise gogoratzeko

Bere izena daraman plazak Karlos Saldise (Donibane, 1946-Lezo 1980) urte osoan zehar gogoratzen badu ere, urtero bezala, hil zuten egunaren baitan, ekitaldiak prestatu dituzte hura gogoratzeko. Igande honetan, hil zutenetik 31 urte betetzen direnean, D...

admin

Sexu eta droga aholkularitza zerbitzua ostegunetan izango da

Askagintzako adituek eskaintzen dute Gazte Informazio Bulegoan; lehen ostiraletan izan ohi zen zerbitzua

admin

LAB, pentsioen erreformaren kontra

Urkiako rotondan, Oiartzungo Alcampo merkatalgunearen ondoan, elkarretaratzea egin du gaur eguerdian Oarso Bidasoko LABek, pentsioen erreformaren kontra eta hilaren 27rako deitutako greba deialdia gogorarazteko. Zorion Ortigosa ordezkariak nabarmendu duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuak lan eskumenak berreskuratzea beharrezkoa da, hala, pentsioak bertan erabaki ahal izango dira eta ez ditu erabakiak Espainiako Gobernuak hartuko.

admin

Ainara Lasaren erakusketa Donostian izango da

Ainara Lasaren Hariketak, lotzea eskatzea denean erakusketa Errenteria-Oreretatik pasatu ostean, bihartik aurrera eta otsailaren 25a bitarte Donostiako Okendo kultur etxean ikusteko aukera izango da. Astelehenetik ostiralera egongo da zabalik erakusket...

admin

‘Piztu itxaropena’ janari bilketa egingo dute Sahararen alde

El Watan elkarteak bat egin du VII. Euskal Karabanaren ekimenarekin; etzi hasiko dira bilketarekin

admin

Iparragirre Sarietan, Aitor Albistur herritarra garaile

Urretxu eta Zumarragako udalek antolatutako Iparragirre bertso paper lehiaketan errenteriar batek irabazi du sarietako bat: Aitor Albisturrek. Hain zuzen, 16 urtetik gorako atalean izan da saritua, eta 600 euro irabazi ditu epaimahaiaren arabera, lani...

admin

Musika eskolako dantza ikastaroetan izena eman daiteke

Flamenkoa, ekialdeko dantzak, eta bien uztarketa oinarri duen Barnera bidaia. Hiru dantza tailer eskaintzen ditu Musika Eskolak eta hiruetan eman daiteke izena datozen egunotan. Tailerrek hiruhilabeteko iraupena dute. Barnera bidaia deritzan ikastaroa, astelehen arratsaldetan da, ekialdeko dantzena astearte arratsaldetan eta asteazken arratsaldetan flamenkoa. Ikastaroek 32,40 euro balio dute. Argibide gehiagoetarako 943 39 60 55 telefono zenbakira dei daiteke.

admin

Kontrario indartsuak izango dituzte herriko taldeek asteburuan

Asteburu honetako jardunaldian aurkari indartsuak izango dituzte Erregional Preferente mailako herriko taldeek. Touring Donostiara irtengo da bihar Kostkas Mirenen Bihotzaren zelaira. Donostiarrek errenteriarrek baino bost puntu gutxiago dituzte, baina...

admin

Mugen auzian Euskadiko Auzitegi Gorenak ez du onartu Udalaren kasazio errekurtsoa

Gorenak Pasaiaren eskaeren gainean ezer esatea saihestu duela dio Udalak, eta “babesik gabe utzi duela ez duelako auziaren funtsaren gainean ezer esaten ez eta argitzen zein den orain jarraitu beharreko bidea”. Gaur jaso dute Udalean  Pasaiako mugen auziaren gaineko Auzitegi Gorenaren epaia. Udalaren arabera, epaiak ez du bere erabakia arrazoitzeko argudio juridikorik, eta urretik auzitegiak berak alde emandako erabakien gainean ezer ez duela esaten argitu du. Epaiaren gainean balorazio zabalagoa eman asmoz, prentsaurrekoa deitu du biharko Mugen Batzordeak. 16:00etan izango da, Arizabalon. Mugen batzordean gaur egungo korporazioa ez ezik, Pasaiako alket ohiak eta hainbat herritar biltzen dira.

admin

Olimppia Naval bela taldea, gurera

Olimmpia Naval bela taldearen aurtengo denboraldiaren aurkezpena egin dute gaur Pasaiako Portuan. Taldeak estropadetan darabilen belaontziak Bahia de Pasaia izena hartu du, Portu Agintaritzak eman dien babesaren truke. Izena ez ezik, belaontzia gordetzeko tokia eta badian entrenatu ahal izateko baimena eman die Portuko Agintaritzak.

admin

Javier Jacintok Pasaian estreinatuko du bere azken opera

Operaren zaleek luxuzko aukera dute etzi (Hilak 26) Trintxerpen. Javier Jacinto orkestra zuzendari eta musikagile pasaitarrak jaioterria aukeratu du bere azken lanaren estreinaldirako. Bihar, 20:00etatik aurrera, Trintxerpeko alkateordetzan ikus ahal i...

admin

Elkarretaratzea bihar, murrizketa sozialen kontra

Gipuzkoako plataforma antikapitalistak (CGT, CNT, EB, Gazte Komunistak; EPK eta Antikapitalistak) antolatuta, eta Kepasakonlakasa eta Gorripideak babestuta elkarretaratzea antolatu dute biharko administrazioak egin dituen murrizketa sozialen kontra. 19...

admin

Kartelada eta Muruetagoienari omenaldia, bihar

Hilabeteko azken ostirala izaki bihar, hilabete bukaerako kartelada izango da herriko presoen eta errefuxiatuen alde, arratsaldeko zortzietan, Doneztebe plazan. Azken urtean karteladak herriko eragileek hartu dituzte bere gain. Hilabete honetan herriko...

admin

Abaraxka: martxoak 24

Kirol jolasak egingo dituzte gaur Abaraxkan, 16:30ean hasita.

admin

CFB451 danse-theatre konpainiaren entsegu publikoa, kulturgunean

Kukai Dantza Konpainiak antolatuta, CFB451 konpainiak entsegu publikoa eskainiko du datorren asteazkenean Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan. Ekimena, Kukaik Errenteriako Udala eta Errenteria Musikal Musika eta Dantza Eskolarekin elkarlanean a...

admin

Israeli boikota egiteko eskatuko dute larunbatean Imaginarium saltokiaren aurrean

Martxoaren 30ean Israeli Boikot nazioarteko eguna (BDS eguna) ospatzearen harira, larunbateko eguerdian Txingudi merkatal guneko Imaginarium jostailu saltokiaren aurrean elkarretaratzea egingo dute Irungo hainbat taldek deituta. Gaur Askapena, ELA, Nicolas Gerendiain Elkarte Errepublikarra, Xirimiri Aparta euskara taldea, Ezker abertzalea, eta beste hainbat taldeetako ordezkariak bildu dira Zabaltza plazan, eta larunbateko protesta ekitaldian parte hartzeko dei egin diete herritarrei. Deitzaileen esanetan, elkarretaratzearekin “Israelen ekoitzitako produktuak ez saltzeko, eta herrialde hartan dituen inbertsioak eteteko” eskatu nahi diote Zaragozako (Espainia) enpresari. Irunen, hogeitik gora eragile sozial, politiko eta kulturalek bat egin dute dagoeneko Israelen ekoitzitako produktuak ez erosteko eskatzen duen PACBI agiriarekin. 2005eko uztailean Palestinako gizarteak nazioarteari elkartasun eskaria egin zion. Palestinarren eskubideak errespetatzen ez dituen bitartea Israelgo estatuaren aurkako zigor ekonomikoak, bertako produktuei boikota, eta herrialde hartan inbertitu duten enpresen desinbertsioak galdegiten zuten, herrialde okupatutako 200 taldek sinatutako PACBI idatziaren bitartez. Besteak beste, palestinar errefuxiatuen itzulera, eskubide zibil eta politikoen errespetua, eta Gaza eta Zisjordaniako okupazio militarraren eta kolonizazioaren amaiera eskatzen dute. Hondarribiko jardunaldiak Kanpaina horren harira, otsailean Hondarribian ospatzekoak ziren Israelgo gastronomiari buruzko jardunaldian bertan behera geratzea positiboki baloratu zuten. Ekimen horren helburua “estatu normalizatu baten itxura” ematea zen, “NBEren ebazpenak betetzen ez dituen” arren.

admin
Gehiago