Habaneren bilera bihar izango da
Bihar arratsaldean habaneren inguruan hitz egiteko hitzordua jarri du Itsas Mendi Kultur Kirol Elkarteak, “aurreko urteetako emanaldien arrakasta gainditzeko asmoz”. Horrela, habanerak abesten dituzten koruko kideei gaur 19:30ean Arrantzale...
Bihar arratsaldean habaneren inguruan hitz egiteko hitzordua jarri du Itsas Mendi Kultur Kirol Elkarteak, “aurreko urteetako emanaldien arrakasta gainditzeko asmoz”. Horrela, habanerak abesten dituzten koruko kideei gaur 19:30ean Arrantzaleen Kofradiara azaltzeko deia egin diete. Bileran, proiektu berrien berri emango diete, baita abestien partiturak eta diskoak ere uztailaren 26an, Donibaneko Santio Jaien baitan, egingo duten emanaldia ongi baino hobeto atera dadin.