Kontrario indartsuak izango dituzte herriko taldeek asteburuan
Asteburu honetako jardunaldian aurkari indartsuak izango dituzte Erregional Preferente mailako herriko taldeek. Touring Donostiara irtengo da bihar Kostkas Mirenen Bihotzaren zelaira. Donostiarrek errenteriarrek baino bost puntu gutxiago dituzte, baina...
Asteburu honetako jardunaldian aurkari indartsuak izango dituzte Erregional Preferente mailako herriko taldeek. Touring Donostiara irtengo da bihar Kostkas Mirenen Bihotzaren zelaira. Donostiarrek errenteriarrek baino bost puntu gutxiago dituzte, baina indartsu egongo dira 2-5 irabaztetik baitatoz. Touringek behar-beharrezkoak ditu hiru puntuak igotzeko aukera bakanei ihes egiten ez uzteko. Lehia 17:15ean hasiko da Matigoxotegi zelaian.
Beti Onak, berriz, Behobia hartuko du etxean bihar. Bigarren postuan daude Behobiakoak, eta lehia zaila izango dute errenteriarrek, sailkapenean hamabigarren postuan daudela kontuan izanda. Behintzat, etxean jokatuko dute, partida 15:30ean izango da Beraungo futbol zelaian.

