Albisteak

2011ko inauterietako kartel lehiaketa antolatu du Kultura sailak

Kultura sailak inauterietako kartel lehiaketa antolatu du, non edozein pertsonak parte hartu ahal izango duen. Erabiliko duten teknika librea izango da, hau da, margoa, marrazkia, kollage… eta lanak derrigorrez jatorrizkoak izan behar dute. Inauteria...

admin

OBk dio aurrekontuak ez dituela aurreikusten herrian behar diren inbertsioak

OB OiartzunBai oposizioko taldeak gogorarazi du, aurtengo aurrekontuak Udal Gobernuaren botoekin bakarrik atera direla aurrera, eta kritikatu du, Udal Gobernu Taldeak ez dituela beharrezko neurriak hartu gerakin negatiboa zuzentzeko eta ez daudela aurreikusita aurrezkiak, ezta herrian behar diren inbertsioak ere. Hala, aurrekontuen aurkako bozka ematearen arrazoiak argitu ditu. Hasteko, seriotasun falta salatu dute: «Dokumentazioa berandu eman digute eta ospatu den batzorde bakoitzean aurrekontuen dokumentu berri batekin azaltzen zen alkatea, gainera, azken bilera arte ez digute eman dokumentazio osoa». Bestetik, salatu dute  aurrekontuak ez direla oiartzuarren interesari begira eratu, «ezker abertzalearen interes alderdikoiei begira baizik». Ez aurrezkirik, ezta  inbertsiorik ere OBk gogorarazi du 2009ko kontuak 1.771.895 euroko zuloarekin itxi zirela. Hori ikusita, OBren ustez, «oso zorrotzak izan behar dugu sarrerak neurtzean eta gastuak doitzean». OBren esanetan, Udal Gobernu Taldeak ez ditu horretarako beharrezko neurriak hartu gerakin negatibo hori zuzentzeko. Oiartzungo Udalak, Aitor Etxeberriak alkatetza hartu aurreko urteetan, aurrezki ahalmen handia azaldu zuela dio OBk. «Horrek esan nahi du, ohiko eran lortzen ziren diru sarrerak ohiko gastua baino askoz altuagoak zirela, eta horrek inbertsioak egiteko ahalmena ematen ziola udalari», zehaztu du. Aitor Etxeberriak Udalaren kudeaketaren ardura hartu zuenetik, ordea, «distantzia hau murrizten joan da ia desagertu arte», OBren adierazpenen arabera, «ez baita [...]

admin

‘Infernua ate joka’ metal gaua antolatu dute Kataxulo Gaztetxian

Hilaren 22arako (larunbaterako) Kataxulo Gaztetxian Infernua ate joka metal gaua antolatu dute. 22:30etik aurrera hasiko da festa. Jaiaren baitan kontzertuak antolatu dituzte honako taldeekin: Apostasia, Kudai eta Mendeku Itxua. Sarrera doan izango del...

admin

Gizon bat atxilotu dute edanda gidatzeagatik

Igande goizaldean gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak, edanda gidatzeagatik. Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez, modu irregularrean ari zen gidatzen eta istripua izan zuen.

admin

Kanpo kaiaren aurkako ziberekintza sarean

Greenpeace erakunde ekologistak kanpo kaiaren aurkako ziberekintza jarri du martxan sarean. www.ciberactuacongreenpeace.es/index.php?cyberid=109 helbidean Fernando Ignacio Gonzalez Laxe Estatuko Portuen erakundeko presidenteari idatzitako gutuna dago i...

admin

Etxazarretari garaipena eskaini zion Leka-Eneak

Leka-Enea mahai tenis taldeak garaipen erreza eskuratu zuen larunbatean superdibisioko 11. jardunaldian, Termotur Calellaren aurka (Bartzelona, Herrialde Katalanak) Hirubiden jokatutako lehian (3-0). Horrela, Sonia Etxazarretari prestatutako omenaldia ...

admin

Oiartzun Irratia: urtarrilak 18

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Quark irratsaioa, Elhuyar fundazioko kideen eskutik. 11:30ean: Elkarrizketa. 12:10ean: Informatika atala. 13:15ean: Bertso atala. 15:00etan: Albisteak. 17:00etan: Finean nafarrak. 18:00etan: A...

admin

6-0 galdu du Oiartzunek Bilkoinen kontra

Gipuzkoako Bigarren Mailako taldeak sekulako porrota jaso du asteburuan: 6-0 galdu du Bilkoin Legorreta Eredu taldearen kontra. Laugarrenak dira oiartzuarrak sailkapenean, 30 punturekin (bigarrenarekin berdinduta).

admin

Gernikako akordioari buruzko Donostiako ekimenerako deia egin dute

Eguerdian izango da Kursaalean; herriko eragileek deia egin dute ekimenean parte hartzeko

admin

Marka goxo bat hautsi nahi du Gazte Foruak

Herriko Gazte Foruak, AEKren laguntzaz eta  Korrika Kulturalaren barruan, marka bat hautsi nahi du apirilaren 9an (datorren larunbatean). Aurreratu dutenez, marka goxo bat izango da. Datorren astean jakinaraziko dute zer izango den, baina herritarrei ...

admin

Pasaiak puntu bakarra gehitu du asteburuan

Bana berdindu du Pasaiak Berioren kontra eta honenbestez puntu bakarrarekin konformatu beharko dute zuri-gorriek. Hurrengo partida etxetik kanpo dute ere bai, Hernaniren kontra, larunbatean. Hernani sailkapeneko bigarren postuan da, 61 punturekin, eta ...

admin

Trintxerpek galdu du Hondarribiren kontra

Bi golen aldearekin irabazi dio Hondarribik Trintxerperi. Kontrario zuzenak dira bi taldeak, sailkapenean elkarren segidan baitabiltza azken asteetan. Orain, Hondarribiak hartu dio aurre Trintxerperi. 33 punturekin sailkapeneko hamaikagarren postuan di...

admin

Ezker abertzalearen osoko zuzenketa aurrekontuari

Osoko zuzenketa aurkeztu die ezker abertzalea aurrekontuei

admin

Abaraxka: martxoak 29

Abaraxkako bazkideek antolatutako eguna izango da gaur. 16:30etik 19:30era bazkideek erabakitakoa egingo dute ludotekan.

admin

Sabino Aranara iritsiko da Metroa, eta ez Hondarribiko hondartzara

Udalak iragan astean Donostialdeko Metroak Hondarribian izango duen eraginari buruzko informazioa jaso zuen. Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak azaldu duenaren arabera, “azkenean lortu dugu Metroko proiektuari buruzko infomazioa. Gaia oraindi...

admin

Udalarekin lehenbailehen elkartzeko eskatu diote Sabecoko langileek Muriasi

Gaur amaitzen zaie enplegua erregulatzeko espedientea Sabecoko langileei, eta oraindik ez dakite euren etorkizuna Niessen merkataritza zentroan egongo den. Errenteriako Bozeramaileen Batzordeak urgentziazko eta ezohiko bilera eskatu zion Murias Center 4ri dosierra amaituko zela eta, baina oraindik ez da egin bilera hori. Egoera horren aurrean langileek uste dute Murias Center 4 bilera nahita atzeratzen ari dela, horrela langileek eskatzen duten subrogazioaren zama gainean ez eramateko. Gaur egin duten agerraldian azken mugimenduen berri emateaz gain, iragarri dute itxialdia egingo dutela langileek euren seme-alabekin egoera konpontzen ez den bitartean. Hala ere, ez dute esan noiztik aurrera egingo duten itxialdi hori. Agerraldian udal talde guztien babesa izan dute Sabecoko beharginek, nahiz eta PSE-EEko kideek ezin izan duten joan. Han izan dira, Marisa Martin enpresa batzordeko kidearekin batera, Jose Ignacio Irastorza (EAJ), Jose Manuel Ferradas (EB), Karlos Murua (ezker abertzalea), Mari Angeles Bastos (PP), Ibai Iturria (Hamaikabat). Sindikatuen izenean, Xabier Perez (ELA) eta Iker Callao (LAB) izan dira. Guztiek bat egin dute eskaera batekin: Murias Center 4k kudeaketak bizkortu ditzala supermerkatura bideratuta dagoen lokalean operatzaile bat jartzeko —hautagaiak badirela esan dute—, eta era berean, Udalaren eskaerarekin bat eginez hurrengo operatzaileari egungo lan taldea subrogatzea exijitzeko. Espedientea luzatzeko eskaera Eusko Jaurlaritzako Lan Ordezkaritzarengana ere zuzendu [...]

admin

Lonjaren proiektuaren gaineko asanblea deitu dute biharko

Lonja berriaren proiektuaren gainean lan egiteko San Pedron  eratu zen Lonja Batzordeak herritarrak deitu ditu biharko (hilak 30), asanbleara. 19:30ean bilduko dira, Udal Aretoan. Lehengo martxoaren 7an, Portu Agintaritzako buru Miguel Buenek lonjaren...

admin

Chinebral Gamuetara joango da Girizia

Chinebral Gamueta Aragoiko mendia igoko dute Giriziako mendizaleek asteburu honetan. Iganderako aurreikusi dute igoera, baina asteburu pasa joango dira. Larunbatean aterako dira Haurtzaro Ikastolatik, 15:30ean eta Linzara (Aragoi) joango dira. Gaua ber...

admin

Abuztuaren 21ean jokatuko da Pasaian San Miguel Ligaren barruko estropada

Aurtengo San Miguel Ligak badu egutegia. Lehengo larunbatean onartu zuten, TKE Ligako bazkideek Bermeon egin zuten hirugarren Batzar Orokorrean. Ekainean hasiko da Liga, Bordelen egingo duten erakustaldi estropadarekin. Lehengo estropada puntuagarria, ...

admin
Gehiago