Ipuin ibilaldia larunbata arratsaldez
Hendaiako Ikastolak ipuin ibilaldia antolatu du larunbata arratsalderako, 17:00etan Amicale Laique elkartearen aitzinean abiatuta. Itziar Rekaldek gidatuko du txangoa, Afrikatik Euskal Herrira, Antoine d’Abbadieren abenturaz izenburupean. Gero, konta...
Hendaiako Ikastolak ipuin ibilaldia antolatu du larunbata arratsalderako, 17:00etan Amicale Laique elkartearen aitzinean abiatuta. Itziar Rekaldek gidatuko du txangoa, Afrikatik Euskal Herrira, Antoine d’Abbadieren abenturaz izenburupean. Gero, kontalariek publikoa San Bixente elizaren aterperaino eramanen dute, musikaz alaiturik. Azkenik, 18:30ean, Merkatu Zaharrean eta krakada-aperitifa baten inguruan, bertsuak eta ipuinak topatu eta nahasiko dira Jose Mari Carrere eta Amets Arzallusekin.

