Lupe Calvo Elizasu kazetariak bere bigarren liburua kaleratu du, 'Por todas'. Asun Casasolak egindako ibilbidea goraipatu, eta indarkeria matxistaren biktima guztiak omentzeko lana da.


Txaluparik ezean, ezohiko irudia da Torreatzen azken asteotan ikus daitekeena. Portu Agintaritzak 58 amarraleku berri jarriko ditu Torreatzen. Horretarako bertan lotuta egon ohi diren txalupak, 300 inguru, Trintxerpe aldera lekualdatu dituzte. Amarralekuak kokatu aurretik ingurua dragatu behar dute , eta ontziralekua sendotu. Guztira, 421 amarratze atondu nahi ditu Portu Agintaritzak Pasaian. 200 Trintxerpen kokatu dituzte. Gainontzekoak Donibanen jarriko ditu

Larunbatean barrikotea izango da Txintxarrin, 21:30ean. Joateko asmoa duenak sarrera beharko du, Arkaitzan, Reynan edo Irrintzin saltzen dituzte 20 euroan.

Txepetxa elkarteak bilerara deitu ditu bazkideak larunbaterako. Bi deialdi egin dituzte 10:00etan eta 10:30ean. Hala nola, estatutu aldaketak jorratuko dituzte.

Urtero bezala, Ereintza elkarteak antolatutako azeri-dantzarekin hasiko dira bihar Inauteriak. Herriko kaleetan barrena desfilea egin ondoren, arratsaldeko zortzietan izango da Herriko Enparantzan ekitaldi nagusia. Aurtengoan, baina, ez da bakarrik helduko Ereintzaren azeri-dantza, Errenteria Musikaleko euskal dantza, txistu, trikitixa eta pandero ikasleek ere estreinakoz egingo dutelako dantza mota hori. Azken horiek, 19:00etatik aurrera egingo dute emanaldia Xabier Olaskoaga plazan. Etzi, konpartsak izango dira protagonista. Horretarako, aurtengo Inauterien desfilean parte hartuko duten hamaika konpartsen aurkezpena egingo dute Galtzarabordako kiroldegian, 19:30etan. Bertan izango dira Kaos; Odissey; Eureka; Alaia; Telleri ikastetxeko Guraso Elkartea; Gaztedi Txiki, Danza-rin; Langaitz; Furius; Show Times eta Sayari. Etzidamu, Jaiki Orereta Kultur Elkarteak antolatutako mozorro eta parodia lehiaketak hartuko ditu kaleak, 18:00etatik aurrera. Gamon Zumardian hasiko dute kalejira, eta Herriko Enparantza, Madalena Ermita eta Xenpelar kalean barrena ibiliko dira, berriz ere Zumardira itzuli eta bertan amaitzeko. Ordu erdi beranduago konpartsen desfileak kaleak musikaz eta kolorez beteko ditu. Bost konpartsa ariko dira: Danza-rin, Udal Ludotekak, Telleri Ikastetxeko Guraso Elkartea, Kaos eta Langaitz. Konpartsek honako ibilbidea egingo dute: Errioxako biribilgunea; Tulle; Maria Lezo; Biteri; Segundo Izpizua; Nafarroa etorbidea eta Zumardia. Konpartsen desfilearen ostean, zezensuzkoek hartuko dute Zumardia. Igande eguerdian, konpartsak ibiliko dira kaleetan barrena. Desfile horretan, baina, hamabi konpartsek eta 1.500 lagunek [...]

Giltza lanari esker, Arrate Egañak eraman du aurtengo Lizardi Saria. Jesus Mari Olaizola Txilikuk, Miren Agur Meabek, Iñaki Frierak eta Castillo Suarezek osatutako epaimahaiak erabaki du errenteriarraren lana dela onena. Horri esker, bi sari eskuratu...

Hiria sortzen lagundu duten ixilpeko emakumeen ahotsak entzunarazi nahi ditu Irungo Bilgune Feministak emakumearen nazioarteko egunean. Emakumeak ere hiria sortzen dugulako. Emakume piztu zaitez leloa aukeratu dute horretarako.”Orain gutxi arte hiriko kale izendegiak soilik hiru emakumeren izenak jasotzen” zituela gogoratu zuen Bilguneko kide Oihana Llorentek atzo eguerdian Zabaltza plazan eginiko agerraldian. Taldeak artxiboan egindako lanari esker Clara Campoamorrek, Dolores Salisek eta iñudeek haien kalea izango dute Oinaurre eremuan hemendik gutxira. “Ahazturatik berreskuraturiko hiru izen” direla esan zuen Llorentek, baina beste “emakume askoren aportazioa, ixilean” geratu da. Horiek omendu nahi ditu Bilgune Feministak hilaren 8an Luis Mariano plazan antolatuko duten erakusketan. Eta elkartearen eguneroko aldarrikapeetako bat presente izango dute heldu den asteartean ere. Miren Lantzek gogoratu zuen oraindik badirela “beldurra eta segurtasun eza eragiten duten puntu beltzak”. Bilguneak bi urte daramatza hainbat eragilerekin elkarlanean puntu beltz horiek mapan kokatzen, eta lan hori ere erakutsiko dute hilaren 8an Luis Marianon. Martxoaren 8aren aurreko eta ondoko larunbatetan aldarrikapena eta festa elkartuko dituzte. Aste honetan mozorro babarrun jana prestatuko dute, eta hilaren 12an festa ibiltaria. Martxoak 5, larunbata. 12:00etan bertso poteoa Aiala Martin eta Manu Goioaga bertsolariekin. Ondoren mozorro babarrunjana. Bazkalostean karaokea eta zozketa. Haurtzaindegi zerbitzua jarriko dute. Martxoak 8, asteartea. Emakumeok ere hiria sortzen [...]

Azken Portuko bazkideek ezingo dituzte kiroldegiko igerilekuak erabili larunbatean eta igandean, hilak 5 eta 6, kirol lehiaketak burutuko direlako. Hain zuzen ere, infantil mailako Euskal Herria Igeriketa txapelketa eta water-polo partida bat antolatu ...

San Juan harria plaza azpiko lanak ezagutzeko hiru bisita gidatu berri antolatu ditu udalak. Alkatearen ustez “Obrek interes handia piztu dute, bai tamainagatik baita iraupenagatik ere, baina ez da erreza haiei buruzko iritzi bat izatea, ez behin...

Salto eta Brinko pailazoen ikuskizunaz gozatu ahal izango dute txikiek, etzi, 17:00etatik aurrera, Meipin. Pailazoez gain, askaria eta puzgarriak ere izango dira. Hilean behin antolatzen ditu haurrentzako jarduerak Bixi-Bixi elkarteak, …ta ostira...

Ricardo Martinezek irabazi du Antxoko Galepertarrak elkarteak antolatutako ehiza txapelketa. Juan Jose Subtil izan zen bigarren eta Ibon Cuevas hirugarren.

Lezoko Udalak jakinarazi duenez, herriko pertsona adindu batzuei iruzur egin diete. Ustezko iruzurgileek Udalaren izenean deitzen diete, adinduentzako opari bat dutela esanez. Ondoren, trajedun bi gizon agertzen dira bere etxean eta oparia ematen diote...

Otxoteen doinuek girotuko dituzte igandean Errenteria-Oreretako bost taberna eta kaleak. Izan ere, Errrenteria Hiria Otxote Topaketa ospatuko dute etzi. Niessen elkarteak antolatu du otxoteen topaketa. Adierazi dutenez, Euskal Herrian bakarrik Kanbon (Lapurdi) egiten dute antzeko txapelketa bat. Errenteria-Oreretan bost ariko dira: herriko Karnaba, Arrasateko Txorbela, Martuteneko Ozenki, Baionako Aizkoa eta Donostiako Gaztelupe. Azken hori Gipuzkoako zaharrena da. Karnaba otxoteko kide eta antolatzaile Alberto Mendigutxiak azaldu duenez, «abesteko ohitura galtzen ari da pixkanaka. Nahikoa otxote daude oraindik, baina batez besteko adina igotzen ari da». Ohiturak berreskuratzeko ahalegina dela diote Niessen elkartekoek. Ekitaldiak 12:15ean hasiko dira, bost tabernetan (Limerick, Cyne Reyna, Batzokia, Juli eta Maite) batera. Otxote bana egongo da bertan eta hiruna kanta abestuko dituzte. Uxuala edateko tartea hartu eta hurrengo tabernara joango dira otxoteko kideak. Bost tabernetan izango dira, ordu erdiro aldatuz. 14:30ean, berriz, bazkaria egingo dute Niessen elkartean (ez da abestirik faltako, noski). 18:00etan saio serioa egingo dute Errenteria Hiria kulturgunean. Sarrera doan da. «Goizeko saioetarako abesti folklorikoak ekarri dituzte, baina arratsalderako errepertorio zaila ekarri dute. Harrituta gaude», esan du Mendigutxiak. Saio hori parte hartuko duten otxoteen kalitatea neurtzeko balio duela esan dute antolatzaileek. Musikaste indartzeko Otxoteen topaketa igande honetan antolatzea ez da kasualitatea. Izan ere, bihar hasiko da [...]

Ertzaintzak 46 urteko gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan, ustez taberna bateko komunean adin txikiko bati sexu ukituak egiteagatik. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atzo arratsaldean izan zen gertakizuna. Adin txikikoa taberna batean zegoen...

Uztailera begira izaten den Gazte Eguna dela eta, jaialdi hori antolatzen hastekoak dira. Lehen bilera maiatzaren 24an izango da, 19:00etan, Patxikun. Herritar guztiei egin diete deialdia bertan parte hartzeko.

Iturriozko eskolan ibilitakoentzako bazkaria antolatu dute, ekainaren 12rako, Ergoiengo Tolaren. Izena aurretik eman behar da Garmendi txokolategian edo Iturriozko Martin harategian (ekainaren 6a baino lehen). Izena ematean 10 euro aurreratu behar di...

Motor batek eta auto batek istripua izan zuten herenegun. Gertakariaren ondorioz, motorzaleak hanka batean jasan zituen zauriak eta ospitalera eraman zuten.

Ekologistak Martxan taldeak salatu du Udalak azken lau urteetan Irun 21 Kontseilua deitu ez izana. Hiriko Agenda 21 “serioski” bultzatu dezala exijitzen diote udal gobernuari, “hiriko sostenibilidadea epe luzerako prozesua delako, eta ez legealdi bati edo beste bati lotutako zerbait”. Ekologistek gogoratzen dute 2000. urtean Irungo Udalak herriko Agenda 21 prozesua abiatu zuela, baita lehen urrts bat eman ere, hots, Irungo errealitatea islatzen zuen diagnostikoa eskatu, garapen iraunkorraren hiru zutabeak oinarri hartuta: ekonomia, ingurugiroa eta gizartea.

Itsas etorbideari buruzko bilkura irekia egin zuten herenegun Zokoburu auzoko Antton Abbadia hitzaldi aretoan. Jean-Baptiste Salaberri auzapezak eta Bernard Laville Zerbitzu Teknikoen zuzendariak gidatu zuten bilera; beraien ardura izan zen txostenaren aintzinatze-egoera, proiektuaren lerro nagusiak, eta obren baldintzen eta egutegiaren mailakatzeren berri ematea. Bilkura oso jendetsua izan zen, baita partehartzailea ere. Informazioa jasotzeaz gain, hainbat herritarrek eztabaidan parte hartu zuten, zalantzak argitzeko eskatuz eta proiektuaren gaineko iritzia emanez.

Santiagotarrak taldeak Banyolesko aintziran (Girona, Herrialde Katalanak) ospatuko den Kataluniako Nazioarteko Erregatan parte hartuko du asteburuan. Aulki mugikorreko taldetik helduak eta gazteak joango dira, 18 arraunlari guztira, 10 ontzietan banatuta.

Joxe Iriarte ‘Bikila’. Orereta. Zergatik eredugarria? Ez al dira langile borroka guztiak berez eredugarriak? Zentzu batean, bai. Borrokarik gabe, luzaro ezinezkoa suertatzen baita eskubideak bermatzea. Patronalak oso ondo daki hori. Izan ere, patronalak jabegoa ez ezik legedia ere bere alde du —eta ordena zaintzen dutenak, jakina—; langileriak, berriz, klase elkartasuna eta sendotasuna, eta behar denean, lantegia geldiarazteko ahalmena. Zoritxarrez, aspaldi da, politika neoliberalari esker —sindikalismo mota baten laguntzaz, hori ere azaldu behar baita— asko moteldu da langileria. Ez du garai batean zuen indarra, irmotasuna eta bere buruarekiko konfiantza, zeinen eraginez lortu genuen orain kentzen ari diguten ongizatea. ‘Patronalaren jazarpenak ukitzen ez didan bitartez, bost axola niri, edo gaitz erdi!’. Bere buruari horrela hitz eginez egin diote aurre krisiari askok eta askok. Horregatik gaude gauden bezala. Patronala harrotuta eta langileria kikilduta. Krisiaren lehen zantzuekin etorri dira erregulazio txostenak (EREak), eta lantegi itxialdiak. Modu bateko edo besteko langile kanporatzeak. Langabeziaren handitzea, oro har. Jakina, lan finkoa ez zutenak lehen kaleratuak izan dira, gehienetan erresistentziarik gabe eta askotan lan finkoa zutenen onespen etsituarekin. Errealitate horren ondoren, ez da harritzeko langabezian geratu diren gazte andanak paso egitea sindikalismoari, grebei, eta abarrei. Catelsako langileen borroka logika horren kontra doa. Catelsako lantegia ez dago krisian, eta [...]